berria.info

Asteartea, 2007ko abuztuak 14.

Sei jokalari ariko dira Bilboko Grand Slamean.

XAKEA. Heldu den urtean Grand Slam Torneoa jokatuko da Bilbon, eta antolatzaileek atzo azaldu zutenez sei jokalari ariko dira bertan. Antolatzaileek lau torneo garrantzitsuenen irabazleak, eta eurek hautaturiko beste bi xakelari gonbidatuko dituzte. Bilboko torneoan 400.000 euro banatuko dituzte saritan, bigarren handiena Munduko Txapelketaren ostean.

© berria.info