JOKALARI BETERANOEN
NAFARROAKO XAKE TXAPELKETA.
2008.go urtarrilaren 12tik otsailaren 23ra arte jokatu zen, Iruñeko Juslarrotxa Gizarte Etxean. 2 orduko eta erdiko partidak izan ziren. Zazpi jardunaldiko sistema suitzarra erabili zen. 10 jokalarik eman zuten izena (iaz baino 2 gehiago).
AZKENEKO JARDUNALDIKO
EMAITZAK.
Jesus Maria Gonzalez
Pabollet (5) – Fernando Hernandez Zorzano
(2): 1-0.
Francisco Javier Ayerra (2’5)
– Isidro Diaz Redondo (4’5): 1-0.
Julio Vazquez Arellano (3’5) – Diego
Moral (3’5): 0-1.
Prospero Tercero (1’5) – Jose
Antonio Apesteguia (3’5): 0-1.
Jose Luis Garcia Unzueta (0):
Atsedena (puntu bat).
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Jesus
Maria Gonzalez Pabollet – 6 puntu.
2) Jose Antonio Apesteguia Domaica – 4’5 puntu.
3) Isidro Diaz Redondo – 4’5 puntu.
4) Diego Moral Barragan – 4’5 puntu.
5) Julio Vazquez Arellano – 3’5 puntu.
6) Francisco Javier Ayerra Aizpun – 3’5 puntu.
7) Fernando Hernandez Zorzano – 2 puntu.
8) Prospero Tercero Nuñez – 1’5 puntu.
9) Jose Luis Garcia Unzueta – Puntu bat.
Txapelketa utzitakoa: Miguel Donazar Garayoa.
Jose Maria Gonzalez
Pabollet gazte mailako Nafarroako txapeldun izan zen, aspaldiko garaian. Bi
aldiz izan da jokalari guztientzako Nafarroako Txapelketan txapeldun. Orain,
beteranoen titulu honekin, ia adin guztietan Nafarroako txapela bereganatu du.
Ez da marka makala!
Iaz bigarren geratu zen
Txapelketa honetan.
Gaur egun, Euskal ELOan
2.021 puntu ditu eta Nafarroako ELOan 1.804 puntu.
Diego Moralen aurka galdu
zuen bigarren jardunaldian, baina gero partida guztietan irabazi zuen
(bosgarren txandan partida erabakigarria zuen Miguel Donazarren aurka, baina
honek ez zuen jokatzerik izan eta Txapelketa utzi zuen).
Jose Antonio Apesteguiak
berdindu zuen Diego Moralen aurka eta gero galdu zuen Gonzalez Pabolleten
aurka. Isidro Diazen aurka ere galdu zuen eta azken momentura arte ez zuen
bigarren postua harrapatu.
Diego Moralek lehenengo
biekin puntu eta erdi atera zituen. Miguel Donazar eta Fernando Hernandez
Zorzanoren aurka galduta, txapelari agur erran zion, ordea. Azkenean, laugarren
amaitu zuen.
Jokalari beteranoen
Nafarroako azken lau Txapelketak Rafael Ruiz Escobarrek irabazi zituen. Aurten,
aldi berean jokatzen zen Neguko Txapelketan parte hartzea nahiago izan zuen.
2008-02-23.
Iturria: Nafarroako Xake
Federakundea.