XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

 

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

 

OHOREZKO MAILA

 

 

 

            Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-01-29: LEHENENGO TXANDA

 

            Zornotza (Bizkaia) (0) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0): Momentuz, informaziorik gabe.

           

            San Viator (Gasteiz, Araba) (0) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (0): 1-3.

 

            Abadiño (Bizkaia) (0) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (0): Momentuz, informaziorik gabe.

 

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0): Momentuz, informaziorik gabe.

 

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (0) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (0): 2’5-1’5.

 

SAILKAPENA

 

1)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 3 puntu.

2)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 2’5 puntu.

3)    Ovina (Iruñea, Nafarroa) – 1’5 puntu.

4)    San Viator (Gasteiz, Araba) – Puntu bat.

5)    Zornotza (Bizkaia) – 0 puntu.

6)    Abadiño (Bizkaia) – 0 puntu.

7)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

8)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

9)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

BI NEURKETA JOKATUTA, MARTINTXO DA LIDER

 

            Sestao, Batalla eta Endroke gabe hasi da Euskal Liga. Talde bakoitzak bere arrazoiak izanen ditu ez jokatzeko. Batallaren hutsunea nabarituko da eta Sestaorena zer erranik ez.

 

            San Viatorrek ez zuen bere talderik onena atera eta ordaindu egin zuen. Martintxok ere derbi honetan ez zuen sekulako taldea atera, baina Hugo Pelegrinen eta Jorge Tapiaren garaipen nolabait logikoez gain, Alberto Garcia San Martinek emandako ustekabea lortu zuen. Azken honek Xoan Rodal Bonet garaitu zuen. Igor Villaltak eskuratu zuen San Viatorren puntu bakarra, lehenengo mailan.

 

            Lehia parekatua espero zen Bilbon eta hala izan zen. Orvinak galdu zuen, Unai Garbisu eta Pablo Urriza gabe gutxiago dela erakutsita. Puntu eta erdia eskuratu zuen, hiru berdinketen bidez. Azpimarragarriak izan ziren Esteban Garrazak eta Adolfo Ruiz Antonek lortutakoak Conteneoko jokalari indartsuen aurka: Carlos Varas eta Santiago Castillo, hurrenez hurren. Zertxobait faboritoagoa zen Mikel Ortega Conteneoko Imanol Toledoren aurka, baina partida hau ere berdinketan amaitu zen. Johnny Saduseak eman zion garaipena Conteneori, Haymar Leone azpiratuta. Eloak ikusita, partida honetan pronostikoa bete zen.

 

            Beste neurketen berririk ez dago, momentuz.

 

2022-02-05: BIGARREN TXANDA

 

Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (1’5).

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (2’5).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (0) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (0).

Martintxo (Gasteiz, Araba) (3) – Abadiño (Bizkaia) (0).

Zornotza (Bizkaia) (0) – San Viator (Gasteiz, Araba) (1).

 

AGIAN GROS A ETA MARTINTXOREN LEHIAK DIRA INTERESGARRIENAK

 

            Oraindik goiz da errateko zein diren neurketarik interesgarrienak. Gros A txapeldunak Iruñean jokatuko du Donobane Kirol Elkartearen aurka. Faboritoak dira donostiarrak. Martintxo liderrak Abadiño hartuko du. Ez da neurketa erraza izanen gasteiztarrentzat.

 

            Conteneo bigarren sailkatua Gasteizera joanen da, Calasanzekin neurtzeko. Pronostikoa ez da garbia. Antzera gertatzen da Easo – Orvina eta Zornotza – San Viator neurketekin. Ikusi egin behar da zein jokalari aritzen diren benetan Euskal Liga honetan pronostikoak egiteko.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES”webgunean.

 

 

 

LEHENENGO MAILA

 

 

 

            Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Multzo bakoitzeko azkeneko hirurak zuzenean jaitsiko dira lurralde txapelketetara. Multzo bakoitzeko beste bi talde ez jaisteko Ligaxka jokatuko dute eta Ligaxka horretatik 2 talde jaitsiko dira lurralde txapelketetara.

 

 

 

LEHENENGO MAILAKO A MULTZOA

 

 

 

2022-01-29: LEHENENGO TXANDA

 

Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (0) – Ortuella (Bizkaia) (0): 2’5-1’5.

 

            Getxo (Bizkaia) (0) – Danubio (Miranda Ebro) (0): 1’5-2’5.

 

            Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (0) – Santurtzi (Bizkaia) (0): 2’5-1’5.

 

 

SAILKAPENA

 

1)    Danubio (Miranda Ebro) – 2’5 puntu.

2)    Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 2’5 puntu.

3)    Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 2’5 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia) – 1’5 puntu.

5)    Ortuella (Bizkaia) – 1’5 puntu.

6)    Getxo (Bizkaia) – 1’5 puntu.

 

GETXOK DANUBIOREN AURKA GALDU ZUEN

 

            Lehenengo txandan taldeetako jokalarien eloak ikusita Arrasate/Arlutz, Getxo  eta Danubio dira faboritoak (azken hau gai baldin bada taldea osatzeko).

 

            Hala ere, ozta-ozta gainditu zuen Arrasate/Arlutz-ek Santurtzi taldea: 2’5-1’5. Asier Etxagibelek irabazi zion Amets Zubizarretari bigarren mahaian. Beste hiru neurketetan nabarmen faboritoak ziren gipuzkoarrak baina berdinketa izan zen hiruretan.

