JUAN
JESUS MINDEGIA ARRANO ELKARTEKO TXAPELKETAKO GARAILE, NAGUSITASUN HANDIZ.
Arrano Elkarteko X.
Xake Txapelketa 2007.go irailaren 10etik 14ra jokatu da. Beti bezala, xakelari
euskaldunei eskainitako Txapelketa izan da. Hau da, euskaraz hitz egiten dakiten
jokalariei. 5 jardunaldiko Txapelketa izan da, lau orduko partidekin.
Nafarroako eta Euskal ELOrako baliagarria da Torneo hau.
Edizio honetan, 27 jokalarik eman dute izena (iaz baino 6
gehiago). Hau izan da ediziorik jendetsuena, Txapelketa sendotu den seinale.
Parte hartutako jokalariei dagokienez, aniztasuna
agerikoa izan da. Hamar taldetako jokalariak aritu dira: Arrano Elkartetik, 11;
Amaiurretik, 3; Mikel Gureatik,
3; Orvinatik, 3; Zaldi Beltzatik,
2; Alaitz taldetik, 1; Berriozarretik, 1; Gazte
Berriak taldetik, 1; San Juanetik, 1; Zizur-Ardoi taldetik, 1.
Faboritoei
dagokionez, bi jokalari nabarmentzen ziren: Juan
Jesús Mindegia eta David Arjol. Maila apalago batean,
beste bi: Iker Irañeta eta Joseba Otano.
Mindegiak
pronostikoak bete ditu. Nahiko erraz menperatu ditu aurkari guztiak, nahiz eta
denak oso ezagunak izan Nafarroako xakean: Manex Insausti, Javier
Sevilla, Iker Irañeta, Mikel Razkin eta Joseba Otano.
Okerrago
izan da David Arjolen ibilbidea. Ustekabean,
hirugarren partida galdu zuen Mikel Razkin bere
taldekidearen aurka. Hor utzi zuen Txapelketa.
Iker
Irañetak oso Torneo txukuna burutu du. Mindegiaren aurka galdu zuen, baina
Klemente Zelestino, Aitor Martínez, Igor Dominguez
eta Javier Sevilla gainditu ditu. Bigarren postua eskuratu
du.
Joseba Otano, aurreko txapelduna, ez da iaz bezain fin ibili.
Bigarren partida galdu zuen San Juan taldeko Daniel
Pérez Alonsoren aurka. Laugarren partida ozta-ozta irabazi zion Iñaki Arrizibitari, galduta ibili ondoren. Azkenean, Torneoa
konpontzerik ez du izan, Mindegia ahalguztidunaren aurka eta zazpigarren geratu
da, 3 puntuz.
Mikel Torres hirugarren sailkatu da, 4 puntuz. Torneoa galdu gabe
bukatu du. Mikel Razkin laugarren izan da, 3’5
puntuz, Arjolen aurka Txapelketa irauli ondoren. Bosgarren
Iñigo Saenz izan da, 3’5 puntuz. Honek ere galdu gabe
amaitu du Txapelketa.
Seigarren,
3 puntuz, Javier Sevilla izan da. 14 urtez azpiko
lehenengo jokalariarentzako trofeoa irabazi du. Hiru urtez, Manex Insaustik
eraman du sari hau, baina aurten Berriozarko jokalaria indartsuago azaldu da.
Datorren
urtean are eta lehiaketa hobea izatea espero dute antolatzaileek.
Iruñean, 2007.go
irailaren 16an.
ARRANO ELKARTEA XAKE TALDEA.
Ordezkaria: JOSEBA OTANO VILLANUEVA. Euskal Naziotasunaren Aitormena: S6973074A. Helbidea: Antsoaingo
errepidea, 13 – 3 ezkerra (Iruñea, Nafarroa). Posta Kodea: 31.014.