berria.info

Asteartea, 2007ko irailak 25.

Anand liderrago da, Gelfand eta Kramnikek galdu ondoren.

XAKEA. Viswanathan Anand indiarrak lehen postua sendotu du Munduko Txapelketan. Anandek Levon Aronian armeniarrarekin berdindu zuen atzo, baina beste emaitzek mesede egin zioten. Izan ere, Boris Gelfandek Alexander Gristxuken aurka galdu zuen, eta Vladimir Kramnikek Alexander Morozevitxen aurka.

© berria.info