
Osteguna, 2007ko urriak 25.
Josu tornaY.
DonostiA.
Espainiako Ohorezko Maila
Europako gogorrenetarikoa da. Aurtengo Europako txapelketak hori berriz
erakutsi du -Extremadurako Linex-Magic nagusitu da- eta pasa den asteburuan
jokatu den Ohorezko Mailako lauko finalak ere. Calvian (Mallorka, Herrialde
Katalanak) jokatu da finala eta Linex-Magic (Xirov, Adams ...), Merida Patrimonio
de
Zapatuan jokatu ziren final
erdietan Merida Patrimonio de
Gauzak horrela, donostiarrentzat
hirugarren postua zen helburua domekako norgehiagokei begira. Aurrean Tiendas
UPI talde sendoa zeukaten. Andaluziako taldeak 4-2 gainditu zituen
donostiarrak. Groseko taldean Bauerrek eta Andresek galdu zuten eta beste
guztiek berdinketak lortu zituzten norgehiagokan. Berdinketen artean Iņigo
Argandoņarena nabarmendu behar da Rodriguez Guerrero maisu handiaren aurrean
egin baitzuen. Bestalde, Extremadurako taldeen arteko derbya ikusi ahal izan
zen finalean. 2,5-3,5 irabazi zuen Linex-Magicek. Bost partidetan berdinketak
izan ziren eta Txeparinoven garaipenak eman zion Meridako taldeari Espainiako
Txapelketan garaipena.
Merida Patrimonio de
Puntuaketa onena lehen eta azken
tauletan egin zuten donostiarrek. Lehenengoan Milovek bi partidak berdindu
zituen eta Argandoņak berdina egin zuen azkeneko taulan. Tkachiev eta
Cifuentesek bat berdindu eta beste bat galdu zuten eta Andresek eta Bauerrek
biak galdu zituzten.
Š
berria.info