5 MINUTUKO PARTIDA AZKARRETAKO EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA.

(2008.go maiatzaren 10ean jokatua).

 

 

 

            Bergarako Agorrosin zentroan jokatu zen, larunbat arratsaldean. 10 partidatako sistema suitzarra erabili zen. 2007ko txapelduna David Astasio Lopez izan zen, Jon Angulo eta Santiago Gonzalez De la Torreren aurretik.

 

         HASIERAKO RANKING-A.

 

1)      Juan Mario Gomez Esteban (Bizkaia) – FIDE ELOko 2.507 puntu (Maisu Handia).

2)      Juan Ignacio Alonso Arburu (Gipuzkoa) – FIDE ELOko 2.368 puntu.

3)      Carlos Cruz-Lopez Claret (Gipuzkoa) – FIDE ELOko 2.329 puntu (FIDE Maisua).

4)      Elvis Hernandez (Gipuzkoa) - FIDE ELOko 2.322 puntu (FIDE Maisua).

5)      Ivan Muñoz Perez (Gipuzkoa) – FIDE ELOko 2.284 puntu.

6)      Cristobal Limeres Guiance (Araba) – FIDE ELOko 2.280 puntu (FIDE Maisua).

7)      Jose Knörr Jarrillo (Araba) – FIDE ELOko 2.270 puntu.

8)      Carlos Varas Gonzalez (Bizkaia) – FIDE ELOko 2.253 puntu.

9)      David Astasio Lopez (Araba) – FIDE ELOko 2.225.

10)  Luis Olaizola Ortega (Gipuzkoa) – FIDE ELOko 2.201 puntu.

 

         HAMARGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK (AZKENA).

 

            Juan Ignacio Alonso (6’5) – Carlos Varas (6’5): 1-0.

            Jon Angulo (5’5) – Elvis Hernandez (6’5): 1-0.

            David Astasio (6) – Jose Knörr (4’5): 1-0.

            Rodrigo Sarralde (4’5) – Ivan Muñoz Perez (5’5): 1-0.

            Luis Olaizola (5’5) – Jorge Ballesteros (4’5): 0-1.

            Juan Mario Gomez Esteban (5) – Asier Gonzalez Pereira (2’5): 1-0.

            Jose Antonio Landa (2’5) – Carlos Cruz-Lopez (5): 1-0.

            Igor Villalta (5) – David Martinez Pelaez (1’5): 1-0.

            Ivan Alonso (4’5) – Miriam Muñoz Perez (2): 1-0.

            Koldo Urbieta (2’5) – Cristobal Limeres (4): 0’5-0’5.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Juan Ignacio Alonso Arburu (Gipuzkoa) – 7’5 puntu.

2)      David Astasio Lopez (Araba) – 7 puntu.

3)      Elvis Hernandez (Gipuzkoa) – 6’5 puntu.

4)      Jon Angulo Martinez (Bizkaia) – 6’5 puntu.

5)      Carlos Varas Gonzalez (Bizkaia) – 6’5 puntu.

6)      Igor Villalta Bustillo (Araba) – 6 puntu.

7)      Juan Mario Gomez Esteban (Bizkaia) – 6 puntu.

8)      Ivan Muñoz Perez (Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

9)      Luis Olaizola Ortega (Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

10)  Jorge Ballesteros Cainzos (Bizkaia) – 5’5 puntu.

11)  Rodrigo Sarralde Osua (Bizkaia) – 5’5 puntu.

12)  Ivan Alonso Alonso (Bizkaia) – 5’5 puntu.

13)  Carlos Cruz-Lopez Claret (Gipuzkoa) – 5 puntu.

14)  Jose Knörr Jarrillo (Araba) – 4’5 puntu.

15)  Cristobal Limeres Guiance (Araba) – 4’5 puntu.

16)  Jose Antonio Landa Ceballos (Araba) – 3’5 puntu.

17)  Koldo Urbieta Gabancho (Bizkaia) – 3 puntu.

18)  Asier Gonzalez Pereira (Bizkaia) – 2’5 puntu.

19)  Miriam Muñoz Perez (Gipuzkoa) – 2 puntu.

20)  David Martinez Pelaez (Bizkaia) – 1’5 puntu.

 

Mario Gomezek jokatzen duenean, bera da faborito nagusia. Ez zen, ordea, itxuroso aritu Txapelketa honetan: 10 partidatan, 6 puntu. Zazpigarren postuak gutxitxo ematen du. Aurten Euskadiko titulurik gabe bukatuko du denboraldia.

 

            Juan Ignacio Alonso Arbururen garaipena ez zen, hala ere, ustekabe handia izan, bigarren zerrendaburua zelako. Dena den, Jon Angulori eskerrak eman behar dizkio, azkeneko partidan bizkaitar gazteak Elvis Hernandez gainditzea erabakigarria izan baitzen txapela eskuratzeko.

 

            David Astasioren bigarren postua azpimarragarria izan zen. Arabarrak beti lortzen ditu postu onak. Iaz irabazitako titulua galdu zuen, baina kontutan hartu beharrekoa da bederatzigarrena zela ranking-ean.

 

            Jon Angulok ere postu ona lortu zuen: Laugarrena. Gainera, Elvis Hernandez garaitzean, Txapelketaren norabidea aldatzeko gai izan zen. Hala ere, iaz hobeto ibili zen: Bigarren.

 

            Carlos Cruz-Lopez Clareten jarduna, ordea, etsigarria izan zen. Hirugarren zerrendaburuak hamahirugarren amaitu zuen, puntuen erdiak soilik lortuta.

 

            Cristobal Limeresen 15. postua ere ezin da ontzat eman, seigarren zerrendaburua zelako.

 

            Zaila da Nafarroako egutegia eta Euskal Herriko beste lurraldeetakoa bateratzea. Aurten, Nafarroako egutegian egindako aldaketak Euskal Ligan problemarik gabe 3 talde nafarren parte hartzea ahalbidetu du.

 

Baina ez da dena lotuta utzi. Horregatik, Txapelketa honetan jokalari nafarrik ez da izan (egun berean Nafarroako Taldekako Xake Txapelketa jokatzen zelako). Iaz Gonzalo Mombiela, Iñaki Rebole eta Gustavo Jimenez Orvinako jokalariek bosgarren, seigarren eta zazpigarren postuak berenganatu zituzten, hurrenez hurren.

 

            2008-05-10.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.