
Igandea, 2007ko uztailak 29.
Abian da ESAITen mendi martxa.
JUANAN RUIZ/ARGAZKI PRESS.
Euskal Selekzioaren aldeko aldarria mendiz mendi dabil jada. Atzo 10:30ean
jarri zen abian ESAITek antolatutako Euskal Selekzioaren
Aldeko mendi martxa, Bastidan (Araba). Mendi martxako parte-hartzaileek 200
kilometro inguru egingo dituzte Bastidatik Gernikara. Aurtengo leloa, Kalean
nahiz mendian erabili EHNA izango da. Selekzioaren ofizialtasuna
aldarrikatzeaz gain, euskal agiria ere sustatu nahi baitu ESAITek.
80 bat lagun ariko dira aurten mendiz mendi. Guztiek gogoz gainezka ekin zioten
atzo martxari, Bastidan. Argazkian, martxako parte-hartzaileak, ibiltzen hasi
aurretik.
© berria.info