berria.info

Ostirala, 2007ko otsailak 23.

Gros liderrak eta Sestaok ezin dute hutsik egin.

XAKEA. Euskal Liga bukatzear dago; hiru jardunaldi besterik ez dira gelditzen. Hori dela-eta, Grosek eta Sestaok, liderrak eta bigarrenak, hurrenez hurren, ezin dute hutsik egin bihar jokatuko den jardunaldian. Aurrenekoa Batallaren etxean ariko da, Pasai Donibanen, eta bigarrena, aldiz, Errenteriako Fomentoren etxean.

© berria.info