berria.info

Asteartea, 2007ko urriak 30.

Euskadiko Federazioek nazioartean parte har dezaketela dio EKFBk.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) atzo jakinarazi zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskadiko Federazioek nazioartean parte hartzeko aukera bertan behera utzi arren, Euskadiko Federazioek nazioartean lehiatzen jarrai dezaketela. EKFBk gogoratu du 1999ko otsailaren 9an ere EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskadiko Federazioak nazioartean parte hartzea debekatu zuela, baina hala ere nazioartean lehiatzen jarraitu dutela.

© berria.info