XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

OHOREZKO MAILA

             Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-03-05: SEIGARREN TXANDA

 Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (10’5): 0-4 (jokatu gabe).

Martintxo (Gasteiz, Araba) (12’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0): 4-0 (jokatu gabe).

Zornotza (Bizkaia) (11) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (13): 1’5-2’5.

San Viator (Gasteiz, Araba) (9) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (13): 2-2.

Abadiño (Bizkaia) (9’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (17’5): 0-4.

 

SAILKAPENA

 1)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 21’5 puntu.

2)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 16’5 puntu.

3)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 15’5 puntu.

4)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 15 puntu.

5)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 14’5 puntu.

6)    Zornotza (Bizkaia) – 12’5 puntu.

7)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 11 puntu.

8)    Abadiño (Bizkaia) – 9’5 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

ORVINARENTZAT ETEKIN GEHIEN

             Espero bezala, Gros argi nagusitu zen Abadiñon (0-4). Bere paseo arrakastatsuari segida eman zion. Alain Prieto – Alejandro Franco zen norgehiagokarik orekatuena eta Groseko zerrendaburuak lortu zuen puntua. Elo alde handiak gainontzeko mahaietan. Gainera, Iñigo Argandoña berragertu zen Grosen. Titulua Donostia aldera joanen da berriz ere aurten.

             Zornotza – Orvina lehia zen interesgarriena. Podiuma zegoen jokoan. 1’5-2’5 irabazi zuen Iruñeko taldeak eta hor segitzen du Conteneo eta Martintxorekin borrokan, Zornotza zertxobait atzeratuta utzita.

             Mikel Ortegak Orvinako lema hartu zuen. Ez zuen irabazi, David Diez Fraileren aurrean faborito zen arren, baina berdinketa bai lortu zuen. Javier Cinzak eta Juan Sanciñenak garaipena lortu zuten eta Orvinak irabaztea ahalbidetu zuten. Zornotzako Jon Asel Goiriak irabazi zion Gonzalo Mombielari. Azken hau Orvina indartzera itzulia zen baina ezin izan zuen puntuatu.

             Conteneo ere podiumerako borrokan sartuta dago. Ongi kokatuta zegoen, baina agian Gasteizen San Viatorren aurka berdintzea gutxitxo da horri begira. Imanol Toledok galdu zuen lehenengo mahaian lehiarik orekatuena, Mikel Zubizarretaren aurrean. 224 puntuko elo aldea zuen, hala ere, baina alferrik izan zen hori. Carlos Varasek eta Johnny Saduseak ere ez zuten beren helburua lortu. Faborito nabarmenak izan arren, berdindu egin zuten. Santiago Sanz Castillok bai lortu zuen garaipena Bilboko taldearentzat eta horrela neurketak 2-2 bukatu zuen.

 

2022-03-12: ZAZPIGARREN TXANDA

 Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (21’5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0).

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (15) – Abadiño (Bizkaia) (9’5).

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (15’5) – San Viator (Gasteiz, Araba) (11).

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Zornotza (Bizkaia) (12’5).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (14’5) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (16’5).

 

DONIBANE – MARTINTXO, PODIUMA JOKOAN

             Iruñean izanen da lehiarik interesgarriena, Donibaren lokalean. Bertako taldeak Martintxo jasoko du. Orain arte lehenengo postuetatik urruti agertu da Donibane, baina orain podiumetik hurbil dabil. Martintxo bigarren sailkatua da eta, beraz, antzeko helburuen bila arituko dira aurrez aurre.

             Conteneo eta Orvina saiatuko dira zakua puntuz betetzen, sailkapenean Grosen ondoan kokatzeko. Faboritoak dira Abadiño eta San Viatorren aurrean. Puntu guztiak garrantzitsuak izanen dira.

             Gros A liderrak, jokatu gabe, beste 4 puntu bilduko ditu. Ez dirudi bere moduko arerioa duenik Liga honetan.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES” webgunean.

 

 

 

LEHENENGO MAILA

 

            Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Multzo bakoitzeko azkeneko hirurak zuzenean jaitsiko dira lurralde txapelketetara. Multzo bakoitzeko beste bi talde ez jaisteko Ligaxka jokatuko dute eta Ligaxka horretatik talde bat jaitsiko da lurralde txapelketetara.

 

 

LEHENENGO MAILAKO A MULTZOA

 

2022-03-05: BOSGARREN TXANDA

 Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (10) – Ortuella (Bizkaia) (4’5): 4-0.

Santurtzi (Bizkaia) (6’5) – Getxo (Bizkaia) (6): 2-2.

Danubio (Miranda Ebro) (11’5) – Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (9’5): 2’5-1’5.

 

SAILKAPENA

 1)    Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 14 puntu.

2)    Danubio (Miranda Ebro) – 14 puntu.

3)    Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 11 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia) – 8’5 puntu.

5)    Getxo (Bizkaia) – 8 puntu.

6)    Ortuella (Bizkaia) – 4’5 puntu.

 

ARRASATE/ARLUTZ IZAN DA OHOREZKO MAILARA IGO DENA, OZTA-OZTA

             A multzoko ibilbidea amaitu da. Ezin lehiatuago izan da txapelketa. Arrasate/Arlutz Danubiorren atzetik zegoen sailkapenean, puntu eta erdi gutxiagorekin, baina aurkari samurragoa zuen.

             Gipuzkoarrak 4-0 nagusitu ziren Ortuellaren aurka. Danubiok, ordea, 2’5-1’5 irabazi zion Egidazu/Landetxori (honek hirugarren amaitu du txapelketa).

