TXINTXUR ELKARTEKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2007.go abenduaren 15ean).

 

Larunbatez jokatu zen Zizur Nagusiko Txintxur Elkartean. Partida azkarrak izan ziren. Pedro Unanua Oberenako xakelaria izan zen antolatzaile nagusia.

Sei talde aritu ziren. Partaidetza zabalagoa izan zitekeen, baina horretarako hobeto aukeratu behar zen eguna, aldi berean Olaztin Zaldi Beltzako Txapelketa jokatu baitzen.

            AZKENEKO SAILKAPENA.

1)      Oberena A – 27 puntu.

2)      Mikel Gurea – 25 puntu.

3)      Oberena B – 17 puntu.

4)      San Juan – 11 puntu.

5)      Boltxoko – 3 puntu.

6)      Zizur Nagusia – 3 puntu.

Oberena A eta Mikel Gurea taldeen artean oso borroka lehiatua izan zen. Azkenean, Iruñekoak nagusitu ziren sailkapenean.

Igandean xake ekitaldi gehiago izan ziren Txintxur Elkartean. Xake itsuan borrokatu ziren Miguel Navarro eta Jose Miguel Ugalde. Ugalde izan zen garaile.

Miguel Navarrok aldi bereko 12 partida jokatu zituen gero. Denak irabazi zituen.

 

 

 

2007-12-15.

Iturria: Mikel Gurea taldearen webgunea.