EUSKAL XAKE FEDERAZIOAREN

 DIZIPLINAZKO ARAUTEGIA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

I. TITULUA

 

DIZIPLINAZKO AHALARENA

 ETA

 ZIGOR NAHIZ ARAU-HAUSTEENA

 

I. Kapitulua: Xedapen Orokorrak

 

 

 

1. Artikulua: Lurraldetako Xake Federazioaren diziplinazko ahalaren jarduera bertan federatutako pertsona fisiko eta juridiko guztietara hala nola Federazioaren egitura organikoaren barne dauden pertsona guztietara zabaltzen da, baita federazioko kideak diren ala bere egitura organikoaren barne dauden pertsona juridiko ala erakundeen ordezkari bezala jarduten duten haietara ere.

 

2. Artikulua: Diziplinazko ahalaren eremua joko ala lehiaketaren arauetako arau-hausteetara eta indarrean dagoen Euskal Herriko Kirol Legean tipifikatutako arau-hausteetara zabaltzen da, diziplinazko ahala arautzen duten arautegiko xedapen publikotan, Xake Federazioko Estatutuetan eta Arautegi honetan.

 

3. Artikulua: Diziplinazko ahala Federazioak bere diziplinaren eraginpean dauden pertsonak ikertzeko eta, bere kasuan, zigortzeko duen onartutako eskumena litzateke.

 

Diziplinazko ahala ez da epaileei esleitutako proba ala lehiaketen zuzendaritza-ahalmenera zabaltzen, ezta Lehiaketako Batzordeak hauei dagokionez burutzen duen berrikustera ere.

 

II. Kapitulua: Arau-hausteak

 

4. Artikulua: Arau-hausteak bi motakoak izan ahal dira:

1.- Joko ala lehiaketa arauak urratzea.

2.- Kirol arau orokorrak urratzea.

 

5. Artikulua: 1.- Arau-hausteek heziketa, prebentzio izaera nahiz izaera zuzentzailea dute eta bere ezarpenaren helburua beti interes orokorra eta kirol izaerakoa defendatzea izango da. Arau-hausteak aplikatzerakoan kontuan hartuko da, bereziki, arau-hauslearen asmoa eta jarduera ala ez-egitearen emaitza.

2.- Dagokion diziplinazko espedientearen bidez ezarritako zigor guztiak berehala beteko dira, errekurtso bereizleak ezagutu beharko dituzten federazio-, administrazio- ala eskumen-organoek eskuragarri duten kautelazko etetearen ahalmenerako kalterik gabe.

3.- Kirolari, teknikari eta epaileei nahiz pertsona juridikoei isun ekonomikoaren zigorra bere jarduerarengatik ordainsari ala ordaina jasotzen dutenean soilik ezarri ahal izango zaie.

 

I. Atala: Joko-Arauak urratzeena eta bere zigorrena

 

6. Artikulua: Joko ala lehiaketaren arauak urratzea Xake Federazioak antolatutako joko ala lehiaketaren garapen normalean kalteak ala eragozpenak ekarri ahal dituzten jarduerak ala ez-egiteak dira.

 

7. Artikulua: Arau-hauste horien eragileak Jokalariak, Ordezkariak eta Zuzendariak izan ahal dira; era berean Arbitroen Taldeko Kideak ala Klubak izan ahal dira.

 

Jokalari, Entrenatzaile, Ordezkari eta Zuzendariek eginiko Arau-hausteak eta Zigorrak.

 

8. Artikulua: Arau-hausteak oso larriak, larriak ala arinak izan ahal dira.

 

1.- Arau-hauste oso larriak:

 

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste oso larriak kontsideratuko dira:

a) Arbitro taldeko kide bat ala zuzendari, kirol buru, taldetako kide, ikusle  bati ala, orokorrean, edozein pertsonari eginiko erasoa, ekintza hura larria ala kaltegarria izaten denean.

b) Partiduaren behin betiko etetea eragiten duten jarduerak burutzea.

2.- Arau-hauste larriak:

Edozein kasutan ondorengoak arau-hauste larriak kontsideratuko dira:

a) Aurreko artikuluaren A) atalean aipatzen diren pertsonei eginiko erasoa, betiere jarduera, bere larritasunagatik, arau-hauste oso larria izaten ez denean.

b) Arbitroen taldeko kide, zuzendari, kirol buru, taldeko kide, aurkari, entrenatzaile ikusle baten eta orokorrean edozein pertsonaren aurkako mehatxu, derrigortze ala jarduera iraingarriak burutzea.

3.- Arau-hauste arinak:

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste arinak kontsideratzen dira:

a) Arbitroen erabakiekiko behin eta berriro kexa agertzea.

b) Arbitroaren aginduak betetzerakoan jarrera pasiboa ala axolagabea azaltzea ala bere aginduak ez betetzea.

©) Jarrera pasiboa ala axolagabea Federatiboak diren aginduak betetzerakoan.

d) Txapelketako aginduak ez errespetatu.

9. Artikulua: Zigorrak.

Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteei dagokionez batzordeak aplikatu ahal izango dituen zigorrak ondorengoak izango dira:

1.- Arau-hauste oso larrien mandatuaren arabera:

a) Gaitasungabetzea.

b) Etenaldia.

c) Ohartarazpen publikoa.

d) Ohartarazpena.

e) 100 € eta 1000 .€ arteko zenbatekoa duen isuna; ala arbitrajearen eskubide eta gastuak galtzea.

2.- Arau-hauste larrien mandatuaren arabera:

a) Gaitasungabetzea.

b) Etenaldia.

c) Ohartarazpen publikoa.

d) Ohartarazpena.

e) 50 € eta 500 € arteko zenbatekoa duen isuna; ala arbitrajearen eskubide eta gastuak galtzea.

