EUSKADIKO
BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.
2007.go apirilaren 10etik 15era jokatu da, Zornotzan (Bizkaia). 7 partida izan dira. 22 jokalarik parte hartu dute.
TXAPELKETAKO EZAUGARRIAK.
Antolatzailea: Euskal Xake Federakuntza.
Torneoko Zuzendaria: Miguel
Ángel Muela.
Epaile Nagusia: Lucas
Iruretagoiena Pascual.
Epailea: Miguel Ángel Almansa
Martín.
Partiden erritmoa: 90 minutu
zituen jokalari bakoitzak partida amaitzeko, baina jokaldiko 30 segundoko
gehiketaz.
Txapelketako bataz besteko ELOa: 2.184
puntu.
MIGUEL NAVARRO CÍA, EUSKADIKO XAKE TXAPELDUN.
Miguel
Navarro Cía da Euskadiko zortzigarren txapelduna. Oberena taldean
jokatzen du. 25 urte ditu. FIDEko Maisua da. Bosgarren zerrendaburua zen
Txapelketa hasieran. 2.338 puntu ditu FIDE ELOan. Euskal ELOan, 2.243 puntu.
Nafarroako ELOan, 2.322 puntu. Jokalari iruindarra da bigarren xakelari nafarra
euskal xakearen gailurrera iristen dena (1999. urtean Unai Garbisuk ere lortu
zuen).
Hauexek izan dira bere emaitzak:
Aitor Alcaide (Gipuzkoa, 2.142 FIDE
ELOkoa, 16. zerrendaburua) – Miguel Navarro: 0-1.
Miguel Navarro – Alvaro Pérez De Miguel (Araba, 2.098 FIDE ELOkoa, 18. zerrendaburua): 0’5-0’5.
Cristóbal Limeres (Araba, 2.279 FIDE
ELOkoa, 6. zerrendaburua) – Miguel Navarro: 0’5-0’5.
Miguel Navarro – Iñigo Martín
(Gipuzkoa, 2.173 FIDE ELOkoa, 10. zerrendaburua): 1-0.
Santiago González De
Miguel Navarro – Juan Jesús
Mindegia (Nafarroa, 2.237 FIDE ELOkoa, 9. zerrendaburua): 1-0.
Miguel Navarro – Juan Mario
Gómez Esteban (Bizkaia, Maisu Handia, 2.508 FIDE ELOkoa, 1. zerrendaburua):
1-0.
MARIO GÓMEZ, ZORTZI ALDIZ TXAPELDUN IZANDAKOA, TRONUTIK ERAITSIA.
Mario Gómez xakelari
santurtziarra izan da Txapelketa honetan porrotik handiena jasan duena.
ELOrik handiena berea, eskarmenturik
handieneko xakelaria bera, azken partidan berdinketa nahikoa izan eta partida
irabazteko moduan eduki...
Hala ere, gaztelu bat jokotik kanpo geratu zitzaion eta Miguel Navarrok
gainditua ikusi behar izan zuen bere burua. Xakelari erregeak azkenean koroa
askatu behar! Bizitzaren legea. Mario Gómezek 49 urte eginen ditu 2007an.
Hauek izan ziren bere emaitzak:
David Díez Fraile (Bizkaia, 2.166
FIDE ELOkoa, 12. zerrendaburua) – Mario Gómez: 0-1.
Mario Gómez – Jakob Aabling-Thomsen (Gipuzkoa, 2.267 FIDE ELOkoa, 8.
zerrendaburua): 1-0.
Santiago González De
Mario Gómez – Mikel Huerga (Nafarroa, FIDEko Maisua, 2.344 FIDE ELOkoa, 4.
zerrendaburua): 0’5-0’5.
Cristóbal Limeres (Araba, 2.279 FIDE ELOkoa, 6. zerrendaburua) – Mario Gómez: 0’5-0’5.
Mario Gómez – Iñigo Argandoña
(Gipuzkoa, Nazioarteko Maisua, 2.400 FIDE ELOkoa, 2. zerrendaburua): 0’5-0’5.
Miguel Navarro (Nafarroa,
FIDEko Maisua, 2.338 FIDE ELOkoa, 5.
zerrendaburua) – Mario Gómez Esteban: 1-0.
CRISTÓBAL LIMERES, HIRUGARREN, TXAPELKETA BIKAINA EGIN ONDOREN.
Cristóbal Limeres jokalari arabarra seigarren zerrendaburu moduan irten zen. FIDE ELOko 2.279 puntuz borroka egiteko moduan zegoen, baina ez zirudien goi-goian ibiliko zenik. Hala ere, galdu gabe bukatu du: 3 garaipen eta 4 berdinketa. Azkeneko partidan Mikel Huerga gazte izarra gainditu zuen eta Euskadiko txapeldunik gazteena izateko aukera moztu zion.
BESTE IZEN BATZUK.
Iñigo Argandoña gipuzkoarra
2. zerrendaburua zen, baina seigarren postua besterik ezin izan zuen lortu
(hori bai, txapeldunarengandik puntu erdira).
Jon Angulo eta Juan Jesús
Mindegiarekin berdindu ondoren, jokalari indartsuenekin balentria egiteko
behartua zegoen. Baina Mario Gómez eta Santiago González De
Mikel Huerga iruindarra Euskal
Herriko xakelari onena izateko deitua dago. Bere garaipenik sonatuena
eskuratzeko moduan ibili da. Baina denboraren estuasunak korapiloan nahastea
eragin zion, gaztelua galdu eta karameloa ahotik kenduta geratu da. Iritsiko
zaio ordua, hala ere. Azkenean, bosgarren postua, liderrarengandik puntu
erdira.
