XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

OHOREZKO MAILA

             Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-03-12: ZAZPIGARREN TXANDA

 Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (21’5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0): 4-0 (jokatu gabe).

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (15) – Abadiño (Bizkaia) (9’5): 2’5-1’5.

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (15’5) – San Viator (Gasteiz, Araba) (11): 1’5-2’5.

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Zornotza (Bizkaia) (12’5): 0-4 (jokatu gabe).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (14’5) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (16’5): 3-1.

 

SAILKAPENA

 1)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 25’5 puntu.

2)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 17’5 puntu.

3)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 17’5 puntu.

4)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 17’5 puntu.

5)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 17 puntu.

6)    Zornotza (Bizkaia) – 16’5 puntu.

7)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 13’5 puntu.

8)    Abadiño (Bizkaia) – 11 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

DONIBANE SARTU DA PODIUMERAKO BORROKAN

             Martintxok, Orvinak eta Conteneok huts egin zuten. Horrek eragin du Donibane eta Zornotza ere podiumerako borrokan sartzea. Bost talde borrokatuko dira podiumeko bigarren eta hirugarren kosketara iristeko (puntu baten bueltan daude, bi txanda falta direnean). Hala ere, denak ez daude egoera berean.

             Donibanek 3-1 gainditu zuen Martintxo. Iruñeko taldeko Iñigo Martinezek berdindu zuen Aritz Morante Rafaelekin lehenengo mahaian. Baita talde bereko Miguel Argayak ere Hugo Pelegrinen aurka, hirugarren mahaian. Azken kasu honetan meritukoa izan zen berdinketa, besteak eloko 154 puntu gehiago baitzuen. Bigarren mahaian, Javier Lizuainek Martintxoko Rodrigo De las Heras gainditu zuen. Ustekabean, Donibane aldera joan zen neurketa laugarren mahaian 1.114ko Naroa Ericek Martintxoko Yaroslav Khoroshykh garaitu zuelako. 3-1, beraz, Iruñekoen alde. Hala ere, jokatutako azkeneko bi txandetan huts eginda ere, Martintxo da hobekien kokatuta dagoena bigarren postua lortzeko.

             Conteneok Abadiñori irabazi zion (2’5-1’5) baina derbi bizkaitarrean puntu eta erdia utzi zituen, garrantzitsuak izan daitezkeenak. Abadiñoko Alain Prietok Imanol Toledo gainditzea gerta zitekeena zen, baina Conteneoko Johnny Saduseak Julio Cesar Rocharen aurka berdintzea ez, elo aldea kontuan hartuta. Carlos Varasek eta Fernando Markinak eman zioten garaipena Bilboko taldeari. Bere aukerak baditu podiumean sartzeko, baina…

             Orvinak 1’5-2’5 galdu zuen San Viatorren aurka. Emaitza honekin oso zaila du podiumean sartzea. Haymar Leonek irabazi zuen Iruñeko taldearentzat eta Orvinako Pablo Urrizak puntu erdia urratu zuen Igor Villaltaren aurka, baina Diego Gutierrezen garaipen bikainak eta Xoan Rodal Boneten puntuak gasteiztarren berpizkundea baieztatu zuten.

             Grosek 4-0 irabazi zuen jokatu gabe. Inork ez du zalantzan jartzen txapelduna bera izanen denik, baina oraindik puntu erdia falta zaio.

 

2022-03-19: ZORTZIGARREN TXANDA

 Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (17’5).

Zornotza (Bizkaia) (16’5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (17’5).

San Viator (Gasteiz, Araba) (13’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0).

Abadiño (Bizkaia) (11) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (17).

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (25’5)Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (17’5).

 

GROS A-K PUNTU ERDIA BEHAR DU CONTENEOREN AURKA, TXAPELDUN IZATEKO

 Gros A – Conteneo da lehia nagusia azken aurreko txandan. Lehenengo bi sailkatuak aurrez aurre. Puntu erdia behar du Donostiako taldeak matematikoki txapeldun izateko. Conteneok badaki azkeneko txandan jokatu gabe lau puntuak lortuko dituela. Beraz, bizirik irtetea izanen da bere helburua.