3.- Arau-hauste arinen mandatuaren arabera:

a) Gaitasungabetzea.

b) Etenaldia.

c) Ohartarazpen publikoa.

d) Ohartarazpena.

e) 25  € y 100 € arteko zenbatekoaren isuna; ala arbitrajearen eskubide eta gastuak galtzea.

Arbitroen Taldeko kideek eginiko Arau-hausteak eta Zigorrak.

10. Artikulua: Arau-hausteak oso larriak, larriak ala arinak izan ahal dira.

 

1.- Arau-hauste oso larriak:

 

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste oso larriak kontsideratuko dira:

a) Taldetako baten alde adierazitako frogatutako alderdikeria.

b) Partiduko aktari dagokionez nahita eginiko idazkera, aldaketa ala manipulazioa burutzea zeinetan bere oharretan joko-eremuan gertatutakoarekin ez baitira bat etorriko; baita informazio maltzur ala faltsua ere.

2.- Arau-hauste larriak:

Edozein kasutan ondorengoak arau-hauste larriak kontsideratuko dira:

a) Partidu batean bere funtzioak ez bete nahi izatea ala esleipen bat ekiditeko kausa faltsuak argudiatzea.

b) Partidu batera justifikaziorik gabe ez agertzea.

c) Horretarako Arautegiak aurreikusitako zirkunstantziak kontuan hartu gabe partidu bat etetea.

3.- Arau-hauste arinak:

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste arinak kontsideratzen dira:

a) Edonolako begirunerik eza adierazten duen jarduera ala edozein pertsonarengana irain adierazpenekin nahiz jarrera desegokiekin zuzentzea.

b) Talde partaideetako kideen kiroltasunaren aurkako jarreren aurrean axolagabekeria azaltzea.

©) Txapelketa espezifiko arauak ez betetzea.

11. Artikulua: Zigorrak.

Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteen mandatuagatik aplikatu ahal izango diren zigorrak ondorengoak izango dira:

1.- Arau-hauste oso larrien mandatuagatik:

a) Gaitasungabetzea.

b) Etendura.

c) Ohartarazpen publikoa.

d) Ohartarazpena.

e) 100 € eta 1000 € arteko zenbatekoaren isuna; ala arbitrajearen eskubide eta gastuak galtzea.

2.- Arau-hauste larrien mandatuagatik:

a) Gaitasungabetzea.

b) Etendura.

c) Ohartarazpen publikoa.

d) Ohartarazpena.

e) 50 € eta 500 .€ arteko zenbatekoaren isuna;ala arbitrajearen eskubide eta gastuak galtzea.

3.- Arau-hauste larrien mandatuagatik:

a) Gaitasungabetzea.

b) Etendura.

c) Ohartarazpen publikoa.

d) Ohartarazpena.

e) 25 € eta 100 € arteko zenbatekoaren isuna; ala arbitrajearen eskubide eta gastuak galtzea.

Klubek eginiko Arau-hausteak eta Zigorrak

12. Artikulua: Arau-hausteak oso larriak, larriak eta arinak izan ahal dira.

 

1.- Arau-hauste oso larriak:

 

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste oso larriak kontsideratuko dira:

a) Partidu batera ez agertzea ala honetan parte hartu ez nahi izatea, bi kasuetan justifikatu gabeko moduan, Klubeko kide baten aldetik.

b) Joko-eremutik Klubeko talde batek justifikatu gabe eginiko atzera-egitea, partidua bere osotasunean jokatzea ekidinez.

2.- Arau-hauste larriak:

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste larriak kontsideratuko dira:

a) Joko-arauen arabera beharrezkoak diren joko-eremuekin lotutako xedapen, baldintza eta elementu teknikoak ez betetzea, partiduaren etendura ala bere ez ospatzea eragiten dutenean ala arduragabekeriagatik pertsonen segurtasuna arriskuan jartzen dutenean.

b) Publikoarekin lotutako gertaerak orokorrean eta joko-eremura objektuak jaurtitzea modu partikularrean, zeinek modu larri eta errepikatuan partiduaren garapena eragozteaz gainera bere aldi baterako etendura eragingo bailuke edo bertaratutakoen segurtasun fisikoarekiko erasoa suposatuko bailuke.

©) Jokalarien edo kluben ordezkarien jarrera kirol kontra onartzea.

d) Arau- hauste arinetan berretzea.

3.- Arau-hauste arinak:

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste arinak kontsideratuko dira:

a) Publikoarekin lotutako gertaerak zeinek izaera larria ala oso larria ez baitute izango.

b) Partidu batean lizentzia ala lizentzia hori bideratzen ari denaren aldi baterako justifikazio-baimena eskuragarri ez izatea.

©) Ez azaltze partziala edo partiduan  jokalariaren huts egitea.

d) Txapelketa espezifiko arauak ez betetzea.

13. Artikulua: Zigorrak.

Aurreko artikuluetan adierazitako arau-hausteen mandatuagatik aplikatu ahal izango diren zigorrak ondorengoak izango dira:

1.- Arau-hauste oso larrien mandatuagatik:

a) Kategoria galdu ala jaisteagatik.

b) Joko-eremuaren aldi baterako ixtea.

c) Proba ala lehiaketa atea itxita ospatzea.

d) Partidua galtzea ala, bere kasuan, kanporaketa.

e) Lehiaketatik kanporatzea.

f) Sailkapeneko puntuen deskontua.

g) 100 € eta 1000 € arteko zenbatekoaren isuna.

h) Federazioan baja ematea.

2.- Arau-hauste larrien mandatuagatik:

a) Kategoria galdu ala jaisteagatik.

b) Joko-eremuaren aldi baterako ixtea.

c) Proba ala lehiaketa atea itxita ospatzea.

d) Partidua galtzea ala, bere kasuan, kanporaketa

e) Lehiaketatik kanporatzea.

f) Sailkapeneko puntuen deskontua.

g) 100  € eta 500 € arteko zenbatekoaren isuna.

