
Asteartea, 2007ko ekainak 12.
ESAIT pozik azaldu da Selekzioaren Egunak izandako harrerarekin.

Selekzioaren Aldeko Eguna. L. F. ARROIABE/ARP.
SELEKZIOA. Euskal Selekzioaren Aldeko IX. Eguna ospatu zen herenegun
Leitzan (Nafarroa). Eguraldi eskasa izan arren, jende dezente gerturatu zen
Leitzara. ESAIT pozik azaldu da ekimenak jendearen aldetik jaso zuen
babesagatik, eta eskerrak eman dizkie ekimena aurrera eramaten lagundu
dietenei.
© berria.info