NAFARROAKO XXI. KIROL JOKOETAKO TALDEKAKO TXAPELKETETAKO AZKENEKO FASEA.

 

 

 

            Arrano Elkartea Infantil mailan, Orvina Alebin mailan eta Paz de Ziganda-Sanduzelai Benjamin mailan dira Nafarroako talde txapeldunak. Zorionak jokalariei eta bere arduradunei (Iñaki Arrizibita, Iñaki Rebole eta Alvaro Ablanedo, hurrenez hurren).

 

 

 

INFANTIL MAILAN.

 

 

 

Iruñeko Orvinaren lokalean jokatu zen 2008.go apirilaren 26an eta 27an (larunbata eta igandea). 6 taldek parte hartu zuten, Liga moduan. Talde guztiak zuzenean sailkatu ziren Azkeneko Fasera.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Arrano Elkartea – 14’5 puntu.

2)      Maristas A – 13 puntu.

3)      Mikel Gurea-Gazte Berriak – 11’5 puntu.

4)      Amaiur Ikastola – 10 puntu.

5)      Santa Ana Carrefour – 7’5 puntu.

6)      Maristas B – 3’5 puntu.

 

Arrano Elkarteak Nafarroako bere lehenengo titulua eskuratu zuen, infantil mailan izan bazen ere. Ederki ibili zen, neurketa guztiak irabazita (hiru aldiz ozta-ozta).

 

            Bigarren jardunaldian, 1’5-2’5 gainditu zuen Maristas A eta hori erabakigarria gertatu zen, talde hori bigarren (puntu eta erdira) geratu baitzen. Pablo Urriza eta Olast Arrizibita berdindu zuten, lehenengo mahaian; bigarrenean, Arranoko Gorka Losantosek Aritz Oscozi irabazi zion; hirugarrenean, Maristasko Eva Moreno Harkaitz Goienari nagusitu zitzaion; laugarrenean, Arranoko Xabier Lusarretak Diego Hualde gainditu zuen.

 

            Hirugarren jardunaldian, Mikel Gurea-Gazte Berriak taldea menperatu zuen: 3-1. Hiru puntura, hirugarren tokian, geratu zen talde hori.

 

            Maristas Ak 2’5-1’5 gainditu zuen Mikel Gurea-Gazte Berriak taldea azken jardunaldian eta bigarren postua ziurtatu zuen horrela.

 

            Hauek izan ziren Arrano Elkartea talde txapeldunaren jokalariak: Olast Arrizibita Iriarte, Gorka Losantos Nuin, Harkaitz Goiena Baroja eta Xabier Lusarreta Perez. Arduraduna: Iñaki Arrizibita Legarre.

 

            Hauek izan ziren Maristas A talde txapeldunordearen jokalariak: Pablo Urriza Iricibar, Aritz Oscoz Irurozqui, Eva Moreno Unanua eta Diego Hualde Martin. Arduraduna: Jonas Blanco Sisniega.

 

            Hauek izan ziren Mikel Gurea-Gazte Berriak hirugarren sailkatuaren jokalariak: Jonathan Chamorro Garcia, Fermin Anaut Etxeberria, Ivan Lopez Losarcos, Iñigo Galar Labayen, Iñaki Martinez Urricelqui eta Claudia De Sola Ayesa. Arduraduna: Mikel Razkin Fraile.

 

 

 

 

ALEBIN MAILAN.

 

 

 

Tuteran jokatu zen 2008.go apirilaren 27an. 6 taldek parte hartu zuten, Liga moduan.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Orvina – 15’5 puntu.

2)      Sanduzelai-Paz de Ziganda – 15 puntu.

3)      Santa Ana Carrefour – 10’5 puntu.

4)      Teresianas – 8’5 puntu.

5)      Peralta – 7’5 puntu.

6)      Gazte Berriak – 3 puntu.

 

Iparraldeko Eremuko Hasierako Fasean bezala, Orvina nagusitu zen Finalean. Hori bai, askoz modu estuagoan. Puntu erdiak bereizi zuen Sanduzelai-Paz de Ziganda bigarren sailkatuarengandik. Haien artean berdinketa gertatu zen: 2-2.

 

            Hauek izan ziren Orvina talde txapeldunaren jokalariak: Luis David Jimenez Almeida, Mikel Ortega Lopez, Nekane Ibero Etxeberria eta Jon Aristu Garde. Arduraduna: Iñaki Rebole Arbea.

 

            Hauek izan ziren Sanduzelai-Paz de Ziganda talde txapeldunordearen jokalariak: Urko Andueza Sanchez, Iker Oraa Iribarren, Julen De Miguel Palacio, Xabier Eransus Ganuza eta Julen Bueno Tapiz. Arduraduna: Alvaro Ablanedo Jimenez.

 

            Hauek izan ziren Santa Ana Carrefour hirugarren sailkatuaren jokalariak: Iñigo Arriazu Garcia, Alejandro Bernal Gomez, Sergio Melero Royo, Leonel Lopez Santos eta Elisa Cia Gayarre. Arduraduna: Patxi Sesma Rubio.

 

 

 

BENJAMIN MAILAN.

 

 

 

Tuteran jokatu zen 2008.go apirilaren 26an. 6 taldek parte hartu zuten, Liga moduan.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Paz de Ziganda-Sanduzelai – 17’5 puntu.

2)      Ardoi-Zizur Fischer – 12 puntu.

3)      Parkets German – 11’5 puntu.

4)      Peralta A – 8’5 puntu.

5)      Peralta B – 6 puntu.

6)      Mikel Gurea Kramnik – 4’5 puntu.

 

Gazte Berriak Topalov taldeak Iparraldeko Eremuko Fasea irabazi zuen, baina kale egin zuen Azkeneko Fasea jokatzeko orduan: Ez zen joan. Bere postua Mikel Gurea Kramnik taldeak bete zuen.

 

            Paz de Ziganda-Sanduzelaik ondo baino hobeto aprobetxatu zuen hutsunea eta erraz nagusitu zen. Ardoi-Zizur Fischer bigarren sailkatua, adibidez, 3’5-0’5 menperatu zuen. Sailkapen Fasean bigarren geratu zen Paz de Ziganda-Sanduzelai taldea Iparraldeko Eremuan.

 

            Hauek izan ziren Paz de Ziganda-Sanduzelai talde txapeldunaren jokalariak: Arkaitz Garcia Perez, Beñat Ancin Arbonies, Peio Oraa Lopez, Oier Zalba Huarte eta Eduardo Lopez Diaz. Arduraduna: Alvaro Ablanedo Jimenez.

 

            Ardoi-Zizur Fischer talde txapeldunordearen jokalariak hauek izan ziren: Pablo Zabalza Garraza, Juan Jose Agüero Moraga, Julen Martinez Ayesa eta Javier Ayape Amezqueta. Arduraduna: Mikel Huerga Leatxe.

 

            Parkets German hirugarren sailkatuaren jokalariak hauek izan ziren: Ivan Romano Garcia, Elvira Aguado Fernandez, Blanca Aguado Fernandez eta Marcos Jimenez Escudero. Arduraduna: Patxi Sesma Rubio.

 

 

 

            2008-04-27.

 

            Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.