3.- Arau-hauste arinen mandatuagatik:

a) Kategoria galdu ala jaisteagatik.

b) Joko-eremuaren aldi baterako ixtea.

c) Proba ala lehiaketa atea itxita ospatzea.

d) Partidua galtzea ala, bere kasuan, kanporaketa.

e) Lehiaketatik kanporatzea.

f) Sailkapeneko puntuen deskontua.

g) 100  € eta 250-.€ arteko zenbatekoaren isuna.

II. Atala: Kirol Arau Orokorretako Arau-hausteak eta Zigorrak

 

14. Artikulua: Kirol Arau Orokorretako arau-hausteak dira aurreko atalean barne hartzean ez diren jarduerak ala ez-egiteak, zein indarrean dagoen Euskal Herriko Kirol Legean ezarritakoaren aurka egongo baitira, diziplinazko ahala arautzen duten arautegiko xedapen publikotan,  Federazioko Estatutuetan eta Arautegi honetan.

 

15. Artikulua: Arau-hausteak oso larriak, larriak ala arinak izan ahal dira.

1.- Arau-hauste oso larriak:

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste oso larriak kontsideratuko dira:

a) Laguntza eta diru-laguntzak dagozkion oinarri ala emate-hitzarmenetan ezarritakoak ez diren helburuetarako erabiltzea.

b) Laguntzak eta diru-laguntzak emateko datu erreal eta eskatutako dokumentuen aldaketa nabarmena.

c) Esleipen ala eskumenen legez kanpoko usurpazioa.

d) Diziplinazko ala hauteskunde organoetako kideen aldetik eginiko estatutuko nahiz arautegiko betebeharren ez betetze oso larria.

e) Kirol instalaziotako segurtasun eta higienearekin lotutako federazio-arauak ez betetzea, hauetara bertaratzen diren pertsonentzako arrisku oso larria suposatzen dutenean.

f) Jarduera burutzeak hirugarrenentzako arriskurik eragiten ez duenean segurtasun eta arriskuak estaltzeko arauak betetzen ez dituzten kirol jarduerak antolatzea.

g) Xake Federazioko estatutuko eta arautegiko arau eta hitzarmenen ez betetze errepikatu eta nabaria.

h) Probetan ala lehiaketetan, ofizialak izan ala ez, epaile, kirolari, teknikari, kirol autoritate ala beste hainbat parte hartzaileengan burututako eraso, indarkeri ala derrigortzea.

i) Agintearen gehiegizko erabilera.

j) Proba ala lehiaketa bat ospatzea eragozten duen taldearen protesta ala jarduera zeinek aldi baterako ala behin betiko etetera behartu ahal baitu.

k) Indarkeria eragiten duten kirolari, teknikari, epaile nahiz zuzendarien adierazpen publikoak eta gainerako jarduerak.

l) Kirol jardueraren garapenerako esleitutako fondo publikoei dagokionez nahita eginiko erabilera desegokia.

m) Debekatutako substantzien sustapen, bultzatze eta kontsumoa hala nola debekatutako metodoen erabilera eta bere behar bezalako kontrola eragozten duen edonolako jarduera edo ez-egitea.

n) Joko ala lehiaketaren emaitza, ofizialak izan ala ez, aurretiaz ezartzeko joera duten jarduera ala ez-egiteak.

ñ) Arau-hauste larri ala oso larriarengatik ezarritako zigorrak urratzea.

o) Mandatuari dagokionez arau-hauste larriak errepikatzea.

p) Kirol Justiziaren Euskal Batzordeko Ebazpenak ez betetzea.

q) Kirol modalitatearen garapen eta praktikarako eraso larria litzatekeen beste edonolako jarrera.

r) Arau teknikoen aurkako kirol material ala ekipamenduaren manipulazio ala aldaketa, modu zuzenean ala tartean sartutako pertsona baten bidez, proba ala lehiaketaren segurtasuna aldatu ahal dutenean ala pertsonen segurtasuna arriskuan jartzen duenean.

2.- Arau-hauste larriak:

Edozein kasutan ondorengoak arau-hauste larriak kontsideratuko dira:

a) Falta arinarengatik ezarritako zigorrak urratzea.

b) Bere zereginen ez betetze oso larria suposatuko ez luketen diziplinazko ala hauteskunde organoetako kideen jarduerarik eza ala funtzioen utziera.

c) Xake Federazioaren selekziotako deialdietara eginiko justifikatu gabeko ez bertaratzea.

d) Bere atzeratzea eragin gabe, proba ala lehiaketaren garapen normala aldarazten duen protesta oro.

e) Epaile, teknikari, entrenatzaile, kirol autoritate, jokalari ala bertaratzen den jendeari eginiko irain eta laidoak.

f) Behar bezalako titulu ala baimenik gabe epaile eta teknikariek berezkoak dituzten jarduerak burutzea.

g) Batzordean arau-hauste arinak errepikatzea.

h) Dagokion baimenik gabe ofizialak izendaturiko kirol jarduera, proba ala lehiaketen antolaketa burutzea.

i) Betetzen den funtzio ala jarduerarekiko bateraezinak direla adierazitako jarduera publiko ala pribatuak burutzea.

j) Kirol lehiaren garapenak eskatzen duen duintasun ala ohorearen aurkako modu erasotzaile nabarmenean burututako jarduera nabarmen ala publikoa.

k) Kirol instalaziotako segurtasun eta higienearekin lotutako federazio-arauak ez betetzea, hauetara bertaratzen diren pertsonentzako arrisku larria suposatzen dutenean.

l) Estatutuko ala arautegiko hala nola Xake Federazioaren hitzarmenen ez betetze soila.

m) Jarduera burutzeak hirugarrenentzako arriskurik eragiten ez duenean segurtasun eta arriskuak estaltzeko arauak betetzen ez dituzten kirol jarduerak antolatzea.

n) Autonomia Erkidegoan errotutako hamasei urtetik beherakoen aldetik atxikipen, luzapen, heziketa, konpentsazio ala antzekoen eskubideak eskatzearen debekuari dagokion ez betetzean parte hartzea.

