XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

 

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

 

OHOREZKO MAILA

 

 

 

            Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-03-26: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA)

 

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (18) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0): 4-0 (jokatu gabe).

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (17’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (29): 0’5-3’5.

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Abadiño (Bizkaia) (14’5): 0-4 (jokatu gabe).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (18) – San Viator (Gasteiz, Araba) (17’5): 2’5-1’5.

Martintxo (Gasteiz, Araba) (21’5) – Zornotza (Bizkaia) (20): 1’5-2’5.

 

SAILKAPENA

 

1)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 32’5 puntu.

2)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 23 puntu.

3)    Zornotza (Bizkaia) – 22’5 puntu.

4)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 22 puntu.

5)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 20’5 puntu.

6)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 19 puntu.

7)    Abadiño (Bizkaia) – 18’5 puntu.

8)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 18 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

Txapelduna: Gros A (Donostia, Gipuzkoa). Lehenengo Mailara jaitsi direnak: Calasanz (Gasteiz, Araba) eta Easo (Donostia, Gipuzkoa).

 

            OHARRA.- Antza denez, Easo klub moduan desagertu da. Beraz, ez du Lehenengo Mailan jokatuko. Txapelketa antolatu den moduan antolatu ondoren, Calasanzek datorren urtean Lehenengo Mailan jokatuko duela pentsa daiteke. Hala ere, Ohorezko Mailan hasieratik erretiratu denez, ez dago erabat argi zer zigor dagokion: Lehenengo Mailara jaitsi edo Lurralde Txapelketara. Borroka juridikoa Arabako bi taldeen artean izanen da.

 

MARTINTXO ETA ZORNOTZA, PODIUMERA

 

            Martintxo – Zornotza zen lehiarik interesgarriena eta hein baten euren helburua bi taldeek lortu zutela erran daiteke. 1’5-2’5 galdu zuen Martintxok baina bigarren postuari eutsi zion, ozta-ozta. Zornotzak, garaipen horrekin, podiumean sartu zen, hirugarren postuan. Conteneok jokatu gabe lau puntuak eskuratu zituen, baina bi talde hauen atzetik geratu zen laugarren postuan. Zornotza pozik geratu zen hirugarren postuarekin baina zertxobait gehiago lortuta bigarren postua eskura zuen. Poztasuna, beraz, erdizka.

 

            Zornotzako 2.189ko eloko Fernandez Yañez Vargasek lehenengo mahaian irabazi zion 2.224ko Aritz Morante Rafaeli. Horrela, Martintxoren sufrikarioa azaltzen da. Zornotzako David Diez Frailek eta Martintxoko Hugo Pelegrin Gomezek berdinketa egin zuten bigarren mahaian. Hirugarren mahaian Martintxorentzat izan zen garaipena: 1.893ko Alberto Garcia San Martinek 2.136ko Pablo Padilla Caberori irabazi zion. Puntu erabakigarria. Laugarren mahaian, ordea, Zornotzak lortu zuen puntua: Jon Asel Goiria Egidazu Jorge Tapia Santamariari nagusitu zitzaion. Beraz, Zornotzak 1’5-2’5 irabazi zuen, Martintxorentzat izan zen bigarren postua eta Zornotzarentzat hirugarrena. 2021eko postuak errepikatu dira, ia orden berean: Gros, Martintxo, Zornotza eta Conteneo. 2021eko maiatzean Zornotza bigarren izan zen eta Martintxo hirugarren.

 

            Zortzigarren txandan Zornotzak 3’5-0’5 irabazi zion Donibaneri. Hirugarren mahaian Aitor Zabala Ormaetxek irabazi zion Anuar Egozcue Sghirri. Emaitza hori argituta, Zornotzak nahiko puntu ditu hirugarren geratzeko.

 

            Iruñean Orvinak eta Grosek indarrak neurtu zituzten. Ohi bezala, Grosek garaipen argia eskuratu zuen: 0’5-3’5. Orvinak itxurazko taldea atera zuen, baina txapeldunek ez dute barkatzen. Lehia interesgarria lehenengo mahaian, Nazioarteko bi Maisuen artean. Orvinako Unai Garbisuk eta Groseko Alejandro Francok berdinketa egin zuten. Gainontzeko mahaietan donostiarrek irabazi zuten: Santiago Gonzalez De la Torrek Pablo Urrizari, Jose Luis Muñoz Avilak Gonzalo Mombielari eta Nathaniel Capote Robaynak Unax Senosiaini. Garaipen honekin Grosek bere nagusitasuna berretsi du. 9’5 puntuko abantaila atera dio Martintxo bigarren sailkatuari. Orvina, ordea, oso atzean geratu da: Zortzigarren, jokatu duten taldeen artean azkena. Trantsizio garaian dagoela dirudi eta emaitzetan nabaritzen da. Hori bai, bigarren eta zortzigarrenaren artean 5 puntu besterik ez dago.

