Euskadiko kadete eta jubenil mailetako xake txapelketa abian da Eibarren

 

        Hirugarren urtez, Euskal Herriko kadete eta jubenil mailetako xake txapelketak Eibarko Unibertsitate Laboralaren egoitzan jokatzen dira. Partidak atzo hasi ziren eta larunbatera arte luzatuko dira. Euskal Xake Federakuntzak eta Eibarko Klub Deportiboak antolatutako lehiaketa horretan, Euskal Herriko 45 jokalari gazte onenak parte hartuko dute eta neurketak 16.00etan hasiko dira. Jubenil mailan Sergio Trigo bizkaitarra (iazko txapelduna) da faborito nagusia eta kadete mailan Daniel Zamarbide nafarra. >j.l.