XAKE AKTIBOKO NAFARROAKO TXAPELKETA.

 

 

            2008.go martxoaren 1ean jokatu da Iruρeko Juslarrotxa Kultur Etxean. 25 jokalarik eman dute izena parte hartzeko (iaz 28 apuntatu ziren, 2 aurkeztu ez baziren ere). 25 minutuko 7 partida izan dira.

 

Imanol Martinez izan zen 2007ko garailea. 2006an, David Arjol. 2005ean, Mikel Huerga. Aurten hirurek uko egin diote Txapelketa jokatzeari.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Miguel Argaya Urdaniz – 6 puntu.

2)      Angel Agudo Tena – 6 puntu.

3)      Joseba Otano Villanueva – 5 puntu.

4)      Mikel Torres Aldabe – 5 puntu.

5)      Iρaki Esparza Martinez – 4’5 puntu.

6)      Aitor Martinez Ayesa – 4’5 puntu.

7)      Alfonso Cemborain Oricain – 4 puntu.

8)      Jose Zaratiegui Cardesa – 4 puntu.

9)      Adrian Ortega Lopez – 4 puntu.

10)  Gregorio Sola Plaza – 4 puntu.

11)  Jose Antonio Apesteguia Domaica – 4 puntu.

12)  Juan Andres Cerro Larraza – 4 puntu.

13)  Jonathan Chamorro Garcia – 3’5 puntu.

14)  Aritz Idiazabal Troyas – 3’5 puntu.

15)  Ismael Anton Reparaz – 3’5 puntu.

16)  Iker Ojer Lora – 3 puntu.

17)  Javier Perez Marchal – 3 puntu.

18)  Isidro Diaz Redondo – 3 puntu.

19)  Manuel Arcos Garcia – 3 puntu.

20)  Julio Vazquez Arellano – 2’5 puntu.

21)  Marina Sevilla Subiza – 2 puntu.

22)  Aitzol Lasa Oiharbide – 2 puntu.

23)  Igor Dominguez Navaridas – 2 puntu.

24)  Axel Grube – Puntu bat.

25)  Sergio Palma Gonzalez – Puntu bat.

 

Miguel Argaya, irudimen handiko jokalaria, Nafarroako txapeldun bihurtu da lehenengo aldiz. Xake Aktiboko modalitatean lortu du, hainbat urtetan lehenengo postuetan ibili ondoren (adibidez, iaz bigarren geratu zen eta orain dela 2 urte hirugarren). San Juan taldean jokatzen du. 2.037 puntu ditu FIDE ELOan; 2.002 puntu, Euskal ELOan; 1.975 puntu, Nafarroako ELOan.

 

            Angel Agudo, Txapelketako ustekabekoa izan da. 1.724 puntu ditu soilik Nafarroako ELOan, baina oso Txapelketa txukuna egin du (Bucholzen puntu t’erdiko aldeak urrundu du txapelatik). Dena den, Argayari irabazi dio, bion arteko partidan.

 

            Arrano Elkarteko 2 jokalari sailkatu dira ondoren. Hori ez da normalean gertatzen. Beraz, azpimarratzekoa da. Oso ona izan da Mikel Torresen jarduna (1.612 puntu ditu Nafarroako ELOan).

 

            Joseba Otanok azkeneko hiru partidak irabazi ondoren, hirugarren postua lortu du. Horretarako, egunean zehar galtzeko moduan izan dituen 3 partida altxatu ditu.

 

            Iρaki Esparzak, Neguko Txapelketa eskuratu ondoren, Xake Aktiboko titulua hurbil izan du, baina azkeneko 2 partidak galdu ditu eta bosgarren postua besterik ez du erdietsi.

 

            Iker Ojer faboritoa zen (2.103 puntu ditu FIDE ELOan), baina oso egun txarra izan du eta bere mailatik nahiko urrun bukatu du.

 

            Orvinako, Oberenako eta Mikel Gureako jokalariek ez dute jokatu, Euskal Ligan ari baitira. Horrek aukera gehiago eman die gainontzeko jokalariei.

 

 

 

2008-03-01.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.