
Larunbata, 2007ko abuztuak 4.
ESAITen mendi martxa gaur
amaituko da, Gernikan.
erredakzioA.
ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko
Iritzi Taldeak Kalean nahiz mendian erabili EHNA leloarekin egin du
aurtengo mendi martxa. Zazpigarren mendi martxa hori orain dela zortzi egun
hasi zen, Bastidan. Gaur amaituko da, Gernika-Lumon, eta azken egunerako
ekitaldi ugari antolatu dituzte ESAITekoek.
Mungiatik 08:00etan irtenda,
13:30ak ingururako Gernikan izango dira ibiltariak. Gernikan azoka eguna dela
aprobetxatuz, txokoak ezagutzeko ibilaldi modukoa egingo dute herrian.
Udaletxeko kideek harrera ekitaldia egin eta ESAIT plataformakoek euren
balorazioak egin ostean, mendi martxan parte hartu dutenek bazkaria eta
erromeria egingo dute herriko plazan.
Aurtengo mendi martxak zortzi
etapa izan ditu. Atzo, Portugaletetik Mungiarako ibilbidea egin zuten. Mungian
egindako harrera ekitaldian herriko kirolariek, musikariek zein politikariek
hartu zuten parte. Mungiako Udaleko ordezkariek (EA, EAE-ANV
eta EB) euren aldarrikapenarekin bat egin izana eskertu dute ESAITekoek.
© berria.info