             Zornotza – Donibane neurketak ere bere interesa badu. Zornotza berriz sartu da podiumerako lehian baina ondo jokatu beharko du azken bi txandetan hori lortzeko. Donibaneren aukerak ez dira urriak, baina huts egiteko ia tarterik gabe dago.

             Abadiño – Orvina lehiak interesa galdu du. 0-4 edo antzeko zerbait lortu beharko luke Orvinak borrokan sartuta segitzeko. Zaila. Azkeneko txandan Gros A izanen du zain.

             Martintxok jokatu gabe aurrerapausua emanen du eta, ziur aski, bigarren postuan izanen da azkeneko txanda hasi baino lehen.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES” webgunean.

 
 
 

LEHENENGO MAILA

             Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Multzo bakoitzeko azkeneko hirurak zuzenean jaitsiko dira lurralde txapelketetara. Multzo bakoitzeko beste bi talde ez jaisteko Ligaxka jokatuko dute eta Ligaxka horretatik talde bat jaitsiko da lurralde txapelketara.

 

 

LEHENENGO MAILAKO B MULTZOA

 

2022-03-12: ZAZPIGARREN TXANDA (FASE HONETAKO AZKENA)

 Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (14’5) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (11’5): 3’5-0’5.

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (10) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (10): 1’5-2’5.

Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (5’5) – Zarautz (Gipuzkoa) (5’5): 3’5-0’5.

 Atsedena (0): Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (15).

 

SAILKAPENA

 1)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 18 puntu.

2)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 15 puntu.

3)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 12’5 puntu.

4)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 12 puntu.

5)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 11’5 puntu.

6)      Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 9 puntu.

7)      Zarautz (Gipuzkoa) – 6 puntu.

 

Ohorezko Mailara igo dena: Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa). Lurralde Txapelketara jaisteko kanporaketak jokatuko dituzten taldeak: Mikel Gurea (Burlata) eta Oberena (Iruñea). Lurralde txapelketara jaitsiko diren taldeak: Gros B (Donostia, Gipuzkoa), Alfil (Beasain, Gipuzkoa) eta Zarautz (Gipuzkoa).

 

MARLAXKA OHOREZKO MAILARA ETA GROS B LURRALDEKO TXAPELKETARA

             Txapelketari ginga jartzea besterik ez zitzaion falta Marlaxkari eta erraz lortu zuen: 3’5-0’5 gainditu zuen Oberena. Beraz, datorren urtean Ohorezko Mailan jokatuko du. Talde nolabait ahula atera zuen Oberenak eta zuzeneko jaitsiera izan zuen gertu horren ondorioz. Oberenako Pedro Viñalek berdindu zuen Josu Tornayren aurka eta horrek salbatu zuen taldea, momentuz bederen. Marlaxkak ez zuen hutsik egin faborito zen partidetan: Patxi Morenok Aurelio Vilari irabazi zion, Ander Tafallek Andres Sempereri eta Goyo Uriartek Dani Odriozola Coscolini.

             Norgehiagoka dramatikoa zuten Donostian Gros B-k eta Mikel Gureak. Azkenean burlatarrek lortu zuten garaipena (1’5-2’5) eta donostiarrak jaitsiko dira zuzenean lurraldeko txapelketara. Daniel Pinto Holguinek eta Angel Vilchezek puntu osoa lortu zuten eta Aritz Manchak puntu erdia. Groseko Markel Zuloagak garaipena erdietsi zuen, baina ez zen nahikoa izan.

             Azken aurreko postua lortzea besterik ez zuten jokoan Alfilek eta Zarautzek Beasainen. Bertako taldea erraz nagusitu zen: 3’5-0’5.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608395.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

            2022-03-12.

 

                Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.