XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

 

OHOREZKO MAILA

             Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-03-19: ZORTZIGARREN TXANDA

 Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (17’5): 0-4 (jokatu gabe).

Zornotza (Bizkaia) (16’5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (17’5): 2’5-0’5.

San Viator (Gasteiz, Araba) (13’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0): 4-0 (jokatu gabe).

Abadiño (Bizkaia) (11) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (17): 3’5-0’5.

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (25’5)Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (17’5): 3’5-0’5.

 

SAILKAPENA

 1)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 29 puntu.

2)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 21’5 puntu.

3)    Zornotza (Bizkaia) – 19 puntu.

4)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 18 puntu.

5)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 18 puntu.

6)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 17’5 puntu.

7)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 17’5 puntu.

8)    Abadiño (Bizkaia) – 14’5 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

GROS TXAPELDUN, HAMAHIRUGARREN ALDIZ

             Gros A taldeak puntu erdia behar zuen Donostian Conteneo bigarren sailkatuaren aurka, txapeldun geratzeko. Egoera aurreko lan onaren ondorioa zen. Aurreko lana biribiltzeko arazorik ez zuen izan. 3’5-0’5 irabazi zion Conteneori. Orain Bilboko taldea podiumetik kanpo geratzeko arriskua du. Beste emaitza baten menpe geratu da.

             Groseko Alejandro Francok eta Conteneoko Imanol Toledok berdinketa egin zuten lehenengo mahaian. Merituko berdinketa Bilboko taldekoarentzat, askoz elo gutxiago baitzuen. Gainontzeko mahaietan Gros erabat nagusitu zen. Iñigo Argandoña Riveirok, Jose Luis Muñoz Avilak eta Markel Zuloaga Erauskinek ez zuten huts egin eta Carlos Varas, Alejandro Castillo eta Adrian Villaverde azpiratu zituzten, hurrenez hurren.

             Zornotzan, podiumean sartzea zegoen jokoan. Hala ere, taldeetako jokalaririk onenak ez ziren aritu. Hutsuneak nabarmenagoak ziren kanpoko taldean eta Donibanek ordaindu zuen. 2’5-0’5 irabazi zuen Zornotzak. Lehenengo mahaian, Fernando Yañez Vargasek eta Donibaneko Javier Lizuain Tonik berdindu zuten. Bi mahaitan bizkaitarrak nagusitu ziren.

             Orvinak ere bazuen aukera podiumean sartzeko, zailagoa bazuen ere. Baina Abadiñon hondoratu zen itsasontzia. Esperientziadun jokalariak jarri zituen, baina jokalaririk onenak etxean geratu ziren. Abadiñok erraz lortu zuen bere lehenengo garaipena mahaietan (3’5-0’5), nahiz eta elo gehiago zuten Ovinakoek hiru mahaitan.

 

2022-03-26: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA)

 Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (18) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0).

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (17’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (29).

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Abadiño (Bizkaia) (14’5).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (18) – San Viator (Gasteiz, Araba) (17’5).

Martintxo (Gasteiz, Araba) (21’5) – Zornotza (Bizkaia) (19).

 

MARTINTXO – ZORNOTZA LEHIAN PODIUMA ZEHAZTUKO DA

             Martintxo – Zornotza da lehiarik interesgarriena. Podiumeko postuak zehaztuko dituen lehia da. Puntu bat aterata, txapeldunorde bihurtuko litzateke talde gasteiztarra. Bide batez, 2021eko postuak errepikatuko lirateke: Gros, Martintxo, Zornotza eta Conteneo, lehenengo lau taldeak.

             Zornotzak 3’5 puntu aterata, bigarren postua bereganatuko luke. Hiru puntu lortu gabe, ordea, Conteneorentzat izanen litzateke podiumeko hirugarren postua.

             Orvina podiumean sartzeko aukerarik gabe geratu da, baina ahalik eta ongien geratzen saiatu beharko du Grosen aurrean.

             Donibanek matematikoki aukera badu, baina ia ezinezkoa. Aurkari samurragoa du bederen: San Viator. Bosgarren postua jokoan egonen da.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES” webgunean.

 

 

 

OHOREZKO MAILARA IGOTZEKO LIGAXKA

 
 

2022-03-19: LEHENENGO TXANDA

             Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (0) – Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (0): 1’5-2’5.

            Danubio (Miranda Ebro) (0) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (0): 1’5-2’5.

 

AURREKO FASEKO EMAITZAK: BIGARREN TXANDA

             Zugzwang (Urniteta, Gipuzkoa) (2’5) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (2’5): 0’5-3’5.

            Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (1’5) – Danubio (Miranda Ebro) (1’5): 2-2.

