berria.info

Asteartea, 2007ko otsailak 13.

Grosek lehen postua eskuratu du Euskal Ligan.

XAKEA. Asteburu bikaina izan da Gros taldearentzat. Donostiako taldeak 0-4 irabazi zion herenegun Easori, eta sailkapeneko lehen postua eskuratu zuen Euskal Ligan. Sestaok, orain arteko liderrak, ere irabazi egin zuen (0,5-3,5 Batallaren aurka), baina ezin izan zion eutsi lidertzari. Grosek puntu erdi ateratzen dio orain Sestaori.

© berria.info