berria.info

Igandea, 2007ko urriak 28.

Selekzioei nazioartean lehiatzea galarazi die EAEko Auzitegiak.

Nazioartean 20 federaziok Euskadi ordezkatzearen aurka agertu da, baina Herri Kirolena ez du eragotzi.

erredakzioA.

DonostiA.

Euskal selekzioek «Euskadi nazioartean ordezkatzearen aurkako erabakia» hartu du EAEko Justizia Auzitegiak, kautelaz, eta 20 federaziori eragiten die neurriak. «Espainiaren irudia babestea» da Auzitegiak hartutako erabakiaren helburua.

Hala ere, herri kirolen federazioak nazioartean parte hartzen jarraitzea ez du eragotzi. EAEko Auzitegiak emandako argudioei jarraiki, «ez du Espainiako inongo federaziorekin harreman zuzenik, eta, horrenbestez, ez litzateke ordezkapen bikoitza egongo nazioartean».

Erabakia behin-behinekoa da behin betiko epaiak plazaratu bitartean. Auzitegi berak Euskal Judo Federazioaren bi artikulu baliogabetu ditu berriki, estatu barruko eta nazioarteko ordezkaritzari zegozkionak. Artikulu horiek Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak onartu zituen apirilean.

© berria.info