
Asteartea, 2007ko uztailak 31.
Urduñara iritsi da Euskal Selekzioaren Aldeko mendi
martxa.
SELEKZIOA. ESAITek antolatutako Euskal
Selekzioaren Aldeko mendi martxak aurrera jarraitzen du, eta atzo Urduñara
iritsi zen (Bizkaia). Kuartangotik abiatuta (Araba)
mendi martxako parte-hartzaileek 11 ordu egin zituzten oinez, 30 kilometro
inguru. Behin Urduñan, herritarrek ongietorria egin zioten martxari. Gaur
Artziniegara (Araba) iritsiko da zeharkaldia.
© berria.info