MIKEL
GUREA VIII. XAKE TXAPELKETA.
(2007.go
azaroaren 18an).
Hilarión Eslava Polikiroldegian (Burlata) jokatu zen,
igandean, goizez eta arratsaldez.
Taldekako Txapelketa izan zen. Talde
bakoitzean, 4 jokalari.
20 urtez azpiko IV. Xake Txapelketa,
1988. urtean edo ondoren jaiotako xakelarientzat izan zen.
14 urtez azpiko VIII. Xake
Txapelketa 1994. urtean edo ondoren jaiotakoentzat.
15 minutuko partidak izan ziren.
Aurreko fasea sei jardunaldiko
sistema suitzarraren bidez jokatu zen, 14 urtez azpiko mailan. Ondoren,
finalerdiak eta finala. Baita beste postuak zehazteko lehiak ere.
20 urtez azpiko mailan, aurreko
Faseak 7 jardunaldi izan zituen, Liga moduan jokatuta. Gero, finalerdiak,
finala eta beste postuak zehazteko kanporaketak.
Aurreko urteetako parte hartzaileen
marka gainditzerik lortu zen: 208 haur eta gazte. 646 partida jokatu ziren.
Iaz, 125 parte hartzaile izan ziren.
Torneoko zuzendaria Mikel Razkin izan zen. Epaile Nagusia: Angel Vilchez. Epaile laguntzaileak: Garikoitz Jorge eta Daniel Aguinaga.
Sari banaketan, 21 urteko
Mikel Garikoitz Burlatako jokalariak oroigarri bat jaso zuen, taldean xakeari
emana 10 urte betetzeagatik. Silvio Lozano Burlatako Udaleko Kirol
zinegotziaren eskutik jaso zuen.
Edizio honetako diru babesleak hauexek izan ziren: Fontaneria Navarra,
Burlatako Udaleko Kirol Patronatua, Ostarte Taberna, Euskadiko Kutxa, Iruña
Burdindegia, ArteGraphic eta Hilarión Eslava Ikastetxea.
Antolatzaileek Arrano Elkarteari, Amaiur Ikastolari eta Gazte Berriak
taldeari eskertu zieten xake materiala utzi izana. Nafarroako Xake
Federakundea, ordea kritikatu zuten, 18 tablero soilik uzteagatik. Nafarroako
Xake Federakundeko Lehendakaria ez zen sari banaketara gerturatu, gonbidatuta
egon arren.
Antsoaingo eta Burlatako gurasoentzat ere esker hitzak izan dituzte, 200
baino gehiagoko haurrentzat janaria prestatzeagatik.
20 URTEZ AZPIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Mikel
Gurea A (Burlata).
2) Orvina A (Iruñea).
3) Calasanz (Gasteiz).
4) Gros A (Donostia).
5) Arrano Elkartea (Iruñea).
6) Zizur-Ardoi A (Zizur Nagusia).
7) Gazte Berriak (Antsoain).
8) A. J. Alaiz (Barañain).
Torneoko jokalaririk onena: Aitor
Martinez (Zizur-Ardoi A). 8 partidatan 7 puntu, lehenengo mahaian.
Bigarren jokalaririk onena: Iker
Irañeta (Mikel Gurea A). 8 partidatan 7 puntu, bigarren mahaian.
Hirugarren jokalaririk onena: Aritz
Mancha (Mikel Gurea A). 8 partidatan 7 puntu, hirugarren mahaian.
Mikel Gurea A talde txapelduna
jokalari hauek osatu zuten: Imanol Martinez, Iker
Irañeta, Aritz Mancha eta Andrea Garcia Mina.
Trofeoak eta dominak jaso zituzten
lehenengo bost taldeek: Mikel Gurea A, Orvina
A, Calasanz, Gros A eta Arrano Elkartea.
