
Asteazkena, 2007ko urriak 17.
Zazpi federazioren estatutuen aurkako helegitea onartu du
EAEko Auzitegiak.
erredakzioA.
DonostiA.
Euskal Autonomia Erkidegoko
(EAE) Justizia Auzitegi Nagusiak behin-behinean eten
zituen atzo zazpi euskal federazioren estatutuen bi artikulu, federazio horri
nazioartean ordezkaritza izan dezaketela aitortzen diotenak, hain zuzen ere.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Aretoak hartu zuen erabakia atzo,
Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen
ordezkariak eskatuta.
Luesmak joan zen uztailean iragarri
zuen 19 euskal federazioren estatuen kontra helegiteak jarriko zituela, 19
kirol federazio horien estatutuek EAEko ordezkaritza gainditu eta «euskal kirola
nazioartean ordezkatzea ahalbidetu dezaketelako». EAEko Justizia Auzitegi
Nagusiak zazpi euskal kirol federazioren estatutuen aurkako helegiteak onartu
zituen atzo: judo, hipika, triatloi, errugbi, xake, surf eta automobilismoko
federaziokoak, hain zuzen ere.
© berria.info