EMAKUMEZKOEN BERGARA HIRIA IV. XAKE TORNEOA

(Adiskidetasunaren Emakumezkoen Zirkuituaren barrukoa)

 (2022ko irailaren 25ean, Bergaran)



 

15 minutuko partidak izan ziren, zazpi txandatan. Bergaran jokatu zen, igandean.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA (7 TXANDEN ONDOREN)

 

1)      Daylin Magarino Carralero (Espainia) (1.928 FIDE eloa) – 5’5 puntu.

2)      Maddi Zubizarreta Landera (Bizkaia, Euskal Herria) (1.369) – 5 puntu.

3)      Monica Gomez Alonso (Espainia) (1.228) – 4 puntu.

4)      Khrystyna Yatseiko (Ukraina) – 3 puntu.

5)      Nora Lera – 2’5 puntu.

6)      Olats Prieto Martin – Puntu bat.

7)      MŞ Luz Garcia – 0 puntu.

 

IAZ BEZALA, DAYLIN MAGARINO CARRALERO ERRIOXARRA NAGUSITU ZEN

 

 

Daylin Magarino Carralero.

 

Iaz bezala Daylin Magarino Carralero espainiarra nagusitu zen. 23 urte egin ditu 2022an (edo eginen ditu). Bost partida irabazi zituen eta azkenekoan Khrystyna Yatseikorekin berdindu zuen. Elo aldea nabaria zuen bere aurkariekiko eta bere nagusitasuna berretsi zuen.

 

Maddi Zuzbizarreta Landera santurtziarra bigarren geratu zen, 5 puntuz. Garailearen aurka galdu zuen laugarren txandan. Gainontzeko partidak irabazi zituen. 18 urte bete ditu 2022. urtean (edo beteko ditu.

 

            Monica Gomez Alonso espainiarrak hirugarren tokia eskuratu zuen. Lehenengo bi sailkatuekin soilik galdu zuen 48 urteko emakume honek. Lau puntu egin zituen. Podiumean sartu zen, beraz.

 

            Parte hartze eskasa izan zuen torneo honek (20 jokalari izan ziren iaz). Emakumeen torneoek haien artean xakea bultzatzea bilatzen dute. Baliteke egokiak izatea, baina torneo misto bat aldi berean baldin bada, ez. Data berezitua izatea, hobe!

 

TORNEOAREN HISTORIA

 

            2019. urtean, I. Torneoan: Ayala Barcala Arcauz (Bizkaia, Euskal Herria), garailea; Estibaliz Apellaniz Perez (Gipuzkoa, Euskal Herria), bigarren; Leire Vega Bilbao (Bizkaia, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2020. urtean, II. Torneoan: Haizea Tornay (Gipuzkoa, Euskal Herria), garailea; Tatiana Lopez Pereda (Espainia), bigarren; Monica Gomez Alonso (Espainia), hirugarren.

 

            2021. urtean, III. Torneoan: Daylin Magarino Carralero (Espainia), garailea; Jugatx Jiashang Larrakoetxea Gorostidi (Bizkaia, Euskal Herria), bigarren; Monica Gomez Alonso (Espainia), hirugarren.

 

            2022. urtean, IV. Torneoan: Daylin Magarino Carralero (Espainia), garailea; Jugatx Maddi Zubizarreta Landera (Bizkaia, Euskal Herria), bigarren; Monica Gomez Alonso (Espainia), hirugarren.

 

PALMARESA

 

1)    Daylin Magarino Carralero (Espainia) – 2 titulu.

2)    Ayala Barcala Arcauz (Bizkaia, Euskal Herria) – Titulu bat.

3)    Haizea Tornay (Gipuzkoa, Euskal Herria) – Titulu bat.

 

2022-09-25.

 

Iturria: “https://chess-results.com/tnr678191.aspx?lan=2&art=1&fed=ESP&turdet=YES webgunea.