Aurreko Fasean Gros eta Mikel Gurea
nagusitu ziren, puntutan berdinduta. Finalerdietan, Mikel Gureak Gasteizko
Calasanz taldea gainditu zuen (3-1). Iazko finalaren errepikapena zen. Orduan
gasteiztarrek irabazi zuten. Beste finalerdian ustekabea gertatu zen: Orvinak
2’5-1’5 gainditu zuen Gros talde indartsua. Iñigo Martin jokalari ospetsua
Grosekin aritu zen, baina agian ez oso motibatuta. Torneo txarra egin zuen.
Finalean, Mikel Gureak 3-1 garaitu zuen Orvina. Talde txapeldunordearen
jokalariak hauexek izan ziren: Javier Sevilla, Jon Iturralde, Adrian Ortega,
Marina Sevilla eta Iñigo Olcoz (bataz beste, 14 urte).
14 URTEZ AZPIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Orvina
B (Iruñea).
2) Amaiur Ikastola A (Iruñea).
3) Corazonistas (Gasteiz).
4) San Martin (Gasteiz).
5) Sociedad
Ajedrecística Logroñesa (Logroño).
6)
Gazte Berriak B (Antsoain).
7)
Gros B (Donostia).
8)
Lasker A.
9)
Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia).
10) Zizur-Ardoi B (Zizur Nagusia).
11) Mikel Gurea B (Burlata).
12) Sanduzelai (Iruñea).
13) Peralta A.
14) Amaiur Ikastola D (Iruñea).
15) Gazte Berriak C (Antsoain).
16) Oberena B.
17) Amaiur Ikastola B.
18) Teresianas A.
19) Oberena A.
20) Gros C.
21) Mikel Gurea C.
22) Teresianas B.
23) San Fermin A.
24) Lasker B.
25) Peralta B.
26) Zizur-Ardoi D.
27) Gazte Berriak D.
28) Gazte Berriak E.
29) Alaitz X. T. B.
30) Zizur-Ardoi C.
31) Alaitz X. T. B.
32) Mikel Gurea E.
33) Mikel Gurea D.
34) San Fermin B.
Torneoko jokalaririk onena: Diego
Perez (Gros). 8 partidatan 8 puntu.
Bigarren jokalaririk onena: Sergio
Ezpeleta (Peralta). 8 partidatan 7 puntu.
Hirugarren jokalaririk onena: Iñigo
Garces (Gazte Berriak). 8 partidatan 7 puntu.
Orvina talde txapelduna jokalari
hauek osatu zuten: Pablo Urriza, Luis David Jimenez,
Ruben Pascual, Robert Vasilescu eta Mikel Ortega. Bataz beste, 11
urte.
Trofeoak eta dominak jaso zituzten
lehenengo bost taldeek: Orvina B, Amaiur
Ikastola A, Corazonistas, San Martin eta Sociedad Ajedrecística
Logroñesa.
Dominak jaso zituzten hurrengo bost talde
sailkatuek (seigarrenetik hamargarrenera): Gazte Berriak B, Gros B, Lasker A, Paz de Ziganda
Ikastola eta Zizur-Ardoi B.
Aurreko Fasean 17 taldeko bi
multzotan banatu ziren taldeak. Multzo batean, buruan, puntuz berdindu zuten
Orvinak eta San Martinek. Beste multzoan Amaiur Ikastola A taldeak nagusitasun
handia erakutsi zuen. Corazonistas bigarren izan zen. Finalerdietan, talde arabarrak gaindituak izan
ziren. Finalean, adin hauetan errepikatzen ari den klasikoa izan zen: Orvina-Amaiur.
Ohikoa denez, Orvina nagusitu zen, nahiz eta lortu zituen 2 puntuak Amaiurren
esku egon ziren partidetan zehar. 2-2 izan zen emaitza. Pablo Urriza (lehenengo
mahaian) eta Mikel Ortega (laugarren mahaian) izan ziren Orvinari titulua eman
zioten jokalariak.
Iaz, Orvinak irabazi zuen, Fomento Beraun (Orereta), Amaiur B eta Sociedad Ajedrecística Logroñesa taldeen aurretik.
TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA HONETAKO PALMARESA.
I. XAKE TXAPELKETA (2000. URTEAN).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Oberena
(Iruñea).
2) Gros (Donostia).
