
Larunbata, 2008ko martxoak 29.
Santi Gonzalez da behin-behineko liderra Euskadiko Xake
Txapelketan.
josu tornaY.
DonostiA.
Martxoaren 24tik jokoan da 23.
Euskadiko Txapelketa, Zornotzan (Bizkaia), Zelaieta zentroan. 26 xake jokalari
ari dira parte hartzen torneoan. Horietatik 14 bizkaitarrak dira, sei
gipuzkoarrak, lau arabarrak eta bi nafarrak. Faborito nagusia Mario Gomez maisu
handia da -Euskadiko Txapelketa gehien hark irabazi ditu, zortzi denera-, baina
Alejandro Franco, Mikel Huerga, Iņigo Argandoņa eta Santi Gonzalez maisuak ere
faboritoen artean daude; Huerga, batez ere. Izan ere, haren bilakaera ikusita,
torneoa irabazten duen jokalaririk gazteena izateko aukera handiak ditu nafarrak.
Zazpi txanda jokatuko dira guztira, eta azkena hilaren 30ean izango da.
Laugarren txandaren ostean,
Santi Gonzalez bizkaitarra da liderra. Lehen hiru partidak ondo irabazi zituen
Burguete, Ruiz eta Sanzekin, eta laugarren txandan partida zaila izan zuen
Alejandro Francoren aurka. Momentu batzuetan ematen zuen posizio okerragoa
zuela, baina berdintzea lortu zuen azkenean. Bosgarren txandan Carlos Navarekin
jokatuko du, pieza zuriekin. Titulua lortzeko aukerak areagotzeko aukera ona
izango du.
AZKEN UNERA
ARTE IRABAZLERIK EZ. Torneoan berdintasun handia nabari da, eta lehen txandan
jada ezusteko handi bat izan zen. Sergio Trigo bizkaitar gazteak Mario Gomez
maisu handia gainditu zuen. Santurtziarrak partida irabazita izan zuen
momenturen batean eta bukaeran ere aukera onak izan zituen irabazteko
-berdintzeko, behintzat, bai-, baina ez zituen jokaldi onenak aukeratu. Horren
ostean, bizkaitarrak hiru partida jarraian irabazi zituen eta goiko postuetan
kokatu da berriro.
Torneoko bigarren faboritoa
Alejandro Franco madrildarra da. Nazioarteko maisua iaz etorri zen Euskal
Herrira bizitzera, eta Euskadiko lehen txapelketa du. Lau partidetatik bi
irabazi eta bi berdindu ditu, eta irabazteko aukerekin dago. Hirugarren
faboritoa Mikel Huerga nafarra da eta bera ere ez da gaizki hasi. Bi partida
irabazi eta Nava eta Agirretxeren aurka berdindu egin du.
Hiru partida falta badira ere,
ziurrenik azken txandan erabakiko da txapelketa. Oraingoz, Santi Gonzalezek du
aukera gehien, baina Carlos Nava, Alejandro Franco, Mario Gomez, Alejandro Ruiz
eta Mikel Huerga ere gertu daude. Iņigo Argandoņa nazioarteko maisua ere gertu
dabil, 2,5 punturekin.
Š
berria.info