SAN CERNIN IKASTETXEKO TALDEKAKO XII. XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

            2007.go maiatzaren 26an jokatu zen, Iruñean (Nafarroa). Bi mailatan jokatu zen: Alebinetan (12 urtez azpiko jokalariak) eta benjaminetan (10 urtez azpiko jokalariak). Alebinetan, 4 jokalariko 4 talde aritu ziren, bi itzuliko Ligan. Benjaminetan, 4 jokalariko 5 talde aritu ziren, itzuli bateko Ligan.

 

 

 

ALEBINAK.

 

 

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Amaiur – 17 puntu.

2)      Orvina – 15 puntu.

3)      Mikel Gurea-GB – 8 puntu.

4)      Maristas – 8 puntu.

 

Iaz bezala, Amaiur nagusitu da maila honetan. Berriz ere Amaiur-Orvina lehia errepikatu da, azken urteetan bezala.

 

            Amaiurrek 0-4 irabazi zion Maristasi, baina Mikel Gurea-GBren aurka berdinketa besterik ez zuen lortu. Bitartean, Orvina Mikel Gurea-GB eta Maristas taldeekin bina berdindu zuen.

 

            Hirugarren jardunaldian Txapelketa ia erabakita geratu zen: Amaiur 3’5, Orvina 0’5. Bitartean, Maristasek Mikel Gurea-GB harrapatu zuen sailkapenean, 3-1 irabazi ondoren.

 

            Bost puntuko abantaila 4 puntutan geratu zen 4. jardunaldian. Amaiurrek 3-1 gainditu zuen Maristas. Orvinak 4-0 Mikel Gurea-GB.

 

            Bosgarren jardunaldian berriz ere puntu bat jan zion Orvinak Amaiurri: Orvinak 0-4 irabazi zion Maristasi eta Amaiurrek 3-1 Mikel Gurea-GBri.

 

            Azkeneko neurketan zaila zuen Orvinak eta ez zuen sailkapena iraultzerik lortu. Hala ere, 2’5-1’5 gainditu zuen Amaiur. Beraz, 2 puntuko aldea geratu zen bi taldeen artean.

 

Mikel Gurea-GB eta Maristas taldeek berdindu zuten. Horrek Mikel Gurea-GB taldeari mesede egin zion. Puntuz berdinduta ere, hirugarren postua eskuratu zuen.

 

            Amaiur talde garaileko jokalariak: Aimar Yeregi, Ibai Beorlegi, Oihana Erviti eta Aralar Pérez.

 

            Orvina txapeldunordeko jokalariak: Luis David Jiménez, Maite Olcoz, Nekane Ibero eta Mikel Ortega.

 

            Mikel Gurea-GB hirugarren sailkatuko jokalariak: Iván López, Peio García, Fermin Anaut, Iñigo Galar eta Julen Goikoetxea.

 

 

 

BENJAMINAK.

 

 

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Oberena – 12 puntu.

2)      Amaiur Ikastola – 10’5 puntu.

3)      Gazte Berriak Kramnik – 10 puntu.

4)      Teresianas – 6’5 puntu.

5)      Gazte Berriak Kasparov – Puntu bat.

 

Iaz Orvina Amaiur Ikastolaren aurretik geratu bazen, aurten Oberena izan da Amaiurko taldea bigarren postura bidali duena (iaz Oberena hirugarren izan zen).

 

            Ongi hasi zen Amaiur, 3-1 gainditu baitzuen Oberena. Hala ere, lehenengo liderra Gazte Berriak Kramnik bihurtu zen (4-0 Gazte Berriak Kasparoven aurka).

 

            Bigarren txandan, Oberenak ibilbidea zuzendu zuen: 3-1 gainditu zuen Gazte Berriak Kramnik. Amaiur Ikastolak Teresianasen aurka berdindu zuen. Beraz, sailkapenean Amaiur eta Gazte Berriak Kramnik berdinduta eta Oberena puntu batera.

 

            Hirugarren txandan, Amaiurrek atsedena hartu zuen. Oberenak 4-0 irabazi zion Gazte Berriak Kasparovi. Gazte Berriak Kramnik taldeak 3-1 gainditu zuen Teresianas. Sailkapenean, Oberena eta Gazte Berriak berdinduta eta Amaiur 3 puntura (neurketa bat gutxiago jokatuta).

 

            Laugarren txandan, Amaiur Ikastola eta Gazte Berriak Kramnik taldeek berdindu zuten, Oberenak atsedena hartzen zuen bitartean. Sailkapenean, Gazte Berriak Kramnik taldeak hartu zuen lidergoa, baina Txapelketa amaitua zuen. Oberena, 2 puntura. Amaiur, 3 puntura.

 

            Azkeneko txanda Amaiur-Oberena lehia bihurtu zen. Amaiur 0’5-3’5 gainditu zuen Gazte Berriak Kasparov. Oberena, ordea, 4-0 zapaldu zuen Teresianas.

 

Oberena, Amaiur Ikastola eta Gazte Berriak Kramnik lehenengo hirurak sailkatu ziren, orden horretan.

 

            Oberena talde txapelduneko jokalariak: Fermin Azcona, Juan Osácar, Xabier Piudo eta Alejandro Galván.

 

            Amaiur Ikastola talde txapeldunordeko jokalariak: Aitor Flores, Joseba Elizalde, Aritz Ortega, Josu Etxarri, Asier Elortz eta Mikel Cuesta.

 

            Gazte Berriak Kramnik hirugarren sailkatuko jokalariak: Andrea Garcés, Rubén Palma, Iñigo Garcés eta Adrián Terreros.

 

 

 

                2007-05-26.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.