           

SAILKAPENA

 1)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 6 puntu.

2)      Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

3)      Danubio (Miranda Ebro) – 3’5 puntu.

4)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 3 puntu.

 

MARLAXKAK ONGI BIDERATU DU OHOREZKO MAILARAKO IGOERA

             Aurreko Fasetik igoera zuzena kenduta, Igotzeko Ligaxka hau antolatu da. Bi talde igoko dira.

             Marlaxkak abantaila handia hartu du, Danubioren etxean 1’5-2’5 irabazi ondoren. Aurretik, Aurreko Fasean, 0’5-3’5 irabazi zion Urnietako Zugzwang taldeari eta emaitza horrek balio du.

             Patxi Moreno Estebanez (2.208) jokalariak lehenengo mahaian Fermin Gonzalez Velez (2.346) Danubioko jokalariari irabazi zion eta horrela ongi bideratu zuen lehia. Gainontzeko mahaietan, berdinketa gertatu zen.

             Arrasate/Arlutzek Zugzwang taldearen aurka galdu zuen etxean: 1’5-2’5. Horrela, igoko den bigarren taldea ez dago batere argi. Josu Aguirre Canflanca (2.159) Urnietako jokalariak pieza zuriekin Asier Etxagibel Larrañaga garaitu zuen. Gainontzeko mahaietan berdinketan amaitu zituzten partidak. Beraz, puntu erdiaren bueltan hiru talde geratu dira sailkapenean.

 

2022-03-26: HIRUGARREN TXANDA (AZKENA)

 Danubio (Miranda Ebro) (3’5) – Zugzwang (Urniteta, Gipuzkoa) (3).

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (6)   Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (3’5) .

 

DENA ERABAKITZEKE

             Hondarribiko Marlaxkak puntu bat behar du igoera ziurtatzeko. Arrasate/Arlutz-ek 3 punturekin igoera lor dezake, beste neurketan (Danubio – Zugzwang) talde batek balentria handia egiten ez badu. Dena den, dena oso irekia dago.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr619513.aspx?lan=2&art=46“.

 

 

 

LEHENENGO MAILATIK JAITSIERA SAIHESTEKO LIGAXKA

 

2022-03-19: LEHENENGO TXANDA

             Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (0) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (0): 0’5-3’5.

            Santurtzi (Bizkaia) (0) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (0): 3-1.

 

AURREKO FASEKO EMAITZAK: BIGARREN TXANDA

             Oberena (Iruñea, Nafarroa) (3’5) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (1): 2-2.

            Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (0’5) – Santurtzi (Bizkaia) (3): 3-1.

           

SAILKAPENA

 1)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 5’5 puntu.

2)      Santurtzi (Bizkaia) – 4 puntu.

3)      Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 3’5 puntu.

4)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 3 puntu.

 

OBERENAK ETA SANTURTZIK AURREA HARTU DUTE

             Oberena jaisteko arriskuaz jabetuta, berriz talde indartsua atera zuen; orain Egidazu/Landetxo Gasteizko taldearen aurka. Jesus De la Villak Francisco Javier Ladron de Guevara Galar garaitu zuen. Javier Habansek Aitor Arnal Iturgaitzi irabazi zion. Eihartze Buizak berdindu zuen Jose Antonio Landa Ceballosen aurka. Leyre Abrisquetak Carlos Alvarez de Arcaya gainditu zuen.

             Mikel Gurea ere Santurtzira talde indartsua eramaten saiatu zen, baina 3-1 galdu zuen. Lehenengo mahaian Mikel Gureako Daniel Pintok Juan Carlos Fernandez Garciari irabazi zion. Beste mahaietan, ordea, Santurtzikoek lortu zuten garaipena: Jose Angel Besga Lopezek Odei Lerendegiren aurrean, Eneko Wu Martinek Angel Vichezen aurka eta Christian Curiel Garciak Angel Esparza Toniren aurrean.

 

2022-03-26: HIRUGARREN TXANDA

             Santurtzi (Bizkaia) (4) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (5’5).

            Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (3) – Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (3’5).

 

SANTURTZI, MIKEL GUREA ETA EGIDAZU AHALEGINDUKO DIRA JAITSIERA SAIHESTEN

             Datorren urtean Lehenengo Mailan 10 talde egoteko, bi taldek jaitsi behar dute. Oberenak lana erdi egina duela dirudi. Burlatan Mikel Gureak berriz norehiagoka dramatikoa biziko du. Santurtzi ere saiatuko da burua ateratzen korapilotik.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr619520.aspx?lan=2&art=46”.

 

            2022-03-19.

 

                Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.