
Osteguna, 2007ko abenduak 13.
Herri xake txapelketa egingo dute larunbatean Sakanan.
Olatzagutia Eskualdeko mankomunitateak antolatu du lehia, Zaldi Beltza
elkartearekin batera.
J. O.
Xake zaleek hitzordua dute larunbatean
Olatzagutiako Clinker jatetxean (Nafarroa). Sakanako Mankomunitateak eta Zaldi
Beltza elkarteak xake txapelketa irekia antolatu dute, 09:30ean hasita 16:00ak
arte. Txapelketa bi mailatan antolatu dute, parte-hartze herrikoia bultzatzeko.
Alde batetik, helduak eta gazteak bananduko dituzte, eta 14 urtetik gorakoak
eta beherakoen arteko txapelketak jokatuko dira. Helduenen artean, gainera,
txapelketa bitan banatuko da: 1.800 puntutik gora dutenak eta maila horretara
iristen ez direnak. Izena emateko, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago
egon behar da jatetxean.
Zer: Sakanako VII. Xake Txapelketa. Noiz: Etzi, abenduaren 15a. Non: Olatzagutiako Clinker jatetxean.
©
berria.info