 

            Donibanek 2’5-1’5 irabazi zion San Viatorri. Aurreko astean, Zornotzan, podiumean sartzeko aukera ia guztiak galdu zituen. Garaipen honekin bosgarren postua lortu du, bederen. Iñigo Martinezek eta Javier Lizuainek lortu zuten puntua Donibanerentzat eta Daniel Vara Del Bosquek San Viatorrentzat.

 

            Txapelketaren ondorioak: Grosek nagusitasuna berreskuratu du (dagoeneko 13 titulu ditu eta Sestaok, ordea, 9); pandemiak taldeen hierarkia aldatu du; Sestao erraldoia, momentuz, desagertu da; Easo, Batalla, Endrokea eta denboraldi honetan bederen Calasanz ere desagertu dira; Orvina ahuldu da; Donibane ere bai, nahiz eta hobeto eutsi dion erronkari; talde berriak agertu dira Grosi itzala egiteko (momentuz urruti): Martintxo, Zornotza eta Conteneo; txapelketa nagusia da Euskal Herrian, jakina, baina kalitatea galdu du.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES” webgunean.

 

 

 

OHOREZKO MAILARA IGOTZEKO LIGAXKA

 

 

 

 

2022-03-26: HIRUGARREN TXANDA (AZKENA)

 

Danubio (Miranda Ebro) (3’5) – Zugzwang (Urniteta, Gipuzkoa) (3): 3-1.

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (6)   Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (3’5): 1-3 .

           

SAILKAPENA

 

1)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 7 puntu.

2)      Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 6’5 puntu.

3)      Danubio (Miranda Ebro) – 6’5 puntu.

4)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 4 puntu.

 

Ohorezko Mailara igo direnak: Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) eta Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa).

 

ARRASATE/ARLUTZ IZAN DA MARLAXKAREKIN BATERA IGO DENA, OZTA-OZTA DANUBIO ATZEAN UTZITA

 

            Ligaxka honek erabaki ditu igoerak, baina azkenean aurreko Multzoetako irabazleak izan dira Ohorezko Mailarako txartela lortu dutenak.

 

Marlaxkak arazotxoak izan ditu azkeneko txandan, baina aurretik eskuratutako errenta baliatu du igotzeko eta Lehenengo Mailako titulua lortzeko. Marlaxkak Euskal Ligako 6 titulu ditu (hirugarrena da palmaresean). Beraz, talde historikoa itzuli da goiko mailara.

 

            Arrasate/Arlutz izanen da berarekin batera Ohorezko Mailan arituko dena. Danubiorekin denean berdinduta bukatu du. Beraz, aurreko Faseko neurketan, hirugarren mahaian, Arrasate/Arlutz taldeko Aitor Alcaide Luquek Danubioko Teresa Alicia Perez Muñizen aurka lortutako garaipenak, bai, erabaki du igoera.

 

            Noski, hori baino gehiago egin behar izan du taldeak. Marlaxkari 1-3 irabaztea ez zen erraza eta lortu egin du. Talde indartsua jarri zuen Arrasate/Arlutzek. Elo gehiago zuten lau mahaietan, baina ez nabarmen. Eta helburua lortu zuen. Francisco Miguel Quinterok irabazi zion Patxi Moreno Estebanezi, Asier Etxagibel Larrañagak Ander Tafall Villanuevari eta Antonio Miguel Quinterok Goio Uriarte Prietori. Jose Manuel Hernando Casasek, ordea, galdu egin zuen Marlaxkako Daniel Garmendia Zubeldiaren aurka. Eskerrak Marlaxkarentzat! Bestela, Ohorezko Mailara ez zen igoko, partida hori ere galdu izan balu.

 

            Miranda Ebroko Danubio taldea ere saiatu zen igoera lortzen, baina Urnietako Zugzwang taldeari 3-1 irabaztea ez zen nahikoa izan. Danubioko Gorka Artiguez Alvarezek laugarren mahaian elo gehiagoko Javier Corral Sierra gainditu zuen. Jarritako itxaropena bete zuten Fermin Gonzalez Velezek eta Miguel Angel Gonzalez Martinezek. Horiek puntua eurenganatu zuten Danubiorentzat Luis Angel Ortega Fuentes eta Josu Aguirre Canflanca garaituta. Ezin izan zuen, ordea, Francisco Marquinez Cabrejasek eta elo gehiagoko Felix Manso Marquezen aurrean galdu zuen. Danubio igoeraren ertzean geratu zen.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr619513.aspx?lan=2&art=46“.

