berria.info

Asteazkena, 2007ko urriak 31.

Txapeldunen Ligako lehen ekitaldia hasiko da bihar Gasteizen.

XAKEA. Sei jokalari ariko dira bihartik azaroaren 15a bitartean Gasteizen, Txapeldunen Ligako lehen ekitaldian. Anatoli Karpov eta Aleksander Jalifman errusiarrek, Judit Polgar hungariarrak, Ruslam Kasimdjanov uzbekistandarrak, Veselin Topalov bulgariarrak eta Ruslan Ponomariov ukrainarrak hartuko dute parte.

© berria.info