ñ) Eskumeneko pertsona eta organoetatik datozen agindu, hitzarmen eta instrukzioak ez betetzea.

3.- Arau-hauste arinak:

Edozein kasutan, ondorengoak arau-hauste arinak kontsideratzen dira:

a) Epaile, teknikari, kirol autoritate, jokalari ala bertaratutako jendeari modu desegokian oharrak adieraztea.

b) Bere funtzioak betetzen ari diren epaile eta gainerako kirol autoritateen aldetik jasotako agindu eta instrukzioak betetzerakoan jarrera pasiboa erakustea.

c) Ez betetze arina suposatzen duten diziplinazko nahiz hauteskunde organotako kideek bete beharreko funtzioei dagokionez azaldutako jarduerarik eza ala utziera.

d) Federazio-organizazioan integratutako pertsona ala erakundeei eginiko adierazpen publiko lotsagabe ala iraingarriak.

e) Oso larri ala larrien kalifikazioan adierazita ez dauden kirol arauekiko modu nabarmenean arkakoak diren jarrera haiek.

16. Artikulua: Zigorrak.

Aurreko artikuluetan adierazitako arau-hausteei dagokionez batzordeak aplikatu ahal izango dituen zigorrak ondorengoak izango dira:

1.- Arau-hauste oso larriak:

a) Urtebete baino gehiagoko epean eta gehienez bost urterako lizentzia etetea.

b) Lizentzia kentzea.

c) 6.000 € eta 60.000 € arteko kopuruaren isuna.

d) Urtebete baino gehiagoko epean eta gehienez bost urterako kargu eta funtzioak betetzeko gaitasungabetzea.

e) Urtebete baino gehiagoko epean eta gehienez bost urterako proba ala lehiaketen ospakizunean zehar kirol instalaziotarako sarbidea debekatzea.

f) Kirol esparrua ixtea hiru partidutik denboraldi bateko gehienekora bitartean.

g) Kategoria jaistea.

h) Joko, proba ala lehiaketatik behin betiko kanporatzea.

i)  Joko, proba ala lehiaketatik aldi baterako kanporatzea.

j) Jokoak, probak ala lehiaketak atea itxita ospatzea.

k) Jardunaldi ala proba bat baino gehiagoren baliokideak liratekeen puntu, partidu ala sailkapen postuak galtzea.

2.- Arau-hauste larriak:

a) Hilabete baino gehiagoko epean eta gehienez urtebeteraino lizentzia etetea.

b) 600 € eta 6.000 € arteko kopuruaren isuna.

c) Urtebeterainoko epean kargu eta funtzioak betetzeko gaitasungabetzea.

d) Urtebeterainoko epean proba eta lehiaketen ospakizunean zehar kirol instalaziotarako sarbidea debekatzea.

e) Kirol esparrua bi partiduren eperaino ixtea.

f) Joko, proba ala lehiaketatik behin betiko kanporatzea.

g) Joko, proba ala lehiaketatik aldi baterako kanporatzea.

h) Joko, proba ala lehiaketak atea itxita ospatzea.

i) Jardunaldi ala proba bat baino gehiagoren baliokideak liratekeen puntu, partidu ala sailkapen postuak galtzea.

j) Ohartarazpen pribatua.

k) Ohartarazpen publikoa.

3.- Arau-hauste arinak:

a) Hilabete baterainoko epean lizentzia etetea

b) 600 €-rainoko isuna.

c) Joko, proba ala lehiaketatik behin betiko kanporatzea.

d)  Joko, proba ala lehiaketatik aldi baterako kanporatzea.

e) Ohatarazpen pribatua.

f) Ohartarazpen publikoa.

 

III. Kapitulua: Erantzukizun-iraungipena

 

17. Artikulua: Erantzukizun-iraungipenerako arrazoiak.

1.- Diziplinazko kirol erantzukizuna edozein kasutan iraungitzen da:

a) Zigorra betetzeagatik.

b) Arau-haustearen aginduz.

c) Zigorraren aginduz.

d) Erruztatu ala zigortuaren heriotzagatik.

e) Erruztatutako ala zigortutako kirol erakundea desagertzeagatik.

f) Zigorra barkatzeagatik.

2.- Federatuaren izaera galtzeagatik, ezarritako zigorren eraginkortasunean hainbat kasutan eragina izan ahal badu ere, ez du diziplinazko erantzukizunaren desagertzea ekarriko.

 

18. Artikulua: Arau-hauste eta zigorren preskripzioa.

1.- Arau-hausteak hiru urte barru, urtebete barru ala hilabete barru preskribatuko dira, arau-hauste oso larri, larri ala arinak izaten direnaren arabera, eta preskripzioaren epea arau-haustea burutu den egunetik aurrera kontatuko da. Etengabeko jarduera batetik eratorritako arau-hausteetan, zenbaketaren hasiera-data jardueraren amaierarena ala arau-haustearen amaierako azkeneko jarduerarena izango da.

2.- Preskripzio-epea prozedura zigortzailearen hasiera jakinarazten den unean etengo da. Prozedurak hilabete baino gehiagoren zehar geratuta irauten badu, prozedura horrekin lotutako pertsona ala erakunde arduradunari egotzi ezin ahal zaion arrazoiarengatik, dagokion epea berriro martxan jarriko da.

3.- Arau-hausteak hiru urte barru, urtebete barru ala hilabete barru preskribatuko dira, arau-hauste oso larri, larri ala arinak izaten direnaren arabera eta preskripzio-epea ebazpena, zeinengatik zigorra ezarri baitzen, irmoa izatera iristen den hurrengo egunetik aurrera ala hau hasita balego bere betetzea urratzen den unetik aurrera hasiko da kontatzen.

