
Asteazkena, 2007ko uztailak 18.
ĢEuskal Herrian xakeak gero eta zale gehiago eta kalitate
hobea duģ.
ROBERTO CIFUENTES Gros Xake Taldeko jokalaria
eta entrenatzailea.
Ohorezko
Mailako Lauko Finalean ariko da aurten Gros lehen aldiz. Cifuentes
entrenatzaile eta jokalariaren jarduna erabakigarria izan da. Loreak ditu
denentzat.
josu tornaY.
DonostiA.

MONTSERRAT T.
DIEZ/EFE.
Txileko Santiago hiriburuan hasi
zen piezak mugitzen 9 urte zituela. 13 zituela hasi zen sistematikoki eskolak
jasotzen, eta 50 ditu orain. Gros Xake Taldeko entrenatzaile eta izarra da.
Noiz erabaki
zenuen Txiletik irtetea eta Europara etortzea?
Maisu Handiaren titulua lortzera
Europara etortzeko ilusioa beti izan nuen. Txilen titulu hori lortzea zaila
zen, maila handiko torneorik ez zegoelako. 1990ean Herbehereetara joan nintzen
bizitzera, eta 10 urte egin nituen han.
Noiztik bizi
zara xaketik?
21 urte neuzkanean erabaki nuen.
Garai hartan, unibertsitatean ikasten ari nintzen, baina Txileko Federazioak
lan eskaintza bat egin zidan: kirol talentuen eskola bateko entrenatzailea
izatea. Eta ezin nuen ezetzik esan. Nire bizitza profesionala hor aldatu zen.
Xakean garatu
dituzun alorretan -jokalaria, irakaslea, entrenatzailea-, zein gustatzen zaizu
gehien?
Niri xakea gustatzen zait.
Aipatu dituzunak xakea adierazteko erak dira.
Badaramatzazu
urteak Euskal Herrian torneoak jokatzen. Zein maila eta zaletasuna dago, zure
ustez?
Urtero daude torneo eta ekintza
berriak. Taldekako torneoak gero eta lehiatuagoak dira, eta hori seinale ona
da. Euskal Herrian xakeak gero eta zale gehiago eta kalitate hobea du.
Urteak
daramatzazu Grosekin harremanetan. Jokalari eta entrenatzaile moduan, umeak,
gazteak eta talde profesionala ere eramaten duzu. Zelan hasi zinen Donostiako
taldearekin?
Grosekin fitxatu baino lehenago
izan nuen Donostiako jokalariekin harremana. Beste alde batetik, Donostia da
Europan gehien gustatzen zaidan hirietako bat. Gainera, sarritan parte hartzen
nuen Donostiako Nazioarteko Irekian eta harremana nuen klubeko
zuzendaritzarekin. Eta dena erraztu zen Huescara bizitzera joan nintzenean,
2000. urtean hango neska batekin ezkondu ostean.
Garbi dago xakeko nazioarteko
figura nagusiak kontratatzea izan dela gakoa. Horrek ekarri ditu kirol
lorpenak, eta lagungarria izan da xakea klubeko harrobian zabaltzeko garaian.
Esan behar da, alde horretatik, Eliseo Argandoņa klubeko zuzendariaren lana
funtsezkoa izan dela.
Klubaren
garapena jasangarria dela, eta jarraipena izango duela uste duzu?
Horiek dira klubaren planak, eta
orain arte erakutsitako esfortzua eta gogoa ikusita, ezin dugu zalantzarik
izan.
Groseko lehen
taldeak Euskal Herritik kanpora jokatzen duenean jokalari kanpotar askorekin
aritzen da. Jokalari horien ekarpena torneo garrantzitsuetara mugatzen da edo
klubeko harrobiarekin lotutako beste ekintza batzuetan ere hartzen dute parte?
Gure kluba liderra da, hainbat
kategoriatan, EAEn eta Espainian. Horrek erakusten du esfortzu teknikoa maila
guztietara ailegatzen dela. Eta, horretarako, nazioarteko figura horien
ekarpena ere badaukagu.
Epe
ertainera, posible izango al da Europako Txapelketa batean Gros taldea euskal
jokalari gehiagorekin ikustea, taulen erdiarekin adibidez?
Garbi dago klubeko zuzendaritzak
nahiago lukeela harrobiko jokalariak taula gehienetan egotea. Baina, nire
ustez, kirol emaitzak ez lirateke hain asegarriak izango, batez ere gure
aurkariak ere kanpoko jokalariekin jokatzen dutelako.
Zelan
baloratzen duzu taldearen jokaera, batez ere euskal jokalariena, Lugoko
sailkatzeko fasean?
Denak jokaera ona erakutsi dute
eta Lauko Finalerako sailkatzea horren froga da. Iņigo Argandoņak eta Santi
Gonzalezek itxarobideak bete dituzte. Kontuan izan behar da profesionalak ez
diren taldeko bakarrak direla.
Lauko
Finalerako zein helburu duzue?
Irabaztea da helburua. Gu ez
gara kirol honetako turistak.
Azkenean,
Europako txapelketa jokatuko duzue aurten?
Hori ere gure asmoetako bat da.
Zelan ikusten
duzu nazioarteko xakearen egoera? Munduko tituluaren banaketa, tranpak
egitearen salaketak, Topalovek titulurako fase berrian parte ez hartzea?
Ez daukat iritzirik, jokabide
horien egia ez dudalako ezagutzen. Baina garbi eduki behar da xakean gezurrari
epe luzean ezin zaiola eutsi.
Internet eta
espezializatutako programekin zelan aldatzen ari da xakea?
Orokorrean, Internet laguntza
garrantzitsua bihurtu da xakea zabaltzeko edozein tokitara. Etxetik partidak
eta torneoak joka eta ikus ditzakezu. Beti izango duzu lagun bat jokatzeko edo
partida bat aztertzeko, edozein ordutan eta edozein tokitan.
Š
berria.info