EUSKADIKO GAZTE MAILAKO XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

            2007.go apirilaren 10etik 14ra jokatu zen, Eibarko Unibertsitate Laboralaren egoitzan (Gipuzkoa). 18 urtez azpiko jokalarientzat zen Txapelketa. 6 partida izan ziren, sistema suitzarra erabilita. 15 jokalarik parte hartu zuten (2006an baino 4 gehiago). 90 minutuko partidak izan ziren, jokaldi bakoitzean 30 segundo gehituta. Epaile Nagusia Mikel Larreategi Arana izan zen (FIDE Nazioarteko epailea). Bigarren epailea Aingeru Virto izan zen.

 

         AZKENEKO JARDUNALDIKO EMAITZAK.

 

            Alvaro Díaz Herrero (4’5) – Erik Juez (3’5): 0’5-0’5.

            Ander Zulaika (3’5) – Sergio Trigo (4): 0’5-0’5.

            Asier Lakunza (3) – Aritz Zabala (2’5): 1-0.

            Joseba Izquierdo (2’5) – Imanol Martínez Salas (2’5): 0-1.

            Diego Gutiérrez Bustillo (2’5) – Jokin Fernández Zubitur (2’5): 1-0.

            Haritz Garro (2) – Alberto García San Martin (2’5): 0-1.

            Jorge Aizpún (1’5) – Mikel Zubizarreta (1): 1-0.

 

            Nekane Cuetos (2): Atsedena (puntu bat).

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Alvaro Díaz Herrero – 5 puntu.

2)      Sergio Trigo Urquijo – 4’5 puntu.

3)      Asier Lakunza Plazaola – 4 puntu.

4)      Ander Zulaika Centeno – 4 puntu.

5)      Erik Juez Villar – 4 puntu.

6)      Diego Gutiérrez Bustillo – 3’5 puntu.

7)      Imanol Martínez Salas – 3’5 puntu.

8)      Alberto García San Martín – 3’5 puntu.

9)      Nekane Cuetos Lolo – 3 puntu.

10)  Jorge Aizpún Andoaga – 2’5 puntu.

11)  Joseba Izquierdo Arruzeria – 2’5 puntu.

12)  Aritz Zabala Pérez – 2’5 puntu.

13)  Jokin Fernández Zubitur – 2’5 puntu.

14)  Haritz Garro Beraza – 2 puntu.

15)  Mikel Zubizarreta Riego – Puntu bat.

 

ALVARO DÍAZ HERRERO, USTEKABEKO TXAPELDUNA.

 

            16 urteko jokalari gipuzkoarra seigarren zerrendaburua zen, 1.918 FIDE ELOarekin (Sergio Trigok baino 205 puntu gutxiago).

 

            Hala ere, Txapelketa bikaina egin zuen. Azkeneko partidan, berdinketa egiteko luxua ere izan zuen.

 

            Hauek izan ziren bere emaitzak:

 

            Alvaro Díaz Herrero – Mikel Zubizarreta (13. zerrendaburua): 1-0.

            Joseba Izquierdo (11. zerrendaburua, 1.755 FIDE ELOkoa) – Alvaro Díaz Herrero: 0-1.

            Alvaro Díaz Herrero – Sergio Trigo (1. zerrendaburua, 2.123 FIDE ELOkoa): 0’5-0’5.

            Ander Zulaika (2. zerrendaburua, 2.056 FIDE ELOkoa) – Alvaro Díaz Herrero: 0-1.

            Asier Lakunza (5. zerrendaburua, 1.927 FIDE ELOkoa) – Alvaro Díaz Herrero: 0-1.

            Alvaro Díaz Herrero – Erik Juez (10. zerrendaburua, 1.782 FIDE ELOkoa): 0’5-0’5.

 

         SERGIO TRIGO MERITU HANDIKO IAZKO TXAPELDUNA GARAITUA IZAN ZEN, TXAPELKETA ERRAZAGOA ZIRUDIENEAN.

           

            Sergio Trigo Urquijo bizkaitarra zen faborito nagusia. Iaz Iñigo Martin eta Jon Angulo prestigio handiko xakelariak azpiratu zituen. Aurten lan errazagoa zuela zirudien. Baina ez, kale egin du.

 

            Alvaro Díaz gero txapeldun izanen zenarekin berdindu zuen hirugarren txandan. Laugarrenean Asier Lakunzarekin gauza bera egin zuen (ia 200 puntuko aldea zegoen arren, ELOan). Ander Zulaikarekin ere berdinketa egin zuen Txapelketa bukatzeko. Faboritoaren balantzea, beraz: 3 garaipen eta 3 berdinketa. Eskasa, titulua berritzeko.

 

            BESTE IZEN BATZUK.

 

            Asier Lakunza Plazaolak hirugarren postu azpimarragarria lortu zuen, Ander Zulaika bigarren zerrendaburua laugarren postura bidalita.

 

            Imanol Martínez Salas nafarrak ez zuen hirugarren zerrendaburuari zegokion ibilbidea burutu. Buruko postuetatik beti urruti, zazpigarren postua besterik ez zuen lortu, azkeneko partida irabazi bazuen ere.

 

 

 

 

 

            2007-04-14.

 

            Iturria: Euskal Xake Federakuntza.