
Ostirala, 2007ko ekainak 29.
ZuzenDarIaRI.
Orvina garaile, adin ezberdinetako Arrano Elkarteko III.
Xake txapelketan.
Ez da makala Orvina taldearen
marka. Hiru aldiz jokatu da Txapelketa hau eta hiruretan trofeo nagusia etxera
eraman du.
Sei taldek parte hartu dute
2007ko ekainaren 23an, Arrano Elkartearen egoitzan jokatutako Xake Txapelketa
honetan: Gros A, Gros B, Gazte Berriak, Orvina, Amaiur Ikastola eta Maristas.
25 minutuko partidak izan dira.
Neurketa bakoitza 4 taulatan
jokatu da. Lehenengo taulakoak 16 urtez azpiko jokalariak izan behar zuen;
bigarren taulakoak, 14 urtez azpikoa; hirugarren taulakoak, 12 urtez azpikoa;
laugarren taulakoak, 10 urtez azpikoa. Taula bakoitzean adin horretako ordezko
jokalariek ere parte har zezaketen.
Orvinaren garaipena bideratuta
zegoen hiru jardunaldiren ondoren. Lau puntuko abantaila zeramakion Amaiur
Ikastolari. Hala ere, bien arteko norgehiagokan sufritzea tokatu zitzaion: 3-0
galtzen joan eta lehenengo taulan posizio zaila. Azkenean Amaiurko Bordat
Arrizibitak huts egin zuen bukaeran eta Jon Iturraldek lortu zuen puntu
garrantzitsua Orvinarentzat. Azkeneko jardunaldian lehenengo postuari eutsi
zion, abantailako beste puntu erdia Amaiurrek jan zion arren.
Gros A Euskal Herriko talde
mitikoak parte hartu du Txapelketa honetan. Bi talderekin, gainera.
Donostiarrek hirugarren postua eskuratu dute A taldearekin. Orvinaren aurka 4-0
galdu zuen bigarren neurketan, eta nahiko egin zuen hirugarren postua lortuta.
Amaiurrekin bina berdindu zuen.
Hiru talde horiek trofeoa
erdietsi dute. Gazte Berriak izan da laugarren, Gros B bosgarren eta Maristas
seigarren.
Hauek izan dira jokalaririk
onenak: Orvinako Jon Iturralde (4 partidatik 3 puntu), Adrian Ortega (3tik
2'5), Jonathan Chamorro (3tik 2), Luis David Jimenez Almeida (5etik 4) eta
Mikel Ortega (5etik 4); Amaiurko Julen Flores (3tik 2), Olast Arrizibita (3tik
3), Aimar Yeregi (2tik 2) eta Aitor Flores (5etik 4); Gros A taldeko Iñaki
Elduaien (5etik 4) eta Jon Jauregi (5etik 4); Maristasko Pablo Urriza (5etik
3'5).
Azken orduan, Baiona eta Mikel
Gurea taldeek parte hartzeari uko egin bazioten ere, Txapelketa ederra atera
da. Oraingoz, Orvinak nagusitasunari eutsi dio Txapelketa honetan.
Joseba Otano. Arrano Elkarteko Xake Taldeko ordezkaria
(Iruñea).
©
berria.info