berria.info

Ostirala, 2007ko martxoak 9.

Grosek eta Sestaok txapela izango dute jokoan bihar.

ERREDAKZIOA.

DonostiA.

Bihar amaituko da Ohorezko Mailako Xakeko Euskal Liga. Zortzi jardunaldi ez dira nahikoa izan lehiaketak txapeldun bat izan dezan. Bederatzigarren eta azken jardunaldiak falta direla, bi taldek dute aukera txapela irabazteko: Grosek eta Sestaok. Bi taldeok merezita iritsi dira irabazteko aukerekin azken jardunaldira. Izan ere, Donostiakoa eta Sestaokoa izan dira, zalantzarik gabe, denboraldi honetako Euskal Ligako bi talde onenak, alde handiz, gainera.

Baina bietako batek bakarrik irabaz dezake txapela. Gros da lehen sailkatua, jardunaldi erabakigarria jokatzeko dagoela. Donostiarrek 25,5 puntu dituzte, sestaoarrek baino bat gehiago; Sustapen-Beraunen aurka jokatuko dute bihar. Jokoan dauden lau puntuetatik hiru eta erdi lortu behar ditu txapela ziurtatu nahi badu Grosek. Hori egin ezean, eta Sestaok Oberenaren aurkako lau partidak irabaziz gero, Bizkaiko taldea izango litzateke txapeldun. Sestaok Grosek baino puntu bat gehiago lortu behar du Euskal Liga irabazteko; bi taldeek elkarren aurka jokatu zutenean sestaoarrek irabazi baitzuten (1,5-2,5). Aurkarientzat ere, Sustapen-Beraunentzat eta Oberenarentzat, partida garrantzitsuak izango dira, jaitsiera saihesteko lehian baitaude. 16:00etan hasiko dira bi partidak.

############

SaILKaPenA.

EUSKAL LIGA, OHOREZKO MAILA.

1. Gros 25,5 puntu.

2. Sestao 24,5 p.

3. Batalla 18,5 p.

4. Orvina 17,5 p.

5. Arlutz 14,5 p.

6. Abadiño 13,5 p.

7. Sustapen-Beraun A 13 p.

8. Rey Ardid A 11 p.

9. Oberena 11 p.

10. Easo 11 p.

############

© berria.info