Euskal Xake Federakuntza

Tel. 943 763239 - Fax. 943 762650

Koldo Elizalde, 20 1º               Bergara - 20570   (Gipuzkoa)

Eskola

1. Xake Hiztegia

1. Xakeko Zeinuak

2. Jokaldiak nola adierazi, ahoz nahiz idatziz

2. Piezak

2. Idazketa Algebraikoa

 

XAKEA EUSKARAZ   2

Idazkera eta ahozkera

  

“XAKE ZAKURTZARRARI ! “ lanean oinarritua

EGILEAK:

Jon Esturo eta Asier Ibaibarriaga

    

JOKALDIAK NOLA ADIERAZI, AHOZ NAHIZ IDATZIZ

ZER

IDATZIZ

AHOZ

1. Mugimendua
 

Zf3

Zalduna efe hiru

 

Ee2

Erregea e bi

+ zutabea

Zgf3

ge-ko zalduna efe hiru

+ lerroa

Z5f3

bosteko zalduna efe hiru

peoia

ez da izena idazten;
bakarrik nora heldu den
b4

be lau

2. Harrapaketa

+ zutabea

Zxf3

Zaldunak efe hiru

 

Zgxf3

ge-ko zaldunak efe hiru

+ lerroa

Z5xf3

bost-eko zaldunak efe hiru

peoia

bxc5
b-n dagoen peoiak c5 harrapatu du

bek ze bost

 
3. Koroatzea
 

b8D

be zortzi dama

 
4. Xakea

+

Xake

 

Zd4+ 

Zaldunak de lau xake

5. Xake matea

++ edo #

Xake mate

 

Dh7 #

Damak hatxe zazpi
mate

6. Errokea 

0-0

Erroke motza

 

0-0-0

Erroke luzea

  hasiera

 

PIEZAK

Piezak letra banaz adieraz daitezke. Peoiak, ordea, ez dira letraz adierazten.
Gaztelua

G

Alfila

A

Erregea

E

Zalduna

Z

Dama

D

  hasiera

 

Idazketa Algebraikoa

FIDEk idazketa-sistema bakarra onartzen du bere lehiaketa eta match-etan, Sistema Algebraikoa, alegia; eta xake idazketa-sistema uniforme hau erabiltzea gomendatzen du, xake literaturan eta aldizkarietan ere berdin jokatzeko gomendatzen du. Algebraikoa ez den beste idazketa-sistema batez betetako inprimakiak ez dira aintzat hartuko. Epaileak jokalari bat algebraikoa ez den beste idazketa-sistema bat erabiltzen ikusten badu, betebehar hori ezinbestean bete behar duela jakinaraziko dio.

Sistema Algebraikoaren Deskribapena

1. Pieza bakoitza bere izenaren lehen hizkiaz, letra larriz, adierazi behar da. Adibidez: E = Erregea, D = Dama, G = Gaztelua, A = Alfila, Z = Zalduna.

2. Jokalariek, pieza izendatzeko, beren lurraldeko hizkuntza erabil dezakete, eta piezek hizkuntza horretan duten izenaren lehen letra idatzi. Adibidez: A = Alfila (euskaraz); F = Fou (frantsesez); A= Alfil (gazteleraz); L = Loper (alemanez); B = Bishop (ingelesez). Idatzizko argitalpenetan irudiak erabiltzea gomendatzen da.

3. Peoiak ez dira adierazten beren lehen letraren bidez; lehen letra hori ez adierazteak erakusten du peoiak direla. Adibidez: e5, d4, a5.

4. Zortzi zutabeak (ezkerretik eskuinera zurientzat, eta eskuinetik ezkerrera beltzei dagokienez) xehez adierazi behar dira: a, b, c, d, e, f, g, h, hurrenez hurren.

5. Zortzi lerroak (behetik gora zurientzat eta goitik behera beltzei dagokienez) zenbatuta daude: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, hurrenez hurren.

Ondorioz, hasiera posizioan piezak eta peoi zuriak lehen eta bigarren lerroetan jarri ohi dira; pieza eta peoi beltzak, ostera, zortzigarren eta zazpigarren lerroetan.

6. Arestian aipatutako arauen ondorioz, 64 laukietako bakoitza letra eta zenbaki konbinazio bakar batez adierazita egongo da beti.