             14 puntuz berdinduta bukatu dute Arrasate/Arlutz-ek eta Danubiok. Lehenengo ezberdinketa neurketei emandako puntuazioen batuketa da. Irabazitako neurketa 3 puntu dira eta berdindutakoa puntu bat. Baina horrela kontatuta ere berdinketa ez zen hausten.

             Haien arteko emaitza da bigarren ezberdinketa sistema. Miranda Ebron jokatutako neurketa 2-2 amaitu zen. Beraz, ezberdinketarako herbeheratar sistemak erabaki du multzoko txapelduna. Haien arteko lehian lehenengo eta bigarren mahaietan berdinketa gertatu zen. Hirugarren mahaian Arrasate/Arlutzek lortu zuen garaipena. Horrek balio gehiago du Danubiok laugarren mahaian lortutakoak baino. Beraz, pieza beltzekon Aitor Alcaide Luquek Danubioko Teresa Alicia Perez Munizen aurka eskuratutako garaipenak igoera eman dio Arrasate/Arlutz taldeari.

             Santurtzik eta Getxok berdindu zuten derbi bizkaitarrean. Aukera gutxi zuten jaitsiera saihesteko eta biak putzura joan dira. Santurtzi laugarren sailkatu da, Getxok baino puntu erdi gehiagorekin.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608394.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

 

 

LEHENENGO MAILAKO B MULTZOA

 

2022-03-05: SEIGARREN TXANDA

 Zarautz (Gipuzkoa) (4’5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (7): 1-3.

Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (9) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (11’5): 1-3.

Oberena (Iruñea, Nafarroa) (10) – Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (12’5): 1’5-2’5.

 

Atsedena (0): Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (5’5).

 

SAILKAPENA

 1)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 15 puntu.

2)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 14’5 puntu.

3)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 11’5 puntu.

4)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 10 puntu.

5)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 10 puntu.

6)      Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

7)      Zarautz (Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

 

TALDE NAFARREN GAINBEHERA, GIPUZKOARREN MESEDETAN

             Multzo honetako ligaren hasieran talde nafarren nagusitasuna nabarmena izan zen, baina erdi aldera sailkapena irauli da eta dagoneko ez dira faborito Ohorezko Mailarako sarbidea den lehenengo postua lortzeko.

             Oberenak lehia garrantzitsua zuen Urnietako Zugzwang-en aurka eta galdu egin zuen: 1’5-2’5. Lehenengo postua urruti dauka orain. Urnietako taldeak ere zail dauka lidergoari eustea. Atsedena du zain eta Marlaxka oso hurbil. Josu Agirre Canflancak eta Felix Manso Marquezek puntu osoa eskuratu zuten Oberenako Martin Pascual Garcia eta Aimer Del Carmen Hernandezen aurrean, hurrenez hurren. Leyre Abrisqueta gazteak Oberenaren garaipen bakarra eskuratu zuen Javier Corral Sierraren aurka. Berdinketa izan zen lehenengo mahaian. Aurelio Vila Dupla eta Luis Angel Ortega Fuentes izan ziren protagonista hor.

             Mikel Gureak asko zuen jokoan Hondarribiako Marlaxkaren aurka eta galdu egin zuen: 1-3. Goitik behera dabil taldea, nahiz eta talde sendoa osatu zuen larunbatean. Lehenengo mahaian Daniel Pinto Holginek lortu zuen Burlatakoen garaipen bakarra, Josu Tornay Gomezen aurrean. Marlaxkako Ander Tafall Villanueva, Goio Uriarte Prieto eta Daniel Garmendia Zubeldia nagusitu ziren euren partidetan, nahiz eta lehia zailak eduki. Adrian Vazquez Alonso, Sergio Anguas Fanlo eta Adrian Oroz Carrasco izan ziren Mikel Gureako galtzaileak.

             Gros B-k berpiztu beharra zeukan eta hala egin zuen Zarautzen: 1-3. Nathaniel Capoteren porrotak eragotzi zien lehia biribiltzea. Pablo Jose Divassonek irabazi zion. Aritz Abalia Patinok, Elisabet Ruiz Font eta Markel Zuloaga Erauskin jokalariek logika nagusitzea eragin zuten. Talde hobea zuen Gros B-k eta orain jaitsiera sahiesteko aukera dauka.

 

2022-03-12: ZAZPIGARREN TXANDA

 Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (14’5) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (11’5).

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (10) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (10).

Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (5’5) – Zarautz (Gipuzkoa) (5’5).

 Atsedena (0): Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (15).

 

NEURKETA OSO INTERESGARRIAK

             Oso bukaera lehiatua aurreikusten zen multzo honetan, baina ia argituta daude gauzak. Marlaxka igoko da Ohorezko Mailara, azken txandak hondamenik ekartzen ez badio. Oberenak gutxienez 0’5-3’5 irabazi beharko lioke, aukeraren bat izateko. Orduan, Zugzwang Urnietako taldea sartuko litzateke ekuazioan, hirurak berdinduta amaituko bailukete. Ondo begiratu behar lirateke ezberdinketa sistemak. Oberenak 0-4 irabaziz gero, igoera lortuko luke konturik egin gabe. Baina normalena da pentsatzea Marlaxka gutxienez puntu bat lortuko duela neurketa horretan. Beraz, Ohorezko Mailarako bidea erraz antzematen da.

             Gros B – Mikel Gurea lehia ere garrantzi handikoa da. Bi talde horietako batek maila galduko du eta berdinduta iritsi dira azkeneko txandara. Donostian erabakiko da jaitsiera.

             Alfil – Zarautz lehiak lagunartekoa dirudi, eragin gutxi izanen baitu sailkapenean. Hala ere, inork ez du azkena geratu nahi.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608395.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

                2022-03-05.

 

                Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.