
Beethovenen bederatzi
sinfoniak, Gasteizen
ERREDAKZIOA
Gutxi dira munduan
errepertorioan Beethovenen sinfonia guztiak dituzten orkestrak. Horietako bat da Errusiako Estatuko Akademiako Orkestra Sinfonikoa, eta Gasteizen izango
da gaurtik aurrera eta asteazkena arte, bederatzi sinfoniak jotzeko.
Xake Txapelketako
Txapeldunen Ligaren harira antolatu dute kontzertu
saila. Munduko sei txapeldun elkartuko
dira Mundu hobearen alde jokatu
ekimenean. Kongoko Errepublika Demokratikoan laguntzeko egitasmo baterako dirua lortzea da ekimenaren xedea. Kontzertuetara sartu nahi dutenek
eskaintza egin beharko dute, gutxienez
25 eurokoa eguneko. Gonbidapenak Araba Kulturalean
jaso behar dira (Postak kalea, 17) Informazioa: 945-15 01 47 telefonoan.
Musika. Beethovenen bederatzi sinfoniak, Errusiako Estatuko Akademiako Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Lekua: Apaiztegiko kaperan. Noiz: Azaroak 2, 3,
4, 6 eta 7. 20:30ean.
© berria.info