Euskadiko Banakako Xake Txapelketako & Kadete mailako Euskadiko Xake Txapelketako - 2008

 

  Oscar Diez eta Alvaro Diaz dira Euskadiko Txapeldun berriak  

 

 

 

Emozioa azken minuturaino bizi izan dugu Eibarren jokatu diren Euskadiko Kadete eta Jubenil mailako xake txapelketetan.

 

Kadete mailan, bukatzen azkena izan den partidak erabaki du txapeldun berria. Oscar Diez eta Hector Sanchezek jokatu dutena izan da azken txandako partidarik luzeena, 4 ordu ingurukoan, eta bertan garaile suertatu den Oscar Diezek lortu du, 5 punturekin, Euskadiko Kadeteen Txapela. Bigarren mahaian, Julen Garro eibartarrak, Asier Etxagibel, txapelketan zehar buruan joan den arrasatearra menpean hartu eta bigarren postua lortu du 4.5 punturekin. Hirugarren postua Etxagibelentzat izan da. Emakumeetan, Leire Cruz donostiarra izan da txapelduna eta azpitxapelduna Oihana Etxenike anoetarra.

 

Jubenilen mailan Alvaro Diazen nagusitasuna guztizkoa izan da, jokatutako partida guztiak irabazi baititu, Haritz Garro eibartarrarekin jokatutako azkena barne. Bigarren mahaian Alberto Garcia gasteiztarrari irabazi ondoren Imanol Martinez gelditu da bigarren postuan eta hirugarrenean Haritz Garro, azken bi hauek 4 punturekin berdinduta.

 

Emakumeetan, Nekane Cuetos izan da txapelduna eta Marina Sevilla azpitxapelduna.

 

Emakumeen Euskadiko Txapelketaren finala ere jokatu da, bertan Isabel Menoyo izan da garaile eta Eider Velasco azpitxapeldun.

 

 

 

                        gehiagorako:  Mikel Larreategi Arana