ZALDI BELTZAKO VIII. XAKE TXAPELKETA.

(2007.go abenduaren 15ean jokatua).

 

            Larunbatean, goizez eta arratsaldez, jokatu da, Olaztiko Clinker Jatetxean.

Nafarroako ELOko 1.800 puntu baino gutxiagoko jokalarientzat antolatutako Txapelketa izan da. 20 minutuko 8 partida izan dira.

Jokalari ia guztiek Clinker Jatetxean bertan bazkaldu dute, parte hartzeko ordaindutako 7 euroei ezer erantsi gabe.

            HASIERAKO RANKING-A.

 

1)      Aritz Mancha – 1.785 puntu.

2)      Joseba Otano – 1.774 puntu.

3)      Axel Roviralta – 1.760 puntu.

4)      Juan Jose Navas – 1.728 puntu.

5)      Jose Antonio Apestegia – 1.717 puntu.

6)      Iraitz Mauleon – 1.696 puntu.

7)      Koldo Flores – 1.649 puntu.

8)      Jesus Maria Oyaga – 1.642 puntu.

9)      Emilio Duran – 1.600 puntu.

10)  Iñaki Arrizibita – 1.578 puntu.

11)  Javier Sevilla – 1.574 puntu.

12)  Diego Moral – 1.561 puntu.

            AZKENEKO SAILKAPENA.

1)      Axel Roviralta Montero – 7 puntu.

2)      Wladislau Henry Diaz Mollenedo – 6’5 puntu.

3)      Iraitz Mauleon Gutierrez – 6’5 puntu.

4)      Aritz Mancha Otano – 5’5 puntu.

5)      Javier Sevilla Subiza – 5’5 puntu.

6)      Aritz Idiazabal Troyas – 5’5 puntu.

7)      Emilio Duran Fernandez – 5 puntu.

8)      Jose Antonio Apestegia Domaica – 5 puntu.

9)      Adrian Ortega Lopez – 5 puntu.

10)  Manuel Arcos Garcia – 5 puntu.

11)  Juan Andres Cerro Larraza – 4’5 puntu.

12)  Joseba Otano Villanueva – 4’5 puntu.

13)  Juan Jose Navas Toledo – 4’5 puntu.

14)  Diego Moral Barragan – 4’5 puntu.

15)  Koldo Flores Lazkotz – 4’5 puntu.

16)  Jonathan Chamorro Garcia – 4’5 puntu.

17)  Olast Arrizibita Iriarte – 4 puntu.

18)  Luis David Jimenez Almeida – 4 puntu.

19)  Jesus Maria Oyaga Valencia – 4 puntu.

20)  Jon Iñaki Arrizibita Legarre – 4 puntu.

21)  Cesar Razkin Igoa – 4 puntu.

22)  Isidro Diaz Redondo – 4 puntu.

23)  Aimar Yeregi Bakaikoa – 4 puntu.

24)  Jose Maria Sanchez Martinez – 3 puntu.

25)  Ruben Iza Olivan – 3 puntu.

26)  Markel Flores Reparaz – 3 puntu.

27)  Marina Sevilla Subiza – 3 puntu.

28)  Ismael Anton – 3 puntu.

1)      Maialen Ros Iturgaiz – 3 puntu.

2)      Ibai Beorlegi Vergel – 3 puntu.

3)      Axel Grude – 2’5 puntu.

4)      Mikel Ortega Lopez – 2’5 puntu.

5)      Oihana Erviti – 2’5 puntu.

6)      Iñigo Velaz Ballesteros – 2 puntu.

7)      Ibai Ros Iturgaiz – 2 puntu.

8)      Jose Manuel Leitza Razkin – 2 puntu.

9)      Xabier Basabe Markotegi – Puntu bat.

 

Axel Roviralta Monterok maila ona erakutsi ondoren lortu du garaipena. Nuevo Casino taldean jokalari gazteenetariko bat da. Lehen, La Rotxa eta Runa taldeetan aritu zen. Orain dela aste bat Zubi Forala II. Txapelketan FIDE ELOko 2.100 baino gutxiagokoentzat antolatu ziren 2 Txapelketetatik batean garaile izan zen. Beraz, momentu goxoa bizi du. Iaz zazpigarren izan zen Torneo honetan.

 

            Henry Diaz peruarra faborito nagusia zen (ELOrik eduki ez arren), baina bigarren postuarekin etsi behar izan du. Hau ere Nuevo Casino taldekoa da eta aurten erraztasun handiz igo da Bigarren Mailatik Lehenengora.

 

            Iraitz Mauleonek Txapelketa ona egin du. Partida irabazita izan du Axel Roviraltaren aurka baina bandera erori zaio eta berdinketa erabakigarria izan da. Iaz bosgarren izan zen. Zaldi Beltzako jokalari hau beti ibiltzen da goian Txapelketa honetan.

 

Aritz Mancha eta Javier Sevilla jokalariek ere Txapelketa ona egin dute, baina azken pausoa ematea falta izan zaie.

 

Azpimarragarria izan da  baita ere Aritz Idiazabalen lana. Iaz 31. postuan geratu zen. Aurten, 6. merituzko postuan sailkatu da, jokoa heldu duela erakutsita.

 

            Alderantziz izan da Joseba Otanoren jarduna. Iaz hirugarren geratuta eta ranking-eko bigarrena izanik, 12. postu diskretoan bukatu du aurten.

 

            14 urtez azpiko jokalarientzako sariak Jonathan Chamorro, Olast Arrizibita eta Luis David Jimenez Almeida xakelarientzat izan dira. Belaunaldi berria ordezkatzen dute.

 

            Txapela Axel Roviraltak irabazi du. Trofeoa Axel Roviraltak, Henry Diazek eta Iraitz Mauleonek irabazi dute. Diru apur bat ere bai: 120, 90 eta 60 euro, hurrenez hurren.

 

            Iñaki Esparza, aurreko bi edizioetako garailea, ikusle izan da aurten, ELOko 1.800 puntuko langa dagoeneko gainditua baitauka.

 

2007-12-15.

                Iturria: Talde antolatzailea (Zaldi Beltza Xake Taldea).