
Larunbata, 2007ko irailak 22.
Anand jarri da berriz ere
lehen postuan Munduko Txapelketan.
XAKEA. Munduko Xake
Txapelketa sartu da azken txanpan, eta Viswanathan Anand indiarrak erakutsi du ez dela lehen postutik urruti
ibiliko. Boris Gristxuk
errusiarra hartu du mendean azken jardunaldian, eta sailkapen nagusiko lehen
postua berreskuratu (5 puntu). Boris Gelfand israeldarra du atzetik (4,5 puntu) eta Vladimir Kramnik errusiarra
hirugarren (4 puntu).
© berria.info