 

            Miranda Ebroko Danubiok Getxori irabazi zion Bizkaian: 1’5-2’5. Danubio jokalari bat gutxiagorekin, hasieratik partida bat galduta, getxotarren garaipena espero zen. Gainera, bi mahaitan elo gehiago zuten bizkaitarrek. Getxoko Alex Rodriguezek berdindu egin zuen Cesar Omellarekin (normala, Getxokoak eloko 6 puntu gehiago besterik ez zuen). Faboritoago zen Mario Basto Danubioko Francisco Makinezen aurka, baina galdu egin zuen. Lehenengo mahaian zertxobait faboritoagoa zen Danubiokoa eta pronostikoa bete zen: Miguel Angel Gonzalez Martinezek Javier Rodriguez Balsategui garaitu zuen. Ondorioa: Hiru jokalarirekin garaipena Miranda Ebro aldera joan zen.

 

            Egidazuk 2’5-1’5 menperatu zuen Ortuella talde bizkaitarra, Euskal Ligan batere ohikoa ez den taldea. Francisco Javier Ladron de Guevara (lehenengo mahaian) eta Antoni Cid (hirugarrenean) nagusitu ziren. Pablo Momoitiok lortu zuen Ortuellakoen garaipen bakarra bigarren mahaian. Berdinketa izan zen laugarren mahaian eta Egidazuk garaipena eskuratu zuen.

 

2022-02-05: BIGARREN TXANDA

 

Ortuella (Bizkaia) (1’5) – Santurtzi (Bizkaia) (1’5).

Danubio (Miranda Ebro) (2’5) – Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (1’5).

Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (2’5) – Getxo (Bizkaia) (1’5).

 

DANUBIOREN BIGARREN ERRONKA

 

            Danubiok, abantaila eman arren, Getxo talde indartsua menperatu zuen lehenengo txandan eta bigarrenean multzoko beste oilarra izanen du aurrez aurre. Danubio – Arrasate/Arlutz da lehiarik interesgarriena.

 

            Egidazuk irabazi zuen lehenengo egunean baina Getxoren aurka galdu beharko luket, pronostikoa betetzen bada. Ikusi behar!

 

            Ortuella eta Santurtziren arteko derbian santurtziarrak dira faboritoak.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608394.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

 

 

LEHENENGO MAILAKO B MULTZOA

 

 

 

2022-01-29: LEHENENGO TXANDA

 

Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (0) – Alfil (Beasai, Gipuzkoa) (0): 4-0.

 

            Oberena (Iruñea, Nafarroa) (0) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (0): 2’5-1’5.

 

            Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (0) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (0): 0’5-3’5.

 

            Atsedena (0): Zarautz (Gipuzkoa).

 

SAILKAPENA

 

1)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 4 puntu.

2)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

3)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 2’5 puntu.

4)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 1’5 puntu.

5)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 0’5 puntu.

6)      Zarautz (Gipuzkoa) – 0 puntu.

7)      Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

GROS B-K GALDU ZUEN OBERENAREN AURKA

 

            B multzoa A multzoa baino indartsuagoa da, jokalarien eloak ikusita. Mikel Gurea, Marlaxka eta Oberena aurreratu dira, baina lehenengo txandako sei taldeen arteko borroka oso berdindua aurreikusten da.

 

            Oso ongi hasi da Burlatako Mikel Gurea taldea. Daniel Pinto Holguin, Camilo Lotero, Alexandr Pedchenko Bondar eta Adrian Oroz Carrasco jokalariek oso talde fidagarria egiten dute. 4-0 irabazi zion Beasaingo Alfil taldeari. Ez da talde txarra Beasaingoa baina elo gutxiago zuten mahai guztietan. Camilo Lotero ez da hain gaztea, baina beste hiruren gaztetasunak anbizioa ematen dio Mikel Gureari.

 

            Faborito nagusia, hala ere, Gros B da. Baina gaizki hasi da: 2’5-1’5 galdu zuen Oberenaren aurka. Iñigo Argandoñak galdu zuen Javier Habans gazte nafarraren aurka. Jose Luis Muñoz Avilak ere galdu zuen Oberenako Aimer Del Carmenen aurka. Nathaniel Capotek irabazi egin zion Oberenako Martin Pascuali. Oberenako Guillermo Duran Melgarejok berdindu zuen Aritz Abaliaren aurka. Oberenak irabazi zuen talde oso gazte batekin. Oberena ere kontuan hartzeko taldea da.

 

            Urnietako Zugzwang eta Hondarribiako Marlaxkaren artean lehia handia espero zen. Gidoia ez zen bete eta hondarribiarrek erraz irabazi zuten derbia: 0’5-3’5. Josu Tornay-k, Ander Tafall-ek eta Goio Uriarte eman zizkioten garaipenak Marlaxkari.

 

2022-02-05: BIGARREN TXANDA

 

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (1’5) – Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (0’5).

Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (0) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (2’5).

Zarautz (Gipuzkoa) (0) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (4).

 

            Atsedena (0): Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (3’5).

 

GROS B, OBERENA ETA MIKEL GUREA, IRABAZTEKO FABORITOAK

 

            Berdintasuna izan daiteke multzo honen ezaugarria. Hala ere, Gros B, Oberena eta Mikel Gurea dira faboritoak bigarren txandan irabazteko. Zarautz taldeko jokalarien zerrenda jakitea izanen da interegarria.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608395.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

            2022-01-29.

 

            Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.