7. Pieza bakoitzaren mugimendua adierazterakoan, (a) dagokigun piezaren izenaren lehen letra eta (b) iristen deneko laukia adierazi beharko dira. Ez da gidoirik idatzi behar (a) eta (b)ren artean. Adibidez: Ag7, Zf3, Gd1. peoien kasuan, iristen direneko laukia baino ez da adierazi behar. Adibidez: e5, d4, a5.

8. Pieza batek harrapaketa egiten duenean, x bat tartekatu behar da (a) dagokigun piezaren izenaren lehen letraren eta (b) iristen den laukiaren artean. Adibidez: Axe5, Zxf3, Gxd1.

Peoi batek harrapaketa bat burutzen duenean, iristen den laukia adierazteaz gain, abiatze zutabea ere adierazi beharko da, jarraian x bat duela. Adibidez: dxe5, gxf3, axb5. Igarotzean harrapaketa bat eginez gero, bukaeran peoiak hartu duen laukia jarriko dugu iritsi den laukitzat, eta idazketan “p.i.” jarri beharko da.

9. Bi pieza berdin lauki berera mugi badaitezke, mugitutako pieza honela adieraziko da:

(1) Pieza biak lerro berean badaude:

(a) piezaren izenaren lehen letra, (b) abiatze laukiaren zutabea eta, azkenik, (c) heltze laukia adierazi beharko dira.

(2) Pieza biak zutabe berean badaude:

(a) piezaren izenaren lehen letra, (b) abiatze laukiaren lerroa eta, azkenik, (c) heltze laukia adierazi beharko dira.

(3) Piezak lerro eta zutabe desberdinetan badaude, hobe da (1) modua erabiltzea.

Harrapaketa bat eginez gero , (b) eta (c) ren artean x bat tartekatu beharko da.

Adibideak:

(1) Bi zaldun daude g1 eta e1 laukietan, eta bietatik bat f3 laukira mugitu da: Zgf3 edo Zef3 izan daiteke, bata ala bestea izan.

(2) Bi Zaldun daude g5 eta g1 laukietan, eta bietako bat f3 laukira mugitu da: Z5f3 edo Z1f3 izan daiteke, bata ala bestea izan.

(3) Bi Zaldun daude h2 eta d4 laukietan, eta bietako bat f3 laukira mugitu da: Zhf3 edi Zdf3 izan daiteke, bata ala bestea izan.

f3 laukian harrapaketa bat egiten bada, arestiko adibideak aldatu egin behar dira x bat tartekatuz: (1) Zgxf3 edo Zexf3, (2) Z5xf3 edo Z1xf3, (3) Zhxf3 edo Zdxf3, izan daitezke, kasuan kasu.

10. Bi peoik aurkariaren pieza bat bera edo peoia harrapa badezakete, mugitu den peoia adieraziko dugu (a) abiatu den zutabeko letraren bidez , (b) x, eta azkenik, (c) iristen den laukia adieraziz. Adibidez: c4 eta e4 laukietan bi peoi zuri badaude, eta d5 laukian peoi edo pieza beltz bat, zurien jokaldiaren idazketa cxd5 edo exd5 izan daiteke, bata ala bestea izan.

11. Peoi bat koroatuz gero, peoiak burututako mugimendua adierazi beharko da, eta jarraian pieza berriaren lehen hizkia. Adibidez: d8D, f8Z, b1A, g1G.

12. Berdintzeko eskaintza (=) ikurraren bidez adieraziko da.

Oinarrizko laburdurak:

0-0 h1 edo h8-ko gazteluen errokea (erregearen aldeko errokea edo erroke laburra)

0-0-0 a1 edo a8-ko gazteluen errokea (damaren aldeko errokea edo erroke luzea)

x Harrapaketa, jatea

+ Xake

++ edo # Mate

p.i. Peoia igarotzean harrapatzea (i.h. = igarotzean harrapatzea)

Partida baten adibidea: 1.d4 Zf6 2.c4 e6 3.Zc3 Ab4 4.Ad2 0-0 5.e4 d5 6.exd5 exd5 7.cxd5 Axc3 8.Axc3 Zxd5 9.Zf3 b6 10.Db3 Zxc3 11.bxc3 c5 12.Ae2 cxd4 13.Zxd4 Ge8 14.0-0 Zd7 15.a4 Zc5 16.Db4 Ab7 17.a5... etab.

 hasiera

 

Xake Hiztegia

Xakeko Zeinuak

Jokaldiak nola adierazi, ahoz nahiz idatziz

Piezak

Idazketa Algebraikoa

 

© Copyright  Aire Domotic s.l.