berria.info

Asteazkena, 2007ko irailak 26.

Anandek eta Kramnikek berdindu egin dute, eta Anandek jarraitzen du lider.

ERREDAKZIOA.

DonostiA.

Igandean amaituko da Munduko Xake Txapelketa, Mexiko Hirian. Astebeteko jardunaren ostean, bihar atseden eguna izango dute, baina lehen posturako lehian nor ariko diren argitzen hasi dira jada. Orain arte, jokalari bat nabarmendu da beste guztien gainetik: Viswanathan Anand.

Azken jardunaldian Vladimir Kramnik egungo txapeldunak eta Viswanathan Anandek neurtu dituzte indarrak. Sailkapen nagusiko lehen bi xakelariak direla kontuan hartuta, bazegoen ikusmina elkarren kontrako hori ikusteko, baina berdinduta amaitu zen azkenean, eta Anandek lehen postuari eustea lortu zuen.

44 mugimenduko partida gogorra izan zen. Oldarkorrago aritu zen errusiarra indiarra baino, baina ongi itxi zizkion aukera guztiak azken horrek lehenengoari, eta berdinketa sinatu zuten azkenean. «Kramniken kontra pieza beltzekin jokatzea ez da erraza. Une batetik aurrera ez zen ezertxo ere argi ikusten, eta logikoa zen berdinketa adostea», adierazi zuen Anand maisu indiarrak partidaren amaieran.

Gelfand israeldarrak aukera zuen lehen postura hurbiltzeko, baina Lekok ez zuen amore eman, eta berdinduta amaitu zuten.

############

saILKaPenA.

MUNDUKO TXAPELKETA.

1. V. Anand (India) 6,5 puntu

2. B. Gelfand (Israel) 5,5 pt.

3. V. Kramnik (Errusia) 5 pt.

-. P. Leko (Hungaria) 5 pt.

-. L. Aronian (Armenia) 5 pt.

6. A. Gristxuk (Errusia) 4,5 pt.

7. A. Morozevitx (Errusia) 4,5 pt.

8. P. Svidler (Errusia) 4 pt.

############

© berria.info