
Larunbata, 2007ko azaroak 17.
Topaloventzat izan da txapela.
Xake jokalari
bulgariarrak irabazi du Gasteizen jokatutako Txapeldunen Liga lehiaketa.
erredakzioA.
GasteiZ.
Veselin Topalovek
ez zuen huts egin herenegun Gasteizen, eta Txapeldunen Liga irabazi zuen.
Jokalari bulgariarrak txapeldunen moduan lortu zuen titulua, azken partidan Judit Polgarri irabazita.
Hungariarra gogotik saiatu zen Topalovi txapela
kentzen -garaipenarekin, berea zen titulua-, baina alferrik. Topalovek behetik gora eginda lortu du garaipena
Txapeldunen Ligan. Azken hiru partidak irabazi zituen jarraian -Liviu Nisipeanu errumaniarrari, Ruslan Ponomariov ukrainarrari
eta Polgarri- , eta horri esker izan da txapeldun.
Ponomariov sailkatu da bigarren, Topalovengandik puntu eta erdira. Ukrainarrak bikain hasi
zuen txapelketa, baina azken partidetan behera egin eta aurretik egindako lan
guztia hankaz gora bota zuen. Polgar eta Nisipeanu sailkatu dira hirugarren eta laugarren, bost
punturekin. Rustam Kasimdzhanov
uzbekistandarra, berriz, bosgarren izan da, 4,5 punturekin. Anatoli
Karpov errusiarrarentzat izan da azken postua.
Munduko txapeldun ohiak lan eskasa egin du, eta hiru puntu eskas lortu ditu.
############
saILKaPenA.
TXAPELDUNEN
LIGA.
1. Veselin Topalov 7 puntu.
2. Ruslan Ponomariov 5,5 puntu.
3. Judit Polgar 5 puntu.
4. Liviu-Dieter-Nisipeanu 5 puntu.
5. Rustam Kasimdzhanov 4,5 puntu.
6. Anatoli Karpov 3 puntu.
############
© berria.info