berria.info

 

Ostirala, 2021eko apirilak 30a.

 

Magnus Carlsen, sanferminetako torneo birtualean

 

XAKEA. Iruñeko Udalak nazioarteko torneo birtual bat antolatu du sanferminetarako. Ekainaren 26an hasiko da, eta atariko kanporaketak jokatuko dituzte hamar egunez. Lau onenak mundu mailako lau jokalarirekin lehiatuko dira uztailaren 6tik 14ra bitartean. Magnus Carlsen norvegiarra izango da horietako bat. Hura da munduko txapelduna, eta egungo jokalaririk onena.

 

https://www.berria.eus/paperekoa/5002177/026/006/2021-04-30/magnus-carlsen-sanferminetako-torneo-birtualean.htm