 

19. Artikulua: Zigortuentzako bere birgaitzea eskatzeko aukera onartzen da, eta ondorioz, zigorra betetzen den unetik kontatutako hurrengo epeetako aurrekariak ezeztatzen dira:

 

a) Sei hilabete barru, zigorra falta arina izango balitz.

 

b) Bi urte barru, falta larriagatik izango balitz.

 

c) Lau urte barru, falta oso larriagatik izango balitz.

 

Birgaitzea zigorra ezarri zuen organo berdinaren aurrean eskatuko da, eta prozedura baliabide berdinekin burututako epaitze eta zigorrerako jarraitutakoa izango da.

 

IV. Kapitulua: Erantzukizuna aldatzen duten zirkunstantziena.

 

20. Artikulua: Joko ala lehiaketaren arauen aurkako arau-hausteei dagokionez aplikatu ahal diren erantzukizunaren arrazoi salbuesleak dira:

 

a) Ustekabeko kasua.

 

b) Ezinbestea.

 

c) Eraso bat ekiditeko defentsa legitimoa.

21. Artikulua: Erantzukizuna aldatzen duten zirkunstantziak.

1.- Diziplinazko erantzukizuna aldatzen duten zirkunstantziak aringarriak ala larrigarriak izan ahal dira.

2.- Kirol arau orokorren aurkako arau-hausteei dagokionez aplikatu ahal diren zirkunstantzia aringarriak ondorengoak dira:

a) Arau-haustearen betekizunaren aurretik behar adinako probokazio bat egon izana.

b) Bat-bateko damutzearena.

c) Eragindako kaltea konpontzea, betiere garaiz egina eta bat-batekoa bada.

3.- Joko ala lehiaketaren arauen aurkako arau-hausteei dagokionez aplikatu ahal diren zirkunstantzia aringarriak ondorengoak dira:

a) Bere kirol ibilbidean zehar inoiz zigortua ez gertatu izana.

b) Eginikoa baino larritasun urriagoko kaltea eragiteko asmoa.

4.- Kirol arau orokorren aurkako arau-hausteei dagokionez aplikatu ahal diren zirkunstantzia larrigarriak ondorengoak dira:

a) Errepikatzea.

b) Prezioa.

5.- Aurrekoez gainera, joko eta lehiaketa arauen aurkako arau-hausteei dagokionez aplikatu ahal diren zirkunstantzia larrigarriak ondorengoak dira:

a) Arbitroen erabakiak berehala ez obeditzea, portaera hori arau-hauste bezala tipifikatuta dagoen kasuan izan ezik.

b) Eginiko arau-haustearen ondorioz partidu baten garapen anormala eragitea.

c) Federazio-lizentziaren jabe izanik, ikusle, jokalari, entrenatzaile ordezkari ala arbitro bezala edonolako arau-hauste egitea.

d) Aktan taldeko kapitaina bezala azaltzea.

e) Berrerorlea izatea. Berrerortzea egongo da autorea lehenagotik zigortua izan denean, denboraldian zehar, larritasun berdin ala handiagoko edonolako arau-hauste ala diziplinaren ondorioz, ala dagokion arau-haustearena baino larritasun urriagoko bi arau-hauste ala gehiagoren ondorioz.

6.- Kirol diziplinarenaren ahala burutzerakoan diziplina-organoek zigorra  egokitzat jotzen duten mailan ezarri ahal izango dute, ekintzen nondik-norakoa, pertsona arduradunaren nortasuna, arau-haustearen ondorioak eta zirkunstantzia larrigarri ala aringarrien arabera.

 

V. Kapitulua: Diziplinazko Kirol  Organizazioarena

 

 

22. Artikulua: Federazioko Diziplinazko gaiak Diziplinazko Batzordeei dagozkie eta Euskal Xake Federazioaren Apelazio Batzordeari dagokio.

 

 

I. Atala: Diziplinazko Batzordea

 

23. Artikulua: Diziplinazko Batzordea organo epailea da zeinek gutxienez hiru kide eta gehienez bost izango baititu. Bai Batzordeko Lehendakaria eta bai bere kideak Xake Federazioaren Lehendakariak izendatuko ditu.

Diziplinazko Batzordeko kideak 4 urteko epe baterako izendatuko dira. Edozein kasutan segidako denboralditarako izendatu ahal izango dira.

Zuzendaritza Batzordeak Diziplinazko Batzordeko kideak kargutik kendu ahal izango ditu, justifikatutako arrazoi eta motibatutako ebazpenaren bidez.

Diziplinazko Batzordeko kideek funtzio mota hauek betetzeko arlo ala esperientziarekin lotutako egiaztatutako ezagutzak izan beharko dituzte.

Zuzendaritza Batzordeko kideak ez dira Diziplinazko Batzordearen barne egongo.

 

24. Artikulua: Diziplinazko Batzordea behar bezala eratuta geratuko da saiora bere kideen gehiengoa bertaratzen denean, bere eskumeneko arloetako hitzarmenak modu baliagarrian burutu ahal izanik.

Hitzarmen horiek gehiengoaren arabera burutuko dira eta Lehendakariak berdinketaren kasuan kalitatezko botoa izango du.

 

25. Artikulua: Batzordeak Idazkari bat izango du zein bere Lehendakariak izendatuko baitu eta Zuzendaritza Batzordearen proposamenari jarraiki Federazioko Idazkaria izan ahal izango da; hau saiotara ahotsarekin baina botorik gabe bertaratuko da.

Bileretako akta altxatzea eta hartutako erabakiak jakinaraztea izango ditu funtzio bezala.

 

26. Artikulua: Diziplinazko Batzordearen eskumena da arau-haustetik eratorritako diziplinazko auziak lehenengo instantzian ebaztea, bai joko ala lehiaketa arauetakoak eta bai kirol arau orokorretakoak.

