
Ostirala, 2007ko otsailak 9.
Kevin Spragettek
bihar jokatuko du lehen aldiz Sestaorekin.
XAKEA. Sestao Naturgas taldeak denboraldi honetarako egin duten
fitxaketarik garrantzitsuena da Kevin Spragett kanadarra. Munduko sailkapenean 80. dago maisu
handia, 2.633 ELO puntu ditu, gaur iritsiko da Euskal Herrira, eta bihar
jokatuko du aurreneko partida bere taldearekin, Pasai Donibaneko Batalla taldearen kontra. Sestao eta Gros berdinduta daude lehen
postuan sailkapen nagusian, eta Grosek Easoren kontra
jokatuko du jardunaldi honetan.
© berria.info