Santiago González De
Alvaro Pérez De Miguel arabarra
ustekabea izan da. 18. zerrendaburua zen, bere 2.098 FIDE ELOarekin. Baina
zazpigarren bukatu du, Miguel Navarrorengandik puntu erdira. Mikel Huerga eta
Iñigo Argandoñarekin galdu zuen, baina Miguel Navarrori berdindu zion eta Jakob
Aabling-Thomsen eta Iñigo Martin garaitu zituen.
Alberto Andrés iazko
txapeldunordeak ez du parte hartu edizio honetan.
AZKENEKO IHARDUNALDIKO EMAITZAK.
Miguel Navarro (4) – Mario Gómez (4’5): 1-0.
Iñigo Argandoña (4) – Santiago
González De
Cristóbal Limeres (4) – Mikel
Huerga (4’5): 1-0.
Jakob Aabling-Thomsen (3’5) – Alvaro
Pérez De Miguel (3’5): 0-1.
Iñigo Martín (3) – David
Astasio (3’5): 1-0.
Juan Jesús Mindegia (3) – Ricardo Gilarte (3): 1-0.
Luis Javier Arias (2’5) – Jesús
Agirretxe (3): 1-0.
Jon Angulo (2’5) – Yeray Galzagorri (2’5): 1-0.
Erlantz Miguélez (2) – David Díez
Fraile (2’5): 0-1.
Aitor Alcaide (2’5) – Asier
Iza (0’5): 1-0.
José Cendagortagalarza (0’5) – Igor Villalta (2’5): 0-1 (jokatu gabe).
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Miguel
Navarro Cía (Nafarroa) – 5 puntu.
2) Santiago González De
3) Cristóbal Limeres Guiance (Araba) – 5 puntu.
4) Juan Mario Gómez Esteban (Bizkaia) – 4’5 puntu.
5) Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa) – 4’5 puntu.
6) Iñigo Argandoña Rivero (Gipuzkoa) – 4’5 puntu.
7) Alvaro Pérez De Miguel (Araba) – 4’5 puntu.
8) Juan Jesús Mindegia Guruceaga (Nafarroa) – 4 puntu.
9) Iñigo Martín Alvarez (Gipuzkoa) – 4 puntu.
10) Jakob Aabling-Thomsen (Gipuzkoa) – 3’5 puntu.
11) David Astasio López (Araba) – 3’5 puntu.
12) Jon Angulo Martínez (Bizkaia) – 3’5 puntu.
13) Aitor Alcaide Luque (Gipuzkoa) – 3’5 puntu.
14) David Díez Fraile (Bizkaia) – 3’5 puntu.
15) Igor Villalta Bustillo (Araba) – 3’5 puntu.
16) Luis Javier Arias García (Bizkaia) – 3’5 puntu.
17) Jesús Agirretxe San Sebastián (Gipuzkoa) – 3 puntu.
18) Ricardo Gilarte Simón (Bizkaia) – 3 puntu.
19) Yeray Galzagorri Uli (Bizkaia) – 2’5 puntu.
20) Erlantz Miguélez García (Araba) – 2 puntu.
21) José Cendagortagalarza Rodríguez (Bizkaia) – 0’5 puntu.
22) Asier Iza Gallastegui (Bizkaia) – 0’5 puntu.
TXAPELKETAREN HISTORIA.
|
URTEA |
JOKALEKUA |
TXAPELDUNA |
|
1987 |
Barakaldo |
Félix Izeta |
|
1988 |
Elorrio |
Mario Gómez |
|
1989 |
Amorebieta |
Francisco Gallego |
|
1990 |
Irun |
Mario Gómez |
|
1991 |
Arrasate |
Félix Izeta |
|
1992 |
Bergara |
Rafael Álvarez |
|
1993 |
Basauri |
Jesús M. Iruzubieta |
|
1994 |
Zarautz |
Rafael Alvarez |
|
1995 |
Ruta de Europa Hotela |
Jesús M. Iruzubieta |
|
1996 |
Ruta de Europa Hotela |
Jesús M. Iruzubieta |
|
1997 |
Ruta de Europa Hotela |
Mario Gómez |
|
1998 |
Ruta de Europa Hotela |
Mario Gómez |
|
1999 |
Ruta de Europa Hotela |
Unai Garbisu |
|
2000 |
Ruta de Europa Hotela |
Rafael Álvarez |
|
2001 |
Ruta de Europa Hotela |
Mario Gómez |
|
2002 |
Ruta de Europa Hotela |
Felix Izeta |
|
2003 |
Ruta de Europa Hotela |
Mario Gómez |
|
2004 |
Portugalete |
Santiago González |
|
2005 |
Portugalete |
Mario Gómez |
|
2006 |
Zornotza |
Mario Gómez |
|
2007 |
Zornotza |
Miguel Navarro |
PALMARESA.
1)
Mario
Gómez – 8 titulu.
2) Rafael Alvarez – 3 titulu.
3) Jesús M. Iruzubieta – 3 titulu.
4) Félix Izeta – 3 titulu.
5) Francisco Gallego – Titulu bat.
6) Unai Garbisu – Titulu bat.
7) Santiago González – Titulu bat.
8) Miguel Navarro – Titulu bat.
2007-04-15.
Iturria:
“http://www.ajedrezvasco.com”.