 

 

II. Atala: Apelazio Batzordea

 

27. Artikulua: 1.- Apelazio Batzordea Euskal Xake Federakuntzakoa izango da..

 

28. Artikulua: Diziplinazko Batzordeak emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtso guztiak ezagutzea Apelazio Batzordearen eskumena da.

Apelazio Batzordeak hartzen dituen erabakiei dagokionez Kirol Justiziako Batzordearen aurrean aurka egin ahal izango zaie.

 

II. TITULUA

 

DIZIPLINAZKO PROZEDURENA

 

I. Kapitulua: Irizpide Nagusiak

 

29. Artikulua: Diziplinazko prozedurak.

1.- Diziplinazko erantzukizunen garbiketa ohiko prozedura nahiz ez ohiko prozeduraren bidez burutuko da.

2.- Ez ohiko prozedura, lehentasunezko eta sumarioko irizpideetan oinarritua, bereziki joko- ala lehiaketa-arauetako arau-hausteetan aplikatu ahal izango da.

30. Artikulua: Diziplinazko eta zigor erantzukizunen aldiberekotasuna.

1.- Diziplinako Epaileak, ofizioz ala interesatutako alderdiak eskatuta, Ministerio Fiskalari delitua ala zigor penala izan litezkeen ekintza haiek jakinaraziko dizkio. Kasu honetan, Batzordeak prozedura etetea adostuko du dagokion ebazpen judiziala ezartzen zaion arte.

2.- Aurrekoa hala izanik, Diziplinazko Batzordeak beharrezko kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu.

31. Artikulua: Diziplinazko eta administrazio erantzukizunen aldiberekotasuna.

1.- Ekintza berak Kirolaren Legean araututako administrazio-erantzukizun eta bere garapenerako jendaurreko Arautegi nahiz Arautegi honetan aurreikusitako diziplinazko erantzukizunetarako bidea eman ahal izango balu, Euskal Xake Federazioko Batzordeak, ofizioz ala parteak eskatuta, eskumeneko administrazio organoari jakinaraziko lioke, hori guztia diziplinazko prozedura bideratzearentzako kalterik eragin gabe.

2.- Diziplinazko Batzordeak administrazio erantzukizunerako bidea eman ahal izango luketen ekintzak ezagutzen dituenean, eskumeneko organoetan aurrekariak jakinaraziko ditu.

 

32. Artikulua: 1.- Diziplinazko Batzordeak, era berean, espedienteari hasiera ematen zaionean, akatsa babesteko ala kalte konponezin bat ekiditeko beharrezkoak liratekeen kautelazko neurri hartzea hitzartzeko ahalmena izango du.

 

Neurri hauek espedientearen bideratzean zehar eta bere ebazpeneraino iraungo dute, eta dagokion errekurtsoa burutu ahal izateko interesatuei jakinarazi beharko zaizkie.

 

2.- Ezin izango da legeek babestutako eskubideak urratzea inplikatzen duen kautelazko neurririk hartu ala aplikatu.

 

33. Artikulua: 1.- Interesatuek bere nahiei dagokionez atzera egin ahal izango dute prozeduraren edozein fasetan, baina atzera egiteak adieraziko zukeenari dagokionez soilik izango luke eragina.

 

2.- Atzera egitea Diziplinazko Batzorde ala Apelazio Batzordearen aurrean adierazi beharko da, bai idatziz ala bai ahoz agerraldiaren bidez, eta azkeneko kasu honetan dagokion izapidea zabaldu eta izenpetu beharko litzateke.

 

3.- Atzera egiteak diziplinazko espedientearen amaiera eta artxibatzea ekarriko du, eskaera hori adierazi ez duten beste interesatu batzuek egongo liratekeenean ala Diziplinazko Batzordeak nahiz Apelaziokoak interes orokorreko arrazoiei jarraiki prozeduraren jarraipena hitzartuko lukeenean izan ezik.

 

II. Kapitulua: Ohiko Prozedurarena

 

 

34. Artikulua: 1.- Kirol diziplinazko prozedura, kapitulu honetan araututakoa, Diziplinazko Batzordeak hasiko du, epailearen erabakiaren bidez Instruktorea izendatuta. Izendapen hori Batzordeko Lehendakariak burutuko du.

 

2.- Epailearen erabakiak, gutxienez, ondorengo datuak izango ditu barne:

 

a)                 Espediente-irekitzea eragin duten ekintzez gainera hauek gertatutako datari dagokion erreferentzia laburra.

 

b)                Espediente-irekitzearen data.

 

c)                 Interesatuak eta eraginak.

 

d)                Bere kasuan, jadanik hartutako kautelazko neurriak.

 

e)                 Bere kasuan, Batzordeak adierazitako proba-baliabideak ala espedientearekin batera doazen dokumentuak, honek ala hirugarrenek eskatutakoak.

        

3.- Epailearen erabaki hori Batzordeko Idazkariak ala hau ordezkatzen duen pertsonak interesatuei jakinarazi beharko diete.

 

35. Artikulua: 1.- Instruktoreari eta Idazkariari administrazio orokorraren prozedurarako indarrean dagoen legerian aurreikusitako  abstentzio eta ezespen auziak aplikatu ahal izango zaizkie.

2.- Ezespenerako eskubidea Diziplinazko Batzordearen aurrean espediente-irekitzearen erabakiaren berri izaten den hurrengo egunetik hasita kontatu beharreko hiru egunen epean burutu ahal izango da.

3.- Diziplinazko Batzordeak dagokiona hitzartuko du bost egunen epean, eta espedientearen ebazpenaren aurka dagozkion errekurtsoak adierazterakoan erreklamazioa errepikatu ahal izango da.

 

36. Artikulua: Diziplinazko Batzordeak salaketa jasotzen duenean ala balizko arau-hauste baten berri izaten duenean, espedientearen hasierari dagokion erabakia ala bere kasuan, espedientea artxibatzearen erabakia eman aurretik, gordetako informazioaren instrukzioa hitzartu ahal izango du.