3) Alekhine (Lizarra).
II. XAKE TXAPELKETA (2001. URTEAN).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Gros
(Donostia).
2) Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia).
3) Oberena (Iruñea).
III. XAKE TXAPELKETA (2002. URTEAN).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Gros
(Donostia).
2) Oberena (Iruñea).
3) Miguel Unamuno Institutua (Gasteiz).
IV. XAKE TXAPELKETA (2003. URTEAN).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Gros
(Donostia).
2) Bayonne Adour (Baiona).
3) Oberena (Iruñea).
V. XAKE TXAPELKETA (2004. URTEAN).
20 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Oberena
(Iruñea).
2) Mikel Gurea (Burlata).
3) Gros (Donostia).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Barandiaran
Institutua (Leioa).
2) Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia).
3) Oberena (Iruñea).
10 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Dama
Blanca (Logroño).
2) Mikel Gurea (Burlata).
3) Gros (Donostia).
VI. XAKE TXAPELKETA (2005. URTEAN).
20 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Mikel
Gurea (Burlata).
2) Oberena (Iruñea).
3) Gros (Donostia).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Oberena
(Iruñea).
2) Sociedad
Ajedrecística Logroñesa (Logroño).
3) Amaiur Ikastola (Iruñea).
VII. XAKE TXAPELKETA (2006. URTEAN).
20 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Calasanz
(Gasteiz).
2) Mikel Gurea (Burlata).
3) Miguel Unamuno Institutua (Gasteiz).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Orvina
(Iruñea).
2) Fomento (Orereta).
3) Amaiur Ikastola (Iruñea).
VIII. XAKE TXAPELKETA (2007. URTEAN).
20 URTEZ AZPIKO MAILA.
1) Mikel Gurea (Burlata).
2) Orvina (Iruñea).
3) Calasanz (Gasteiz).
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Orvina
(Iruñea).
2) Amaiur Ikastola (Iruñea).
3) Corazonistas (Gasteiz).
PALMARES OROKORRA.
20 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Mikel
Gurea (Burlata) – 2 titulu.
2) Calasanz (Gasteiz) – Titulu bat.
3) Oberena (Iruñea) – Titulu bat.
14 URTEZ AZPIKO MAILA.
1)
Gros
(Donostia) – 3 titulu.
2) Oberena (Iruñea) – 2 titulu.
3) Orvina (Iruñea) – 2 titulu.
4) Barandiaran Institutua (Leioa) – Titulu bat.
10 URTEZ AZPIKO MAILA.
1) Dama Blanca (Logroño) – Titulu bat.
JOKALARIRIK ONENAK.
2000. urteko I. Xake Txapelketan,
14 urtez azpiko mailan: Borja Zamarbide (Oberena).
2001. urteko II. Xake
Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Iban Retegi
(Gros).
2002. urteko III. Xake
Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Iñigo Martin
(Gros).
2003. urteko IV. Xake
Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Imanol Martínez
(Mikel Gurea).
2004. urteko V. Xake Txapelketan,
20 urtez azpiko mailan: Mikel Huerga (Oberena).
2004. urteko V. Xake Txapelketan,
14 urtez azpiko mailan: Jon Ander González (Barandiaran
Institutua).
2004. urteko V. Xake Txapelketan,
10 urtez azpiko mailan: Fermin Anaut (Mikel Gurea).
2005. urteko VI. Xake
Txapelketan, 20 urtez azpiko mailan: David Arjol (Mikel
Gurea).
2005. urteko VI. Xake
Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Markel Flores
(Amaiur Ikastola).
2006. urteko VII. Xake
Txapelketan, 20 urtez azpiko mailan: David Arjol (Mikel
Gurea).
2006. urteko VII. Xake
Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Jon Iturralde
(Orvina).
2007. urteko VII. Xake
Txapelketan, 20 urtez azpiko mailan: Aitor Martinez
(Zizur-Ardoi).
2007. urteko VII. Xake
Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Diego Perez
(Gros).
2007-11-18.
Iturria: Mikel Gurea
talde antolatzailea.