
Osteguna, 2007ko abuztuak 2.
Balmasedara iritsi da ESAITen
mendi martxa, eta hiru etapa falta zaizkio.
ERREDAKZIOA.
DonostiA.
Joan den egunetako berorik gabe,
aurtengo ekitaldiko bosgarren etapa osatu zuten atzo ESAITen
mendi martxako kideek. Artziniegatik Balmasedarako ibilbidea egin zuten atzo
(Bizkaia), eta orain arteko etaparik motzena osatu. Beroak eragindakoak izan
dira orain arteko oztoporik handienak, gainontzean harrera ezin hobea jaso
baitute izan diren toki guztietan. Atzoko etapa laburra ohi baino atseden
gehiago hartzeko baliatu zuten, eta herri afaria izan zuten ondoren Balmasedan.
70 lagun dira egunero martxan
dabiltzanak, eta beste hainbat sartu eta irten dabiltza. Balmasedatik
Portugaletera egingo dute gaur. Portugalete izan da eragozpenak jarri dizkien
herri bakarra.
© berria.info