 

37. Artikulua: 1.- Espedientea irekitakoan, eta espediente-irekitzearen erabakia jakinarazitakoan, eta bere kasuan beharrezkoak liratekeen kautelazko neurriak hartzeari kalterik eragin gabe, Epaileak, jakinarazpenaren ondorengo hamar egunen barnean, fase frogagarria irekiko du, hogei egun baino gehiago eta bost baino gutxiago hartuko lituzkeen epean, zeinetan zehar ekintzak argitzeko eta hauetatik eratorritako erantzukizunak zehazteko behar adina proba-izapide burutuko baitira.

 

Instruktorearen ardura izango da burutu beharreko proba-izapideak zehaztea, bai berak eskatuta ala bai aurreko paragrafoan adierazitako epearen barnean interesatuek idatziz aurkeztutako eskaera nahiz proposamenari jarraiki; interesatuei agindutako ala onartutako probak zein toki, egun eta ordutan ospatuko diren jakinarazi beharko zaie.

 

2.- Espedientea bideratu eta ebazteko ekintza garrantzitsuak zuzenbideko edonolako proba onargarriren  bidez frogatu ahal izango dira.

 

3.- Proba-praktikaren onartze ala ukatzeari buruzko Epailearen hitzarmenen aurka ez da inolako errekurtsorik onartuko, interesatuaren aldetik bai ebazpenaren aurretiazko entzute-izapidean eta bai ebazpen horren aurka burutzen eta adierazten diren errekurtsotan gauzatu ahal den bere eskaeraren  errepikapenerako kalterik gabe.

 

38. Artikulua: 1.- Burututako jarduerak ikusita, Instruktoreak, proba-epea amaitzen denetik ondorengo hamar egunen barnean, kargu-orria adieraziko du, zeinetan egotzitako ekintzak, bere kasuan praktikatuko liratekeen proben emaitza, eta espedientearen ebazpen proposamena adieraziko baitira. Hori guztia interesatuei jakinaraziko zaie, jakinarazpenaren egunetik hasita hamar egunen epean bere eskubide eta interesak babesteko komenigarria iruditzen zaiena adierazteko.

 

2.- Kargu-orri eta ebazpen proposamenari erantzunez, ala interesatuen aldetik izapidea bideratu gabe adierazitako epea beteko balitz, Instruktoreak, hamar eguneko epean, espedientea Diziplinazko Batzordera igoko du ebazteko, bere hasierako ebazpen proposamena mantenduz, ala bere kasuan, burututako alegazioen arabera hau aldatuz.

 

3.- Ebazpena eman aurretik Diziplinazko Batzordeak bere une egokian interesatuek proposatuko lituzketen eta proposatzen zuenari egotzi ezinezko edonolako arrazoiren batengatik azkenean praktikatzera iritsiko ez liratekeen proba-izapideen praktika agindu ahal izango du, hobeto hornitzeko eta ebazpena eman ahal izateko.

 

39. Artikulua: Ebazpenak espedienteari amaiera emango dio, federazioaren apelazioko ala bigarren instantziako errekurtsoarentzako kalterik gabe.

 

III. Kapitulua: Ez ohiko Prozedurarena

 

 

40. Artikulua: 1.- Hipotesi haietan guztietan zeinetan kirol lehiaketa batengatik nahiz honen ondorioz arau-hauste bat gertatu izanagatik Diziplinazko Batzordearen berehalako interbentzioa eskatzen baita, eta bere garapen normala bermatzeko, Diziplinazko Batzordeak aldi berean burutu ahal izango ditu interesatuen alegazioei dagozkien izapideak, hau ahozkoa izatea agindu ahal izanik, hala nola proba-praktiken izapidea, zeinen artean garrantzi berezia izango baitu akta arbitralak ala arbitroaren nahiz federazio-Ordezkariaren txostenak; horrela, bere ebazpena lehiaketaren garapen ala jarraipen normalak eskatzen duen presaren arabera emango litzateke.

 

2.- Diziplinako Batzordeak halaber aldi baterako eteteak agindu ahal izango ditu, baita beharrezkoa litzatekeen beste edonolako kautelazko neurri ere.

 

3.- Beti babestuta geratuko da interesatuen aurretiazko entzutearen irizpidea, baita dagokien instantzien bidez hartutako hitzarmenen aurka hauen errekurritzeko eskubidea ere.

 

4.- Diziplinazko Batzordeak instruktore bat izendatu ahal izango du ala ez.

Idazkari bezala Federaziokoa ala hau ordezkatzen duena jardungo da.

 

 41. Artikulua: 1.- Federazioak eskuordetutako joko eta lehiaketaren arauen kontrola izango duten Arbitro, epaile ala pertsonek hartutako erabakien aurkako erreklamazioak, arau-hausleak, ala bere klubeko ordezkariak dagokion akta jaso duenetik hurrengo berrogeita zortzi orduren barnean formulatu beharko dira. Alegazioen idazkian, edozein kasutan, praktikatzea nahi duen proba proposatu beharko du.

 

2.- Diziplinazko Batzordeak aurka-egitea ala erreklamazioa hamar  egunen epean ebatziko du, zein aurreko epea amaitu zenetik aurrera kontatu beharko baita. Epe hori hedatu egin ahal izango da proposatutako eta onartutako proba proposamen horren onarpenarekiko hurrengo zortzi egunen barnean praktikatu ezin izango balitz. Edozein kasutan epea ezin izango da hamabost egun baino gehiagokoa izan.

 

IV. Kapitulua:  Jakinarazpenak eta Errekurtsoak

 

 

42. Artikulua: 1.- Diziplinazko kirol prozeduretan emandako erabaki eta ebazpenak motibatuak izateaz gainera interesatuei jakinarazi beharko zaizkie, kasu bakoitzean dagozkien erabaki ala hitzarmen eta erreklamazio  ala errekurtsoen edukia adierazita, hartzen diren egunetik gehieneko hamabost eguneko epean, ohiko prozeduraren kasuan, eta hamar egunekoa ez ohiko prozeduraren kasuan.

