berria.info

Larunbata, 2008ko martxoak 8.

Euskal Ligako azken jardunaldia jokatuko da gaur Sestaon.

XAKEA. Sestaoko Las Llanas kiroldegian jokatuko da gaur Euskal Ligako azken jardunaldia (16:00). Bertan jokatuko dira norgehiagoka guztiak, eta bertatik irtengo da aurtengo irabazlea. Azken ordukorik ezean, Grosek irabaziko du txapelketa, baina Sestaok badu azken aukera bat. Gros San Viatorrekin ariko da, eta Sestao Easorekin.

© berria.info