_archivos/image001.gif)
Larunbata, 2007ko martxoak 3.
Grosek eta Sestaok saio erabakigarriak dituzte gaur.
XAKEA. Euskal Ligako
jardunaldi erabakigarria jokatuko da gaur. Azken aurreko saioak dituzte Gros
liderrak eta Sestao bigarren sailkatuak -puntu erdiko abantaila baino ez dute
donostiarrek-. Peña Rey Ardiden kontra ariko da Groseko taldea gaur, eta liderrak
dira faborito, jaitsiera ekidin nahian baitabiltza kontrarioak. Grosekoak
4-0eko lortzen saiatuko dira azken jardunaldiari ahalik eta alde handienarekin
ekin ahal izateko. Sestaoko xakelariak Aretxabaletan ariko dira, eta zalantza
askorekin doaz, normalean aritzen direnak ez baitira ariko.
© berria.info