 

2.- Jakinarazpenak interesatuen helbidean ala gizarte egoitzan burutuko dira, gutun ziurtatu, telegrama ala interesatu horiek hartu dutenaren ziurtasuna eman ahal duen beste edonolako komunikabideren bidez.

 

3.- Hitzarmen ala ebazpenaren garrantziak nahiz ondorioak gomendatzen duenean, eskumeneko Batzordeak halaber bere argitalpen, hedapen ala jendaurreko jakinarazpena eskuragarri izan ahal izango du, betiere pertsonen ohore eta intimitatea errespetatuz indarrean dagoen legeriari jarraiki.

 

43. Artikulua: 1.- Arautegi honetan ala dagozkion estatutuko nahiz Arautegi honetako xedapenetan erreklamazio ala errekurtsorako espresuki eperik ezartzen ez bada, interesatuek hamar egunen epean bere erreklamazio ala errekurtsoak aurkeztu ahal izango dituzte.

 

2.- Arautegi honetan ala dagozkion estatutu nahiz arautegietako xedapenetan erreklamaziorako ala errekurtsorako espresuki eperik ezartzen ez bada, diziplinazko kirol arloan formulatutako erreklamazio ala errekurtsoak, hauek aurkeztu ziren egunetik hogeita hamar eguneko epean ez direla onartu ala ezezkoa eman zaiela ulertuko da, eta hori Batzordeak berariazko hitzarmen ala ebazpena emateko duen betebeharri dagokionez ez da eragozpena gertatuko.

 

3.- Aurreko zenbakitan adierazitako epeak kontatzen hasiko dira, lehenengoa jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita hitzarmen ala ebazpen moduan zeinen aurka erreklamatu ala errekurritzen baita, eta bigarrena artikulu honetan xedatutakoari jarraiki erreklamazio ala errekurtsoari ezezkoa eman zaiola ulertzen den hurrengo egunetik aurrera.

 

44. Artikulua: Federazioaren Batzordeak eta lurralde federaziotako Lehiaketa Batzordeak emandako diziplinazko ebazpenak interesatuen aldetik Euskal Xake Federazioaren Batzordearen aurrean errekurritu ahal izango dira.

 

45. Artikulua: 1.- Erreklamazioak ala errekurtsoak beti idatziz formalizatu eta aurkeztuko dira, Euskal Xake Federazioaren helbidean ala egoitzan ala lurralde federaziokoan, bere kasuan. Halaber administrazio prozedura orokorraren xedapen erregulatzailetan aurreikusten diren tokitan aurkeztu ahal izango dira.

 

2.- Idazkiek, zeinetan erreklamazioak ala errekurtsoak formalizatuko baitira, barne izango dituzte:

 

a) Erreklamazioa ala errekurtsoa aurkezten duenaren nahiz auzian interesatuta dauden gainerakoen identifikazio datuak, bere legitimazioa, aktiboa ala pasiboa,  justifikatuta.

 

b) Ekintza, hitzarmen ala ebazpenaren adierazpen garbia zeinen aurka erreklamatu ala errekurritzen baita; adierazita egongo balitz bere kopia erantsiko da, ala, gutxienez, erreklamatu ala errekurritzen den espedientearen zenbakia hala nola jarduera, hitzarmen ala ebazpenaren data adieraziko dira.

 

c) Erreklamazioa ala errekurtsoa motibatzen duten alegazioen adierazpena, eta funts nahiz arauena zeinetan hura oinarritzen baita.

 

d) Proba-izapideak zein, bere kasuan, praktikarako proposatuko baitira.

 

f) Eta adierazten diren nahien adierazpen zehatza.

 

3.- Errekurtsoarekin batera Euskal Xake Federazioan 100 €-ko gordailatzea egin  izanaren egiaztagiria aurkeztuko da. Kopuru hori, betiere bere alde erabakitzen denean, interesatuari itzuliko zaio.

 

 

4.- Errekurtsoa, edozein kasutan, jartzen denetik gehienez hogeita hamar egunen epean ezarriko da.

Ez ohiko prozedura batean emandako ebazpen baten aurkako errekurtso bat denean, epea zazpi egunekoa izango da, ala txikiagoa aurretiaz hala ezartzen bada.

 

46. Artikulua:  Errekurtsoaren aurkezpenak ez du errekurritzen den erabakiaren betetzea etengo, Apelazio Batzordeak, bai ofizioz ala interesatuak hala eskatu izanagatik, hala hitzartzen duen kasuan izan ezik.

 

47. Artikulua: 1.- Euskal Xake Federazioaren Apelazio Batzordeak emandako diziplinazko hitzarmen eta ebazpenak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean errekurritu ahal izango dira.

 

2.- Kirol Justiziako Euskal Batzordeak emandako diziplinazko hitzarmen eta ebazpenek administrazio-bidea agortzen dute, eta errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzibidearen eskumenaren aurrean aplikagarriak diren eskumeneko arauen arabera.

 

48. Artikulua: Xake Federazioak ezarritako zigorren liburu ala erregistro bat izango du eskuragarri, ezagutzeko, bere kasuan, ezarritako zigorraren berri, baita zein data duen ere; bere preskripzio garaiak; aldatzeko arrazoiaren aldiberekotasuna eta birgaitzeko eskubidearen jarduera.

 

49. Artikulua: Aplikagarria izango da, izaera osagarriarekin, Euskal Herriko Kirolaren Legean eta kirol diziplina arautzen duten arautegi publikotan xedatutakoa, administrazio-prozeduraren erregulazioan xedatutakoa eta, bere kasuan, Xake Federazioaren Estatutuetan aurreikusitakoa.