ORVINA
GARAILE, ADIN EZBERDINETAKO ARRANO ELKARTEKO III. XAKE TXAPELKETAN, HIRUGARREN
ALDIZ.
Ez da makala Orvina taldearen marka. Hiru aldiz jokatu da
Txapelketa hau eta hiruretan trofeo nagusia etxera eraman du.
Sei
taldek parte hartu dute 2007.go ekainaren 23an, Arrano Elkartearen egoitzan,
jokatutako Xake Txapelketa honetan: Gros A, Gros B, Gazte Berriak, Orvina,
Amaiur Ikastola eta Maristas. 25 minutuko partidak izan dira.
Neurketa
bakoitza 4 taulatan jokatu da. Lehenengo taulakoak 16 urtez azpiko jokalariak
izan behar zuen; bigarren taulakoak, 14 urtez azpikoa; hirugarren taulakoak, 12
urtez azpikoa; laugarren taulakoak, 10 urtez azpikoa. Taula bakoitzean adin
horretako ordezko jokalariek ere parte har zezaketen.
Orvinaren
garaipena bideratuta zegoen hiru jardunaldiren ondoren. Lau puntuko abantaila
zeramakion Amaiur Ikastolari. Hala ere, bien arteko norgehiagokan sufritzea
tokatu zaio: 3-0 galtzen joan eta lehenengo taulan posizio zaila. Azkenean
Amaiurko Bordat Arrizibitak huts egin du bukaeran eta Jon Iturraldek lortu du
puntu garrantzitsua Orvinarentzat. Azkeneko jardunaldian lehenengo postuari
eutsi dio, abantailako beste puntu erdia Amaiurrek jan dion arren.
Gros A
Euskal Herriko talde mitikoak parte hartu du Txapelketa honetan. Bi talderekin,
gainera. Donostiarrek hirugarren postua eskuratu dute A taldearekin. Orvinaren
aurka 4-0 galdu du bigarren neurketan eta nahiko egin du hirugarren postua
lortuta. Amaiurrekin bina berdindu du.
Hiru
talde horiek trofeoa erdietsi dute. Gazte Berriak izan da laugarren, Gros B
bosgarren eta Maristas seigarren.
Hauek
izan dira jokalaririk onenak: Orvinako Jon Iturralde (4 partidatik 3 puntu),
Adrián Ortega (3tik 2’5), Jonathan Chamorro (3tik 2), Luis David Jiménez
Almeida (5etik 4) eta Mikel Ortega (5etik 4); Amaiurko Julen Flores (3tik 2),
Olast Arrizibita (3tik 3), Aimar Yeregi (2tik 2) eta Aitor Flores (5etik 4);
Gros A taldeko Iñaki Elduayen (5etik 4) eta Jon Jauregi (5etik 4); Maristasko
Pablo Urriza (5etik 3’5).
Azken
orduan, Baiona eta Mikel Gurea taldeek parte hartzeari uko egin badiote ere,
Txapelketa ederra atera da. Momentuz, Orvinak nagusitasuna mantendu du
Txapelketa honetan.
2006-06-23.
ARRANO
ELKARTEKO XAKE TALDEA.
Ordezkaria:
JOSEBA OTANO VILLANUEVA. Euskal
Naziotasun Aitormena: S6973074A. Helbidea: Antsoaingo errepidea, 13 – 3 ezkerra
(Iruñea).