EUSKADIKO ESKOLARTEKO ALEBIN MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

 

2007.go ekainaren 2an jokatu zen, Getxoko Fadura Polikiroldegian (Bizkaia). Jokalari bakoitzak ordu bat zuen partida amaitzeko. Bigarren urteko 10 jokalari alebin izan ziren parte hartzaile (iaz baino bat gutxiago). Bost jardunaldiko sistema suitzarra erabili zen. Antolatzaileak: Euskal Xake Federakuntza eta Eusko Jaurlaritza. Txapelketako arduraduna: Nicola Lococo.

BOSGARREN JARDUNALDIA.
 
Daniel Ochoa de Eribe (Araba) (2’5) – Aizbeltz Buiza (Bizkaia) (4): 0-1.
Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa) (3) – Iñigo Oriza de Castro (Bizkaia) (3): 1-0.
Xabier Casas (Araba) (2’5) – Aimar Yeregi (Nafarroa) (2): 0-1.
Julen Cestero (Gipuzkoa) (1) – María López Hurtado (Bizkaia) (1): 1-0.
Vanessa Klie (Araba) (0) – Maialen Ros (Nafarroa) (1): 0-1.
 
AZKENEKO SAILKAPENA.
 
1) Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia) – 5 puntu.
2) Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa) – 4 puntu.
3) Iñigo Oriza de Castro (Bizkaia) – 3 puntu.
4) Aimar Yeregi Bakaikoa (Nafarroa) – 3 puntu.
5) Daniel Ochoa de Eribe Martínez (Araba) – 2’5 puntu.
6) Xabier Casas Petriarena (Araba) – 2’5 puntu.
7) Julen Cestero Portu (Gipuzkoa) – 2 puntu.
8) Maialen Ros Iturgaiz (Nafarroa) – 2 puntu.
9) María López Hurtado (Bizkaia) – Puntu bat.
10)                           Vanessa Klie Galvis (Araba) – 0 puntu.
 
AIZBELTZ BUIZAREN NAGUSITASUNA, AGERIAN.
 
Iaz Asier Pedrera Busselo gipuzkoarra izan zen garaile. 2005ean, Jorge Tapia Santamaría arabarra izan zen irabazle. Aurten txapela Bizkaira joan da. Merezimendu osoz, Aizbeltz Buizak partida guztiak irabazi baititu. Aizbeltz Buizak 1.614 puntu ditu Euskal ELOan.
 
Hauek izan dira bere emaitzak 
 
María López Hurtado (Bizkaia) (0) – Aizbeltz Buiza (Bizkaia) (0): 0-1.
Aizbeltz Buiza (Bizkaia) (1) – Julen Cestero (Gipuzkoa) (1): 1-0.
Iñigo Oriza de Castro (Bizkaia) (2) – Aizbeltz Buiza (Bizkaia) (2): 0-1.
Aizbeltz Buiza (Bizkaia) (3) – Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa) (3): 1-0.
Daniel Ochoa de Eribe (Araba) (2’5) – Aizbeltz Buiza (Bizkaia) (4): 0-1.
 
Juan Manuel Ruiz Abad gizpuzkoarrak Buizaren aurka soilik galdu zuen, laugarren partidan. Bigarren postua ongi erdietsi zuen.
 
Iñigo Oriza de Castro bizkaitarrak hirugarren partida galdu zuen Aizbeltz Buizarekin. Laugarren partidan, Aimar Yeregiren aurka irabazi eta hirugarren postua ziurtatu zuen. Bigarren postua azkeneko neurketan joan zitzaion, Juan Manuel Ruiz Abaden aurka galtzean.
 
 
 
2007-06-02.
 
Iturria: Euskal Xake Federakuntza.