 

 

 

LEHENENGO MAILATIK JAITSIERA SAIHESTEKO LIGAXKA

 

 

 

2022-03-26: HIRUGARREN TXANDA

 

            Santurtzi (Bizkaia) (4)Oberena (Iruñea, Nafarroa) (5’5): 2’5-1’5.

            Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (3) – Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (3’5): 2’5-1’5.

           

SAILKAPENA

 

1)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 7 puntu.

2)      Santurtzi (Bizkaia) – 6’5 puntu.

3)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 5’5 puntu.

4)      Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.

 

Lurralde txapelketetara jaitsi diren taldeak: Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) eta Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba).

 

OHARRA.- Easo desagertu denez, Mikel Gureak bere tokia beteko du. Beraz, ez da jaitsiko. Egidazu/Landetxo teorian jaitsi da, baina Calasanzek jasoko duen zigorraren zain dago. Ohorezko Mailan hasieratik erretiratutako taldea den Calasanzek jasanen duen zigorra Lehenengo Mailara jaistea bada, berak jokatuko du Lehenengo Mailan. Baina zigorra Lurralde Txapelketara jaistea baldin bada, Egidazu/Landetxo taldeak Lehenengo Mailan jokatuko du datorren urtean.

 

            BIGARREN OHARRA.- Aurten Lehenengo Mailan 13 talde izan dira. Bost zuzenean jaitsi dira eta beste bi Ligaxka honetan (Easo eta Calasanz izan daitezke jaitsiko direnak, horien ordez). Lau talde igoko dira Lurralde Txapelketetatik (bat Arabatik, bat Bizkaitik, bat Gipuzkoatik eta bat Nafarroatik). Beraz, datorren urtean, lehengo denboraldietan bezala, 10 talde izanen dira Lehenengo Mailan.

 

MIKEL GUREAK BERRIZ ERE SALBATU ZUEN BERE BURUA

 

            Oberena helburua ia lortuta zuen eta taldea zertxobait ahuldu zuen txanda honetan. Ez zuen ordaindu. Jokalari onak ziren eta puntu eta erdia eskuratzeko gai izan ziren. Santurtzik hiru jokalari indartsu jarri zituen eta laugarrena elo gutxikoa. Hori (Denis Zubizarreta Landera) izan zen galdu zuena, Oberenako Gonzalo Martino Girones gaztearen aurka. 2.200eko Juan Carlos Fernandez Garciak Oberenako 2.067ko Aurelio Vila Duplaren aurka irabazi zuen. Santurtziko 2.014ko Jose Angel Besga Lopezek 1.969ko Martin Pascual Garcia garaitu zuen. Eneko Wu Martin eta Oberenako Javier Yaben Muñozen arteko partida berdinketan amaitu zen. 2’5-1’5 Santurtzirentzat. Oberena Fase honetako lehenengoa eta Santurtzi bigarrena. Biek erraz saihestu zuten jaitsiera.

 

            Burlatan Mikel Gureako eta Egidazu/Landetxoko jokalariek bazekiten jaitsiera zutela jokoan. Easoren desagerketaren berri bazuten. Beraz, bazekiten talde batek mailari eutsiko ziola eta bestea jaitsiko zela (aldeko erabaki federatiboak tartean ez badaude, behintzat). Nafarrek garaipena behar zuten; gasteiztarrek berdinketa.

 

            Segio Anguasek bazekien zer zegoen jokoan. Hala ere, huts larri bat egin zuen eta pieza bat galdu. Hortik aurrera, partidari buelta ematerik ez zen izan. Arabarrek hartu zuten abantaila, Jorge Arce Balluercari esker. Dena den, beste hiru partidak ongi bideratuta zituzten burlatarrek. Irabazteko moduko partida izan zuen Iker Fernandez Cobosek baina Egidazuko Jose Antonio Landa Ceballosek zaldi bat emanda posizioa berdinketara eramatea lortu zuen. Alex Pedchenkok pieza bat hartua zuen eta ez zuen gero huts egin. Puntua atera zuen Aitor Arnal Iturgaitzen aurka. Bukatzeko azkena Mikel Gureako izar berria izan zen. Daniel Pinto Holguin piezak ongi kokatuak zituen eta puntu bateko abantaila. Francisco Javier Ladron de Guevara Galar gero eta posizio okerragoa hartzen joan zen eta galdu zuen. Egidazu da jaisteko hautagaia. Mikel Gurea, aurretik Gros B-ren aurka egin zuen bezala, atakatik atera zen.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr619520.aspx?lan=2&art=46”.

 




            2022-03-26.

 

            Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.